2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLAZTI
Deialdia, saxofoi irakaslearen plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Onartuen behin-behineko zerrenda
Olaztiko Musika Eskolako Patronatuak 2025eko ekainaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko saxofoi irakaslearen plaza bat. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31n.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, onesten eta argitaratzen da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Hamar egun balioduneko epea dago alegazioak aurkezteko edo akatsak zuzentzeko, iragarki hau argitaratu ondotik.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Olaztin, 2025eko abuztuaren 28an.–Musika Eskolako Patronatuko buruaren ordezkoa, José Manuel Armendáriz Catalán.
ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
–Onartua:
A. S. R. A. ***19***J
–Baztertua:
J. J. A. O. ***55***K (*)
(*) Ez ditu betetzen deialdiaren 4. oinarrian eskatzen diren baldintzak.
Iragarkiaren kodea: L2511488