1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
10696E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 29koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez akats bat zuzentzen baita Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen plaza batzuk lehiaketa edo berariazko lehiaketa sistemen bidez betetzeko deialdian, maiatzaren 28ko 6580E/2025 Ebazpenaren bidez onetsitakoan.
Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 6580E/2025 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen plaza batzuk lehiaketa edo berariazko lehiaketa sistemen bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Deialdia ikusita, akats hau atzeman da IV. eranskinean (Proba fisikoak: Agintariak Babesteko Brigada eta 1., 2., 3. eta 4. Esku-hartze Taldeak).
Zehazki, emakumeen aldiei dagokien taulan ezartzen denez, 7,5 baino gutxiagoko marka batekin, nota 0 izanen da, eta, jarraian, marka 7koa denean, nota 1 izanen da. Hori kontraesankorra da.
Ondorioz, zuzena litzateke 7 baino gutxiagoko marka batekin nota 0 izatea, eta marka 7 denean, aldiz, nota 1 izatea. Taula honako hau izanen da, beraz:
ALDIAK |
GIZONEZKOAK | EMAKUMEAK | NOTA |
9 baino gutxiago | 7 baino gutxiago | 0 |
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, noiznahi zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluari jarraikiz,
EBAZTEN DUT:
1. IV. eranskinean (Proba fisikoak: Agintariak Babesteko Brigada eta 1., 2., 3. eta 4. Esku-hartze Taldeak) atzemandako akatsa zuzentzea Barneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 6580E/2025 Ebazpenean, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen plaza batzuk lehiaketa edo berariazko lehiaketa sistemen bidez betetzeko deialdia. Hauxe da zuzenketa:
Honako hau dioen tokian:
ALDIAK |
GIZONEZKOAK | EMAKUMEAK | NOTA |
9 baino gutxiago | 7,5 baino gutxiago | 0 |
Honela behar du:
ALDIAK |
GIZONEZKOAK | EMAKUMEAK | NOTA |
9 baino gutxiago | 7 baino gutxiago | 0 |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atariko (www.nafarroa.eus) deialdiaren fitxan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Herritarren Arretarako Bulegoak eta Erregistroak Koordinatzeko Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 29an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.
Iragarkiaren kodea: F2511513