1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA, ingurumen-baimen bateratuaren funtsezko aldaketa baten espedientearena. Sustatzailea Murgindueta Ganadera SCP da.
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatutakoa betez (erregelamendu hori martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (González Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai eta beherago adierazten den Interneteko helbidean ere, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.
Espediente mota | Ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa funtsezkoa |
Espedientearen kodea | 0001-0062-2025-000027 | Hasiera eguna | 2025-08-25 |
Kudeaketa unitatea | Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848426254-848427587 | Helbide elektronikoa | autprema@navarra.es |
Sailkapena | Legeria | Jarduera |
17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa | 1. eranskina / 10.23 taldea |
1/2016 Legegintzako Errege-dekretua, abenduaren 16koa | Sartu gabeko zentroa |
2010/75/EB Zuzentaraua, azaroaren 24koa | Sartu gabeko zentroa |
21/2013 Legea, abenduaren 9koa | II. eranskina/1.f) 1. taldea |
Instalazioa | Ardi aziendaren instalazioa |
Titularra | Murgindueta Ganadera SCP |
Ingurumen identifikaziorako zenbakia | 3102509036 |
Tokia | 15. poligonoa, 1. lurzatia; Murgindueta |
Koordenatuak | UTM-ETRS89, 30N eremua, X: 587.301 eta Y: 4.752.626 |
Udalerria | Arakil |
Proiektua | Instalazioak aldatzea, gizentzeko zaldi azienda kendu eta haragitarako ardi azienda handitzeko |
Informazioa eskatzeko organoa | BAIMEN BULEGOA autprema@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | BAIMEN BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkezten ahalko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus) dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/DocumentosInformacionPublica.aspx#/Documentos |
Iruñean, 2025eko abuztuaren 27an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Iragarkiaren kodea: F2511410