176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

2025erako lan publikoaren eskaintza

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen onestea 2025. urterako lan publikoaren eskaintza. Hona erabaki horren xedapen zatia:

Lehenbizikoa.–Onestea Antsoaingo Udaleko enplegu publikoaren eskaintza, 2025erako, barnean dela ondotik azaltzen diren plazak betetzea, kontuan izanik abenduaren 23ko 31/2022 Legea (lege horrek hizpide ditu 2023ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrak), ordezte-tasari dagokionez, eta aplikatuz behar den tasa espezifikoa, bete dadin abenduaren 28ko 20/2021 Legea, hizpide dituena premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko:

1.–Lan-araubidea. Plaza kopurua: Lanpostu bat: euskara teknikaria, 8001. zenbakia duena plantilla organikoan. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026. (Ordezte-tasa).

2.–Lan-araubidea. Plaza kopurua: Lanpostu bat: berdintasuneko teknikaria, 11001. zenbakia duena plantilla organikoan. Hizkuntza-eskakizuna: B2 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. (Ordezte-tasa).

3.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: Lanpostu bat: administrari-ofiziala, 1006 zenbakia duena plantilla organikoan. Sarbidea: oposizioa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025ean. (Ordezte-tasa).

4.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: 2 lanpostu: administrari-ofiziala, 1014 eta1015 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2025ean. (Tasa espezifikoa).

5.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: Lanpostu bat: dinamizazio komunitarioko laguntzailea, 10005. zenbakia duena plantilla organikoan. Hizkuntza-eskakizuna: B2 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. (Tasa espezifikoa).

6.–Lan-araubidea. Plaza kopurua: Lanpostu bat: haur eskolako hezitzailea, 2010. zenbakia duena plantilla organikoan. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. (Tasa espezifikoa).

7.–Funtzionarioen araubidea. Plaza kopurua: Lanpostu bat: Kirol Arloko arduraduna, 7001 zenbakia duena plantilla organikoan. Hizkuntza-eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Noiz aurreikusten den betetzea: 2026an. (Tasa espezifikoa).

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan, eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2025eko abuztuaren 26an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2511235