176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Honako hau etetea: deialdia, bete daitezen agente lehenaren 3 plaza, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 22an egindako bilkuran, erabaki bat hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

2025eko apirilaren 4an, udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak deialdi bat onetsi zuen, bete daitezen agente lehenaren 3 plaza, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez. Iragarkia argitaratu zen 2025eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 8koan.

Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko maiatzaren 16ko erabakia baten bidez, aldatu zen deialdiaren 3.1.1.a) oinarria, eta aldaketa argitaratu zen 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ekoan.

Gero, beste ebazpen baten bidez, onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta argitaratu zen 2025eko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 22koan (zehazki, ebazpen honen bidez: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariaren 2025eko uztailaren 4ko 1209. Ebazpena).

Behar den denboran eta moduan aurkeztu dira 25-01098, 25-01114, 25-01115 eta 25-01116 gora jotzeko errekurtsoak, Nafarroako Administrazio Auzitegian, kontra egiteko Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko apirilaren 4ko erabakiari (haren bidez onetsi zen aipatutako deialdia), honako auzi hauei dagokienez: oposizioaldiko probak, lehiaketaldiko merezimenduak eta kalifikazio-epaimahaiaren osaera.

Kontuan harturik jarritako errekurtsoak, proposatu da hautapen-prozesua etetea, ezagutu arte Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak, pentsatzen baita hautapen-prozesua ebazteko nahitaezkoa dela aldez aurretik Nafarroako Administrazio Auzitegiak erabakia hartzea eta aipatutako ebazpenak ebaztea, kontuan harturik ezen, errekurtsoetako edozein baietsita, beste deialdi bat argitaratu beharko litzatekeela.

Horrenbestez, oinarritzat harturik administrazio-kudeaketako erantzukizun-printzipioa, eta, orobat, kontuan harturik eraginkortasun-printzipioa, zeina jaso baita urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3. artikuluan (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa), interes publikorako komenigarritzat jotzen da aipatutako deialdia etetea, gora jotzeko errekurtsoak ebatzi arte.

ERABAKITZEN DA:

1.–Aipatutako errekurtsoak ebatzi arte, honako hau etetea: deialdia, bete daitezen agente lehenaren 3 plaza, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez.

2.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, eta jakinaraz dakiela izangai onartu eta baztertuei (izangai horien zerrenda jaso zen 2025eko uztailaren 4ko 1209. Ebazpenean, zeina onetsi baitzuen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak), eta aditzera eman dakiela honako errekurtso hauetako bat jar dezaketela erabakiaren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Zizur Nagusian, 2025eko abuztuaren 22an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2511512