176. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2501/2025 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen baita administrazio espediente bat, Mendi Ingeniarien Elkargoak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa (244/2025 prozedura arrunta).

Mendi Ingeniarien Elkargoak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 72/2025 Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ustezko ezespenaren kontra. Aipatutako ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen basogintzako ingeniari teknikoen lau plaza betetzeko, oposizio bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuan aritzeko.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta kasuan kasuko epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea administrazio espediente bat, Mendi Ingeniarien Elkargoak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa (244/2025 prozedura arrunta).

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Mendi Ingeniarien Elkargoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

Iragarkiaren kodea: F2511479