1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
340E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez berrikusten baita Carcarko udal mugartean dagoen etxeko hondakinen tratamendurako instalazioaren eta hondakin ez-arriskutsuen hondakindegiaren ingurumen baimen integratua. Instalazioaren titularra Servicios de Montejurra SA enpresa da.
Instalazio horrek ingurumen baimen integratua du, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 2125/2004 Ebazpenaren bidez emana.
Hondakinak hondakindegietan utzita deuseztatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuak bere xedapen iragankor bakarrean ezarri zuen ezen, errege dekretuak indarra hartu eta gehienez hamabi hilabeteko epean, honako hauek baimena berrikustea eskatu beharko diotela autonomia erkidegoko organo eskudunari, errege dekretu horren 10., 11. eta 12. artikuluei jarraikiz: errege dekretua indarrean jartzean jardunean zeuden hondakindegi guztien titularrek, lehendik zeuden hondakindegienek barne (Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta ezabatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren 15. artikuluaren arabera baimendutakoak), eta hondakindegi horiek ustiatzen dituzten entitate guztiek. 646/2020 Errege Dekretua 2021eko uztailaren 9an sartu zen indarrean.
Hori dela eta, instalazioaren titularrak beharrezkoa den dokumentazio teknikoa aurkeztu zuen 2021eko apirilaren 21ean, eta horrekin batera ingurumen baimen integratuaren berrikuspena eskatu; beraz, baimena berrikusteko prozeduraren tramitazioari hasiera eman zitzaion.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 1005E/2021 Ebazpenaren bidez, instalazioa aldatu zen, hondakindegia handitzeko (3. fasea, 1., 2. eta 3. azpigelaxkak). Handitutako fasea egokituta dago Hondakinak hondakindegietan utzita deuseztatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretura.
Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egunez, eta ez da alegaziorik aurkeztu.
Espedientea tramitatu da bat etorriz Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legea garatzen duen industria isurien Erregelamenduaren 16. artikuluan ezarritako prozedurarekin (erregelamendu hori urriaren 16ko 815/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehendabizikoa.–Berrikustea Carcarko udal mugartean dagoen etxeko hondakinen tratamendurako instalazioaren eta hondakin ez-arriskutsuen hondakindegiaren ingurumen baimen integratua, Hondakinak hondakindegietan utzita deuseztatzeko jarduera arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretura egokitzeko. Horrenbestez, instalazioak eta jarduerak ebazpen honen eranskinean aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioaren titularra Servicios de Montejurra SL da.
Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak berekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren IV. tituluan jasotakoak (testu bategin hori abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen), ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, subsidiarioki, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen III. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoa.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Servicios de Montejurra SAri, Carcarko Udalari, Sesmako Udalari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Biodibertsitatearen Zerbitzuari eta Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 25ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/CentroPublicaciones.html#/CentroPublicaciones.
Iragarkiaren kodea: F2511209