2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Jarduera-lizentzia ematea. Agrozentroa. Honako hauen txikizkako salmenta: gai fitosanitarioak, biozidak, zoosanitarioak, pentsuak, burdindegiko gaiak, eta, oro har, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako gaiak. Orobat, albaitaritzako kontsultategia
Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:
Espediente zenbakia: 12/2025/AACC.
Sustatzailea: Corporación Alimentaria Guissona SA.
Jarduera: agrozentroa. Hau da, honako hauen txikizkako salmenta: gai fitosanitarioak, biozidak, zoosanitarioak, pentsuak, burdindegiko gaiak, eta, oro har, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako gaiak. Orobat, albaitaritzako kontsultategia.
Tokia: La Barrena poligonoa, Canal de Mañeru kalearen izkina; sarbidea Zaragozako errepidetik (32. poligonoa, 40. lurzatia, 1. azpieremua, 6. unitatea).
Lizentzia eman den eguna: 2025eko abuztuaren 14a.
Tuteran, 2025eko abuztuaren 14an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2511016