2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Akats zuzenketa, administrari laguntzailearen lanpostu bat txanda irekian oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Izendapena
2025eko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19an, administrari laguntzailearen lanpostu bat betetzeko izendapena. Hartan akatsa atzeman da. Hortaz, bidezkoa da hura zuzentzea.
Honela dioen tokian:
"Kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen Alfonso Chivite Beamonte izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia, administrari laguntzailearen lanpostu bat txanda irekian betetzeko oposizio-lehiaketako probetan (deialdia argitaratu zen 2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an)".
Honela behar du:
"Cintruenigoko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko abuztuaren 4an egin bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:
Cintruenigoko Udaleko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 15ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi honen oinarriak onetsi zituen: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, txanda irekian, administrari laguntzailearen lanpostu bat, D mailakoa eta lan-kontratudun finkoen araubidekoa, Cintruenigoko Udalaren zerbitzura aritzeko. Lanpostuak A33 zenbakia du plantilla organikoan. Orobat, deialdiaren xedea zen izangaien zerrenda bat eratzea administrari laguntzailearen D mailako lanpostua aldi baterako betetzeko, zerbitzuan sortzen diren aldi baterako beharrei erantzuteko. Deialdia argitaratu zen 2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko abenduaren 16an hartutako erabaki baten bidez, atzemaniko akats material bat zuzendu zen, eta zuzenketa hori 2024ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 24an.
Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 23ko 2025-0047 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an.
Alkatetzaren 2025eko otsailaren 28ko 2025-0088 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, zehaztu zen oposizioko lehen proba non, noiz eta zein ordutan eginen zen, izangaiak hartara deituta, eta kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko osaera ezarri zen. Ebazpen hori 2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an.
Hautaprobak bukatuta (lehiaketaldia eta oposizioaldia), kalifikazio-epaimahaiak Alfonso Chivite Beamonte izangaia izendatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori argitaratu zen 2025eko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an.
Proposatutako izangaiak deialdiaren 9.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ditu, iragarki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean.
Udaleko Kontu-hartzailetzari fiskalizazioa eskaturik, txosten bat sinatu zuen 2025eko uztailaren 24an, eta bertan adierazi zuen bazela kreditu egokia eta nahikoa finantzatzeko administrari laguntzailearen lanpostu hori –hots, Cintruenigoko Udalaren plantilla organikoan A33 zenbakia duena– betetzeak eraginiko obligazioak.
Deialdiaren 10.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izendatzea, toki-erakunde honetako langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, administrari laguntzailearen lanpostuan jarduteko, eta dagokion plaza hutsa esleitzea; hala bada, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Deialdiaren 11.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da, orobat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda onestea. Zerrenda horretan jasoko dira hautaprobak gainditu baina plazarik eskuratu ez duten izangai guztiak, eta argitaratuko da Cintruenigoko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian.
Horrenbestez, eta esleituriko eskudantziak erabiliz,
ERABAKITZEN DA:
1. Alfonso Chivite Beamonte Cintruenigoko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzea, administrari laguntzailearen lanpostuan jarduteko, hautaprobak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia baita. Plantilla organikoan A33 zenbakia duen plaza hutsa esleitu zaio, lan-araubidekoa.
2. Izendatutako izangaiari jakinaraztea hilabeteko epean sinatu beharko duela kontratua eta lanpostuan hasi, izendapenaren jakinarazpenetik zenbatzen hasita, eta ohartaraztea ezen, hala egiten ez badu –behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik–, galdu eginen dituela dituen eskubide guztiak Cintruenigoko Udaleko langile lan-kontratudun finkoa izateko.
3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, Udaleko Langileria Alorrari eta Udaleko Kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak sor ditzan.
4. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, deialdiaren 10.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, eta agintzea argitara dadila Cintruenigoko Udaleko iragarki-taulan eta gardentasun atarian.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita."
Cintruenigon, 2025eko abuztuaren 22an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2511139