174. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

121/2025 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Azkoiengo udal-mugartean goi-tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita. Espedientearen kodea: SAT11562.

Bat etorriz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean ezarritakoarekin, 2024ko irailaren 26an, Eduardo Ryan Murúak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen, bai eta onura publikoa zehazki deklaratzea ere, proiektu honetarako: zirkuitu bikoitzeko 66kV-eko linea berria, "Tafalla" transformazio-azpiestazioaren barneko "Tutera 1" linea izenekoa, "Azkoien" transformazio- eta banaketa-azpiestazioaren eta 62. euskarriaren artean, Azkoiengo udal-mugartean.

Sustatzaileak 2024ko irailean aurkeztutako dokumentazio teknikoaren arabera, linea berri bat proiektatu da, tarte batzuetan egungo trazadurarekiko paraleloan edo pixka bat desbideratuta joanen dena, eta beste tarte batzuetan lehengo trazaduratik bertatik, ingurumen-inpaktua murrizteko. Linearen lehen tartea lurpetik doa, garatzeke dagoen eremu urbanizagarri bat saihesteko, proiektuan jasotako dokumentazio grafikoaren arabera.

Proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (2024ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 5ekoa) eta Diario de Navarra egunkarian (2024ko azaroaren 6koa) argitaratuta, eta dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean argitaratu zen. Hori guztia, betetzeko Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoa, bai eta Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa ere. Halaber, informazioa Azkoiengo Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Ez zen alegaziorik jaso.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien ukitutako erakundeei, eta honako txosten hauek jaso ziren taulan adierazitako datetan:

ERAKUNDEA

TXOSTENA

DATA

Azkoiengo Udala

-

-

Nafarroako Ubidea SA

1

2024-11-06

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (CHE)

-

-

Zainketa Zerbitzua (Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia)

-

-

Herri-lurren Atala (Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua)

4

2024-12-19

Ureztalurren Atala (Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua)

-

-

Aguas de Navarra SA

3

2024-11-15

Nedgia SA

2

2024-11-08

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127., 131., 145. eta 147. artikuluei jarraikiz, aipatutako txostenak sustatzaileari igorri zitzaizkion, eta hark adierazi zuen txosten horiekin ados zegoela.

Txosten horien edukia eta azterketa laburbiltzen dira ebazpen honen I. eranskinean.

2025eko otsailaren 13an, sustatzaileak jakinarazi zuen zenbait aldaketa egin zirela proiektuan eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan.

Aldaketa horren helburu nagusia da lurpeko trazadura aldatzea Azkoiengo 3. poligonoko 703., 898. eta 784. lurzati urbanizagarrietan, eta horrekin erantzun nahi zaio partikular batek 126. euskarriaren kokalekua aldatzeko egin duen eskariari. Partikular horrek eskatu du 126. euskarriaren kokalekua aldatzeko, eta 17. poligonoko 1048. lurzatitik (laborantzakoa) belarki eta zuhaixken eremu mugakide batera eramateko.

Horiek horrela, aldatutako proiektuaren eranskina jendaurrean jarri zen, iragarkia paratuz 2025eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 15ean, eta 2025eko apirilaren 16ko Diario de Navarra egunkarian. Halaber, informazioa Azkoiengo Udalari igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan. Egintza hori egiaztatzen duen eginbidea espedientean jaso da.

Ez zen alegaziorik jaso.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz, kontsulta egin zitzaien ukitutako erakundeei, eta honako txosten hauek jaso ziren taulan adierazitako datetan:

ERAKUNDEA

TXOSTENA

DATA

Azkoiengo Udala

-

-

Nafarroako Ubidea SA

7

2025-04-22

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (CHE)

8

2025-04-25

Zainketa Zerbitzua (Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia)

5

2025-03-20

Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren sozietate emakidaduna (Aguacanal)

6

2025-04-15

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 126., 127., 131., 145. eta 147. artikuluei jarraikiz, aipatutako txostenak sustatzaileari igorri zitzaizkion, eta hark adierazi zuen txosten horiekin ados zegoela.

Txosten horien edukia eta azterketa laburbiltzen dira ebazpen honen I. eranskinean.

Ingurumen Ebaluaziorako Atalak, 2025eko apirilaren 4ko txostenean, adierazten du ezen proposatutako aldaketak aztertu dituela eta, ingurumen-ebaluazioaren ikuspuntutik, ez dutela aldaketa nabarmenik eragiten ingurumen-inpaktuaren txostenean ebaluatutako eta informatutako edukian, eta, beraz, ez dela beste ebazpenik eman behar, aipatu baimen horretan adierazitako baldintzak indarrean daudelako. Ingurumen-inpaktuaren txosten hori formulatu zen Ingurumeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 261E/2024 Ebazpenaren bidez.

Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 324E/2025 Ebazpenaren bidez, proiekturako lurzoru urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak baimendu ziren, eta hirigintza-ebazpenean bertan jasotako determinazioak bete beharko direla adierazi zen.

Adierazitakoarekin eta espedientean dagoen dokumentazioarekin bat, eta Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak, uztailaren 30ean emandako 29/2025 Ebazpenaren bidez, eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2025eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 5ekoa), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betetzeko,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea aipatutako goi-tentsioko instalazio elektrikoa jartzeko, aurkeztutako proiektua onestea eta hogeita hamasei hilabeteko epea ematea lanak egiteko.

2. Baimen hau emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.

3. Instalazioak egin beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute honako arau hauetan xedatutakoarekin: Goi-tentsioko instalazio elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-RAT 01-23) onesten dituen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta Goi-tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01-09) onesten dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak eskatu beharko du zerbitzuan jartzearen akta. Eskaera horri obra-bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.

5. Instalazioaren onura publikoa zehazki deklaratzea, bat etorrita Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze-espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ez zen aldatu jendaurreko aldia igaro ondoren; ebazpen honen II. eranskinean ageri da.

6. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Zainketa Zerbitzura, Ureztalurren Atalera eta Herri-lurren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

8. Ebazpen hau honako hauei jakinaraztea: I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU, Nafarroako Ubidea SA, Nafarroako ubidearen eremu ureztagarriaren sozietate emakidaduna (Aguacanal), Aguas de Navarra SA eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrak. Aldi berean, ohartaraziko zaie ezen ebazpen honek ez duela administrazio-bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espedientearen kodea adierazi beharko dute.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Azkoiengo Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 11n.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

I. ERANSKINA.–JASOTAKO TXOSTENAK

1. Jendaurreko informazioa.

Jarraian, jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira:

1. txostena. Nafarroako Ubidea SA.

2024ko azaroaren 6ko txostenaren bidez, Nafarroako Ubidea SAk adierazi zuen bere eskumenetik kanpo dagoela Nafarroako Ubideko eremu ureztagarriko Arga 4-XXII. sektoreko sarearekiko gurutzaketa.

2. txostena. Nedgia SA.

2024ko azaroaren 8ko txostenaren bidez, Nedgia SAk adierazi zuen ados zegoela baldintza jakin batzuekin, bete dadin uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua, zeinaren bidez onesten baita gas-erregaien banaketa eta erabilerarako erregelamendu teknikoa eta haren ICG 01 jarraibide teknikoa.

3. txostena. Aguas de Navarra SA.

2024ko azaroaren 15eko txostenaren bidez, Aguas de Navarra SAk proiektua gauzatzeko zenbait baldintza ezarri zituen.

4. txostena. Herri-lurren Atala (Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua).

2024ko abenduaren 19ko txostenaren bidez, Herri-lurren Atalak (Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua) adierazi zuen ezen, gurutzaketen kasurako, aldeko irizpidea ezarri zuela, baina jakinarazi zuen kontuan hartu behar direla zenbait baldintza, abelbidearen gaineko ukipenak minimizatzeko.

2. Jendaurreko informazioa.

Jarraian, jasotako txostenen laburpena eta azterketa azalduko dira:

5. txostena. Zainketa Zerbitzua (Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia).

2025eko martxoaren 20ko txostenaren bidez, Zainketa Zerbitzuak proiektua gauzatzeko zenbait baldintza adierazi zituen.

6. txostena. Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriaren sozietate emakidaduna (Aguacanal).

Apirilaren 15eko idazki baten bidez, Aguacanalek adierazi zuen baldintza teknikoak eskatu behar zitzaizkiela, obrek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten eremu ureztagarriko azpiegituretan.

7. txostena. Nafarroako Ubidea SA.

2025eko apirilaren 22ko txostenaren bidez, Nafarroako Ubidea SAk adierazi zuen baduela eragina Nafarroako Ubidean.

Eremu ureztagarriari eragiten dio, sektore hauetan: Aguacanalen eskumeneko IV.5 sektorea (Caparroso) eta Nafarroako uren eskumeneko "Arga 4" sektorea. Harremanetan jarri beharko dira Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko enpresa emakidadunekin.

8. txostena. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa (CHE).

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE), apirilaren 25eko txostenean, aditzera eman zuen ezen, jabari publiko hidraulikoari eta korronteen araubideari dagokienez, proposatutako obrak baimendu daitezkeela, betiere espedientean jasotako dokumentazioari jarraituz eta lege-arauak errespetatuz. Gainera, adierazi zuen I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk, obrak hasi aurretik, erakunde horren nahitaezko administrazio-baimena lortu beharko duela.

II. ERANSKINA.–ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEAK UKITZEN DITUEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ZEHATZA ETA BANAKAKOA

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, proiektu honi dagokiona: zirkuitu bikoitzeko 66kV-eko linea berria, "Tafalla" transformazio-azpiestazioaren barneko "Tutera 1" linea izenekoa, "Azkoien" transformazio- eta banaketa-azpiestazioaren eta 62. euskarriaren artean, Azkoiengo udal-mugartean. Azkoiengo Udalak eskatu du, zehazki haren onura publikoa deklaratu dadin

TITULARRA

KATASTROKO DATUAK

UKIPENAK

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

(Katastroko erreferentzia)

(Lur mota / Laborea)

Kutxatila kop.

Zangaren luzera (m)

Zangaren zabalera (m)

Euskarriaren zk.

Euskarriaren okupazioa (m²)

Lurgaineko azalera (m²)

Francisco Javier Echarte Cosio

M.ª José Ana Echarte Cosio

M.ª Cristina Petra Echarte Cosio

Azkoien

3

703

310000000002368247PM

Urbanizagarria

7

2

1

18,49

456,54

Edytef SL

Azkoien

3

898

310000000002368686EH

Urbanizagarria

117,11

Francisco Javier Echarte Cosio

M.ª José Ana Echarte Cosio

M.ª Cristina Petra Echarte Cosio

Azkoien

3

784

310000000002368248AQ

Basoa - Larreak

1

48

2

2

157

155

154

22,75

22,75

2,73

2,89

13.325,19

Francisco Javier Echarte Cosio

M.ª Cristina Petra Echarte Cosio

M.ª José Ana Echarte Cosio

Azkoien

3

699

310000000001322094WZ

Basoa - Larreak

723,27

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

3

760

310000000001322134OT

Basoa - Larreak

153

152

151

2,56

2,89

3,06

6.653,48

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

3

766

310000000001322138DO

Basoa - Larreak

368,82

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

3

5119

310000000001322156WZ

Lehorreko lurra

150

2,73

3.550,24

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

16

95

310000000001325196QB

Larreak

149

14,67

1.287,01

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

16

96

310000000001325197WZ

Larreak

232,74

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

17

5040

310000000001325997EX

Belardia

148

18,49

312,79

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

17

5038

310000000001325995QB

Ureztalurra

147

3,06

1.434,35

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

17

1131

310000000002408554MX

Ureztalurra

146

145

3,06

18,49

5.040,06

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

17

1134

310000000002408555QM

Zuhaitzak eta larreak

877,07

Ebroko Konfederazio Hidrografikoa

Azkoien

17

876

310000000001325907OT

Ibaia

1.645,06

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

17

1135

310000000002408360BL

Zuhaitzak eta larreak

115,42

Ingurumen-integrazioko herri-lurrak, XXII. sektorea (Arga 4)

Azkoien

17

1158

310000000002407972EW

Larreak

144

3,06

113,11

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

17

1148

310000000002408363MX

Ureztalurra

143

142

3,06

3,06

3.282,82

María Casas Jericó

Azkoien

17

1147

310000000002408558RE

Ureztalurra

141

2,73

3.850,53

Rosa Amatriain Burgos

Antonio Villafranca Zudaire

Azkoien

17

1146

310000000002408168XZ

Ureztalurra

404,05

Juan Antonio Asín Guindulain

María Ángeles Sánchez Inchusta

Azkoien

17

1140

310000000002408166BL

Ureztalurra

139

3,24

2.141,20

M.ª Nieves Jericó Bermejo

Azkoien

17

1141

310000000002408556WQ

Ureztalurra

1.248,12

Francisco Javier Orduña Castillejo

Azkoien

17

1142

310000000002407968WQ

Ureztalurra

5,12

Juan Jesús Irisarri Moreno

Azkoien

17

1160

310000000002408560EW

Ureztalurra

136

2,73

8.290,06

Juan José Bermejo Baquer

M.ª Pilar Osés Ostívar

Azkoien

17

1056

310000000002408148IU

Ureztalurra

134

401

14,67

2,10

2.431,28

Juan Antonio Orduña Cabezas

M.ª Carmen Díaz Gómara

Azkoien

17

1058

310000000002408341UY

Ureztalurra

132

2,73

4.376,03

Guillermo José Asín Sánchez

Azkoien

17

1059

310000000002407948AP

Ureztalurra

130

2,89

498,24

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

17

1052

310000000002407947PO

Ureztalurra

1.753,21

Francisco Javier Chueca Guindulain

Azkoien

17

1050

310000000002408146YT

Ureztalurra

128

2,73

2.500,78

Guillermo José Asín Sánchez

Azkoien

17

1048

310000000002408339IU

Ureztalurra

2.142,81

Olga Losada Gurrea

Azkoien

17

1047

310000000002408145TR

Ureztalurra

40,52

Francisco Javier Pascual Orduña

Azkoien

17

958

310000000002228702GZ

Ureztalurra

1.426,42

Nafarroako Foru Komunitatea (Herri Lan, G. eta K. Dep.)

Azkoien

17

1193

310000000002392804OE

Errepidea

448,83

M.ª Aranzazu Hernández Novas

Pablo Javier Iribarren Iriso

Azkoien

14

200

310000000002228662IF

Ureztalurra

124

22,75

5.157,16

Nafarroako Foru Komunitatea (altxonbideak)

Azkoien

14

202

310000000002228664PH

Altxonbidea

804,60

Francisco Javier Chueca Guindulain

Ana Carmen Ezpeleta Bermejo

Guillermo José Asín Sánchez

Azkoien

14

198

310000000002228660YS

Ureztalurra

826,82

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

14

203

310000000002228665AJ

Ureztalurretako mahastia

122

120

119

2,73

2,56

2,56

5.831,28

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

14

204

310000000002228666SK

Ureztalurra

117

2,89

5.414,66

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

14

205

310000000002228667DL

Lehorreko lurra

115

114

112

110

109

2,73

2,89

2,89

2,56

2,89

15.798,48

Azkoiengo Udalaren herri-lurra

Azkoien

14

277

310000000002228584ZR

Larreak

109,23

Iragarkiaren kodea: F2510840