174. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

130C/2025 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, Fcc Medio Ambiente SA enpresan Iruñeko eta Iruñerriko hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzuan aritzen diren langileendako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Fcc Medio Ambiente SA enpresan Iruñeko eta Iruñerriko hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzuan aritzen diren langileendako hitzarmen kolektiboaren testua (31102471012025), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2025eko maiatzaren 12an, 2024ko apirilaren 28an enpresaren ordezkaritzak eta sindikatuen gehiengo sindikalak sinatu ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuarekin loturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Fcc Medio Ambiente SA enpresan Iruñeko eta Iruñerriko hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzuan aritzen diren langileendako hitzarmen kolektiboa, enpresak aurkeztua (kode zenbakia: 31102471012025).

Bigarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko uztailaren 31n.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

FCC MEDIO AMBIENTE SAU ENPRESAK IRUÑEKO ETA IRUÑERRIKO (NAFARROA) HIRI HONDAKIN SOLIDOEN BILKETA ZERBITZUAN ARITZEN DIREN LANGILEEKIN DUEN HITZARMEN KOLEKTIBOA 2025-2026 URTEETARAKO

Aurkibidea.

I. KAPITULUA.–Arau orokorrak.

1. artikulua. Aplikazio eremua.

2. artikulua. Indarraldia eta luzapena.

3. artikulua. Hitzarmenaren batasuna.

4. artikulua. Irenspena eta konpentsazioa.

5. artikulua. Berme pertsonalak.

6. artikulua. Interpretaziorako eta jarraipenerako batzorde paritarioa.

7. artikulua. Arau subsidiarioak.

8. artikulua. Lanaren antolaketa.

9. artikulua. Titulartasun aldaketa.

II. KAPITULUA.–Lan baldintzak.

10. artikulua. Lanaldia.

11. artikulua. Oporrak.

12. artikulua. Ordutegiak.

13. artikulua. Baimenak.

14. artikulua. Lizentzia ordainduak.

III. KAPITULUA.–Baldintza ekonomikoak.

15. artikulua. Ordainsarietako kontzeptuak.

16. artikulua. Oinarrizko soldata.

17. artikulua. Antzinatasuna.

18. artikulua. Nekagarritasun, arrisku eta toxikotasun plusa.

19. artikulua. Gaueko lanaren plusa.

20. artikulua. Isurketaren plusa.

21. artikulua. Jarduera plusa.

22. artikulua. Jaiegunetako lana.

23. artikulua. Igandeetako plusa.

24. artikulua. Igandeetako lana.

25. artikulua. Pizgarriak lan bereziengatik.

26. artikulua. Eguberri eta Urte Zahar.

27. artikulua. Aparteko eskersariak.

28. artikulua. San Martin de Porres eguneko paga.

29. artikulua. Garraio plusaren osagarria.

30. artikulua. Dietak.

31. artikulua. Aparteko orduak.

32. artikulua. Ordaintzeko modua eta ordainsarien ordainketa.

IV. KAPITULUA.–Hobekuntza sozialak.

33. artikulua. Ospitalizazioa eta aldi baterako ezintasuna.

34. artikulua. Gidabaimena kentzea.

35. artikulua. Istripu aseguruaren poliza.

36. artikulua. Osagarria, laneko istripuaren edo eritasunaren kasuan.

37. artikulua. Sustapenak eta igoerak.

38. artikulua. Eszedentziak.

39. artikulua. Laneko arropa.

40. artikulua. Maileguak langileentzat.

41. artikulua. Betaurrekoen haustura.

42. artikulua. Familia laguntzak.

43. artikulua. Erretiro saria.

44. artikulua. Erroldak.

45. artikulua. Osasun azterketa.

46. artikulua. Segurtasun eta Osasun Batzordea.

47. artikulua. Ekintza sindikala: eskubide eta berme sindikalak.

48. artikulua. Diziplina neurriak.

49. artikulua. Barne araubidea.

51. artikulua. Berdintasun plana.

52. artikulua. Euskararen erabileraren sustapena.

V. KAPITULUA.–Xedapen gehigarriak.

2025. urterako baldintza ekonomikoak.

2026. urterako baldintza ekonomikoak.

I. ERANSKINA.

I. KAPITULUA.–ARAU OROKORRAK

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Hitzarmen kolektibo hau enpresaren ordezkariek eta Enpresa Batzordeko kide batzuek sinatu dute, eta FCC Medio Ambiente SAU enpresaren eta hark Iruñeko eta Iruñerriko hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzuko lantokietan dituen langileen arteko lan harremanak arautuko ditu, Iruñerriko Zerbitzuak SAk esleitutako kontratuaren arabera.

2. artikulua. Indarraldia eta luzapena.

Hitzarmen honen indarraldia 2025eko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31 artekoa izanen da.

Hitzarmenak sinatzen den egunean hartuko du indarra. Edonola ere, 2025. urterako itundutako ondorio ekonomikoek urte horretako urtarrilaren 1etik hasita izanen dute indarra, non ez den kontrakoa xedatzen. Hitzarmena Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den ez da kontuan hartuko.

Hitzarmen hau automatikoki luzatuko da urtebeterako, alderdietako batek hitzarmena berariaz salatzen ez badu mugaeguna baino 3 hilabete lehenago.

Langileen Estatutuaren 86. artikuluaren 3. apartatuaren azken paragrafoan aurreikusten den epea iraganik, hitzarmenaren klausulen aurreraeragina hurrengo hitzarmena sinatu arte luzatuko da.

3. artikulua. Hitzarmenaren batasuna.

Itundutako baldintzek multzo organiko eta zatiezina osatzen dute, eta, aplikazio praktikoari dagokionez, osotasunean eta zatitu gabe hartuko dira, langile bakoitza eta haren lanbide-maila aipatuz. Hitzarmen hau guztiz baliogabe geldituko litzateke, eta inolako eraginik gabe, erakunde eskudunek klausularen bat aplikaezina dela deklaratu edo hitzarmena inpugnatuko balute.

Hitzarmena onetsi eta izenpetu da prestazioak eta kontraprestazioak beren osotasunean hartuta, bai eta bere testu artikulatuan ezarritako baldintza guztiak kontuan hartuta ere.

4. artikulua. Irenspena eta konpentsazioa.

Itundutako baldintzak osorik konpentsatzen ahal dira honako hauetako baten bidez lehendik ezarrita dauden baldintzekin: legezko eta jurisprudentziako aginduak, administrazioarekiko auzien arloko aginduak, era guztietako hitzarmen kolektibo itunduak, banakako kontratuak, tokiko, eskualdeko edo autonomia erkidegoetako usadio eta ohiturak edo beste edozein agindu.

Etorkizunean ordainsari-kontzeptu guztietan edo batzuetan aldaketak ekartzen dituzten xedapenek eraginkortasun praktikoa izanen dute baldin eta, osorik hartuz eta hitzarmenaren aurretik izandako loturekin batuz, hitzarmen honen mailatik goitikoak badira; horrela ez bada, irentsitzat joko dira.

5. artikulua. Berme pertsonalak.

Ordainsarien ikuspegitik eta osotasunean hartuta, urteko konputuan hitzarmen kolektibo honetan finkatutakoak baino hobeak diren egoera pertsonalak "ad personam" berme gisa errespetatuko dira.

6. artikulua. Interpretaziorako eta jarraipenerako batzorde paritarioa.

Hitzarmenaren batzorde paritarioa hitzarmenaren aplikazioan interpretazio, adiskidetze, arbitraje eta zaintzarako organoa izanen da.

Enpresak eta Enpresa Batzordeak ordezkari kopuru bera izanen dute. Langileen ordezkarien aldetik, Enpresa Batzordean ordezkatuta dauden sindikatuek kide bana izan dezakete, eta alderdi bakoitzak hiru ordezkari izanen ditu gehienez. Horiek guztiek hitzarmen kolektibo honetako negoziazio batzordeko kide eta sinatzaile izan beharko dute, edo Enpresa Batzordeko kide.

Aldeek erabaki dute batzorde horrek aztertuko dituela hitzarmen kolektibo hau interpretatu edo aplikatzean sor daitezkeen zalantzak edo desadostasunak, administrazioarekiko auzietako salan edo administrazioan erreklamazioa aurkeztu aurretik eta gatazka kolektibora edo grebara jo baino lehen.

Batzorde paritarioaren aurrean abiarazten diren gaiak idatziz aurkeztuko dira, eta haien edukia behar adinakoa izanen da, arazoa behar bezala ezagutuz aztertu dezaten. Honako hau da nahitaez izanen duen edukia:

a) Gaia labur eta zehatz adieraztea.

b) Proposamen egilearen iritziz bere alde dituen arrazoi eta oinarriak.

c) Batzordeari egiten zaion proposamen eta eskaria zehatza.

Proposamenaren idazkiarekin batera, arazoa ulertu eta konpontzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak aurkeztuko dira.

Batzordeak informazio edo agiri gehiago eskatzen ahalko ditu aferaren gaineko informazio hobea edo osatuagoa lortzeko asmoz. Horretarako, proposatzaileari gehienez 5 laneguneko epea emanen zaio, jakinarazpena jasotzen denetik hasita.

Batzordeak txosten bat egin beharko du hamabost eguneko epean, aurkezten zaizkion gaiei buruzko bilera egiten den unetik hasita. Epe horiek betetzen ez badira deialdia, ebazpena edo irizpena egin gabe, gatazkak konpontzeko bidea irekita geratuko da gaia planteatu zaion beste edozein lan-, administrazio- edo epaitegi-erakundetan.

Langileen Estatutuaren 41.6 eta 82.3 artikuluetan ezarritako ondorioetarako, kontsulten epea adostasunik gabe bukatuta, afera batzorde paritarioan aurkeztuko da. Han adostasunik lortu ezean, alderdiek Nafarroako Lan Auzitegiaren mende utziko dute afera.

Batzordeak eginkizun hauek ditu:

a) Hitzarmen kolektiboaren klausula guztien aplikazioa interpretatzea.

b) Itundutakoa betetzen den zaintzea.

c) Hitzarmen honek indarra hartu ondoren ematen diren legezko xedapen berriak aztertu eta baloratzea, hitzarmenaren edukian eraginik izan badezakete.

d) Hitzarmen kolektiboaren eraginkortasun praktikoa hobetzen duten beste jarduera guztiak, testuan horrela ezarria badago.

e) Erabakiak hartzeko, batzorde paritarioaren ordezkaritza bakoitzeko kideen gehiengoaren aldeko botoa beharko da.

f) Batzorde paritarioa alderdietako edozeinek eskatuta bilduko da, bilera non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adostu ondoren. Edonola ere, eskaera egin eta hamar eguneko epean egin beharko da bilera.

7. artikulua. Arau subsidiarioak.

Hitzarmen kolektibo honetan aurreikusten ez den orotan jarraituko zaio garbiketa publikoa, kale garbiketa, ureztaketa, hondakinen bilketa, tratamendua eta ezabaketa eta estolderiaren kontserbazioa biltzen dituen sektorearen hitzarmen orokorrari, bai eta gainerako legezko xedapenei ere. 2024ko urriaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala.

8. artikulua. Lanaren antolaketa.

Lanaren antolaketa praktikoa enpresako zuzendaritzari dagokio, ez beste inori. Hori dela eta, enpresak du zerbitzuaren jardun onerako metodo eta prozedura egokienak ezartzeko ahalmena, baina hala ere, langileek ez dute horregatik beren lanbide prestakuntzan kalterik jasanen, ez eta beren lan zeregina utziaraziko liekeen eginbeharrik izanen ere.

Enpresa Batzordeari entzutea emanen zaio, bat etorriz Langileen Estatutuaren 64. artikuluarekin eta horrekin bat datozen arauekin.

9. artikulua. Titulartasun aldaketa.

Hitzarmen honi loturiko edozein kontrataren titulartasun aldaketak berekin dakar esleipen-hartzaile berriaren aldetiko subrogazioa, garbiketa publikoa, kale garbiketa, ureztaketa, hondakinen bilketa, tratamendua eta ezabaketa eta estolderiaren kontserbazioa biltzen dituen sektorearen hitzarmen orokorrean espresuki adierazi bezala (2024ko urriaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

II. KAPITULUA.–LAN BALDINTZAK

10. artikulua. Lanaldia.

Hitzarmen kolektibo honen eraginpeko langileek urtean 1.600 orduko eta astean 37 orduko lanaldia izanen dute, astelehenetik larunbatera, edo astelehenetik igandera, kontratuaren arabera. Eguneko lanaldian 20 minutuko atsedenaldia izanen da ogitartekorako, ondorio guztietarako lan egindakotzat hartuko dena, A, B eta C taldeetako langileentzat. D taldeko langileek asteko beste lanaldi bat izan dezakete, erabakitzen den lan banaketaren arabera.

Aurrekoa gorabehera, urteko lanaldia gehienez 5 orduz handitzen ahalko da lanpostuarekin lotutako prestakuntza jasotzeko.

5 ordu horiek urteko gehienekoak dira, eta ezin dira urte batetik bestera metatu. Lanaldi partzialeko kontratuak egiteko orduan, ez dira kontuan hartzen erreferentziazko lanaldi gisa. Lanaldi hori dagokion egunean aplikatzeak ez du ekarriko funtsezko aldaketarik lan baldintzetan, ez maila kolektiboan, ez banakakoan.

Erabili aurretik, enpresak eta Enpresa Batzordeak ordu horiek egiteko modua ezarriko dute.

Hitzarmen honen eraginpean dauden eta 240 presentzia-egunetik gorako industria-lanaldia (lanegunak) duten langileek 8 baimen egun ordaindu izanen dituzte guztira (soldata errealaren arabera ordainduak), honela hartuko direnak:

A eta B taldeetako langileek:

–Horietako 3 egun 4 opor egunekin batera hartuko dira, udaberriko baimenak/oporrak deituriko aldian.

–Gainerako 5 egunak bigarren aldian hartuko dira, hau da, udazkeneko baimenak/oporrak deituriko aldian.

C taldeko langileak:

–7 egun, udaberriko baimenak/oporrak deituriko aldian.

–Gelditzen den eguna gehi 6 opor egun bigarren aldian, hau da, udazkeneko baimenak/oporrak deituriko aldian.

A eta B taldeetakoentzat finkaturiko udaberriko baimenak/oporrak deituriko lehenengo txanda martxotik ekainera bitartekoa izanen da, biak barne, eta udazkeneko baimenak/oporrak deituriko bigarren txanda, berriz, irailetik abendura bitartekoa, biak barne, egutegiaren arabera, uztaila eta abuztua alde batera utzita.

Salbuespen gisa, ogitartekorako atsedenaldian lan egiten duten gidariei II. eranskinean agertzen den kopurua ordainduko zaie egunero.

Lanaldia nola banatu enpresak erabakiko du, agindutako zerbitzu publikoa hobeki emate aldera.

D taldeko langileek, edo, oporretako hirurtekoak kontuan hartu gabe, 240 egun baino gutxiagoko industria-lanaldia duten A, B eta C taldeetako langileek, 8 baimen egun ordainduak hartuko dituzte urte bakoitzean egokitzen zaizkien asteko lehenengo 8 atseden egunekin batera. Hau da, asteko atseden egun bakoitzari baimen egun ordaindu bat gehituko zaio lehenengo 8 asteetan.

Urte honetara arte, hiru langile-talde zeuden (A, B eta C): bat astelehenetik larunbatera bitarteko lanaldiarekin, eta besteak astelehenetik igandera bitarteko lanaldiarekin eta aste barruko atseden egun batekin. Hitzarmen hau sinatzen denetik aurrera, eta zerbitzuaren egungo beharrak eta 21. artikuluan (kontratatutako langileak) xedatutakoa betetze aldera, laugarren talde bat sortuko da, D izenekoa. Horrela, lanaldi osoko lanaldien banaketa posibleak honela geratuko dira:

–A taldea: Astelehenetik larunbatera bitarteko lanaldia ezartzen duen kontratua duten langileek osatuko dute.

–B taldea: Astelehenetik igandera bitarteko lanaldia ezartzen duen kontratua duten langileek osatuko dute.

–C taldea: Astelehenetik igandera bitarteko lanaldia ezartzen duen kontratua duten langileek osatuko dute, eta lanaldi horren barruan gehienez 10 jaiegunetan lan egiten ahalko dute. Kolektibo honek, 30 opor egunez gain, 8 baimen egun ordaindu izanen ditu, eta gehienez ere 10 egun (10 jaiegunetan lan egiten badute beren lanaldiaren barruan), Lanaldi Batzordeak xedatzen duenaren arabera.

–D taldea: A, B eta C taldeetarako ezarritakoaz bestelako lanaldi banaketa bat eskatzen duten edo horretarako kontratatzen diren langileek osatuko dute, baldin eta 240 egun baino gutxiagoko industria-lanaldia (lanegunak) badute eta lanaldi horren barruan gehienez 10 jaiegunetan lan egin behar badute. Lanaldi hori honelakoa izan daiteke:

i.–Txandakako sistema bat, zeinaren arabera 5 egunez lan egiten den eta ondoz ondoko bi atseden egun izaten diren, 5 egunen barruan lan eginez.

ii.–Goizeko txandarako lan sistema bat, zeinaren arabera 6 egunetan goizez lan egiten den, eta atseden hartu ondorengo egunean arratsaldeko txandan. Hurrengo egunean goizeko txandara itzultzen da, 12 orduko eguneko atsedenaldia errespetatuta.

iii.–Txandakako sistema bat, honako hauek konbinatzen dituena: 7 egunetan lan egitea eta 2 egunetan libratzea; 7 egunetan lan egitea eta 3 egunetan libratzea; 7 egunetan lan egitea eta 4 egunetan libratzea; edo enpresak bezeroarentzat ematen duen zerbitzua kontuan hartuta ezartzen duen eta A, B eta C taldeetako langileen lanaldi banaketa aldatzen ez duen beste edozein konbinazio.

Batzorde paritarioak ezarriko ditu D taldeari aplikatu beharreko sistemak.

Igande eta jaiegunetan lan egitea eskatzen duten kontratazio berrietan, lanaldia banatuko da C eta/edo D taldearentzat ezarritakoaren arabera.

Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean lanaldi osoko kontratu mugagabea duten B eta C taldeko langileek igandeetan hartuko dute dagokien atseden eguna, eta larunbatekin edo astelehenekin (gaueko txanda) txandakatuko dute. Horretarako, urteko egutegi bat prestatuko da (bi igandetik batean lan eginen dute).

Lanaldi Batzordea izeneko batzorde bat sortuko da, alde bakoitzeko gehienez ere 3 kidez osatua, honako ahalmen hauek izanen dituena:

a) Talde bakoitza osatu behar duten langileen kopurua ezartzea, igandean eman behar diren zerbitzuak kontuan hartuta, eta egungo plantillarekin bere lanaldiaren barruan egin daitekeela bermatuta.

b) B taldetik A taldera eta C taldetik B taldera pasatzeko sistema, sor daitezkeen lanpostu hutsak kontuan hartuta.

c) Era berean, eta goian azaldutako irizpideei jarraikiz (plantillari eta zerbitzuari dagozkionak), egutegi bat ezartzea igandean lan egiten duten B eta C taldeko langileen atseden egunak finkatzeko, zeinak, salbuespenak salbuespen, larunbatarekin edo astelehenarekin hartuko baitira.

d) D taldeko langileei lan txanda bat esleitzea eta haien lan egutegia finkatzea.

D taldera pasatu nahi duten langileek idatziz eskatzen ahalko diote enpresari, hitzarmenaren indarraldiko urte bakoitzeko urriaren 1a baino lehen, hurrengo urteko banakako egutegia ezartzearren.

Kategoria, txanda edo funtzionalitate eta txanda bereko langileen artean aldaketak egiten ahalko dira, eta, horretarako, bi langileek idazki bidez jakinarazi beharko diote enpresari, aldaketaren efektu-data baino 14 egun lehenago, D taldeko langileen kasuan izan ezik; izan ere, langile horiek aldaketak egiteko araubidea ezarriko da haientzat ezartzen den txandakatze mota jakin ondoren.

Aurrekoa gorabehera, eta A, B eta C taldeentzat bakarrik, 2026an hasiko den kontrata berriaren adjudikazioduna gertatuz gero, enpresak konpromisoa hartzen du A, B eta C taldeetako presentzia-egunak murrizteko, eguneko/asteko lanaldia aldatuz.

11. artikulua. Oporrak.

Urtean 30 laneguneko oporraldi ordaindua izanen dute enpresan urtebeteko zerbitzualdia eman duten langile guztiek, eta proportziozko zatia, baldintza hori betetzen ez dutenek. Larunbatak lanegun osoak bezala kontatuko dira.

"Oporrak" izeneko I. eranskineko soldaten taularen arabera ordainduko dira, gehi kasu bakoitzari dagokion antzinatasuna.

Langileak enpresan duen antzinatasuneko hirurteko bakoitzeko opor egun bat gehiago emanen da urtean. Kontratu mugagabea duten langileek, hirurtekoengatik, gehienez ere 9 egun hartzen ahalko dituzte.

Hirurtekoen egunak kalkulatu dira astean 6 eguneko lanaldirako, hau da, 6 ordu eta 10 minuturen baliokideak dira. Eguneko lanaldia luzeagoa bada edo asteko lanegunak 6 baino gutxiago badira, proportzio berari eutsiko zaio, hots, 6 ordu eta 10 minutu, eta eguneko lanaldia luzeagoa izanez gero, egin beharreko doikuntzak eginen dira, hirurtekoengatik behar diren orduak baino gehiago sortzen badira.

Hirurteko bakoitzagatik ematen diren egun horiek ez dira berreskuragarriak, eta langileek nahierara hartuko dituzte, ondoren ezarriko diren mugak gainditu gabe:

–Egun bera gehienez 11 lagunek hartzen ahalko dute, ez bada langile bakoitzaren asteko atsedenaren bezpera edo jaiegunaren bezpera edo udako oporraldien hasiera edo bukaerarekin lotzekoa.

–Aipatutako kasu horietan, egun horiek gehienez ere 10 lagunek hartzen ahalko dituzte.

Bi kasuetan, hartu beharreko eguna baino gutxienez 8 egun natural lehenago eskatu beharko da.

Eskaera gehiegi daudelako zozketa bat egin behar baldin bada, zozketa hori zortzi egun natural lehenago eginen da.

A eta B kategorietan, udako oporraldia bi txandatan hartuko da, eta plantillaren erdia sartuko da txanda bakoitzean, kategoria bat bestearen atzetik. Oporraldia 26 lanegunekoa izanen da, uztailean eta abuztuan.

Langileek honela aldatzen ahalko dituzte oporrak:

a) Oporraldi osoa txandatik kanpo hartuz.

b) Opor egunak txandatik kanpo hartuz 13 laneguneko bi epetan.

c) 13 lanegun hartuz uztailean edo abuztuan dagokion txandan, eta 13 laneguneko beste oporraldi bat txandatik kanpo.

d) Uztailean eta abuztuan 13 lanegun trukatuz kategoria bereko beste langile batekin.

e) Uztailean eta abuztuan txanda osoa trukatuz kategoria bereko beste langile batekin.

Aukera horietako bat behin baizik ez da erabiltzen ahalko, eta, goian aipatutako aldaketen ondorioz, ezin izanen dira 6 peoi eta 6 gidari baino gehiago egon txandatik kanpo egun berean.

Arrazoi pertsonalengatik edo ezinbesteko kasuengatik langileren batek hemen jasotzen ez den aldaketa bat egin nahi badu (epe motzagoa, txandatik kanpo, eta abar), ados egonda eta aztertu ondoren, batzordeak eta zuzendaritzak emandako txandak aldatzen ahalko dituzte.

C taldeko langileek 18 opor egun izanen dituzte ekainaren 10etik irailaren 20ra bitartean, eta gainerako 6 egunak data horietatik kanpo.

Lanaldi Batzordeak bloke edo leiho batzuk ezarriko ditu gainerako opor egunak hartzeko, bai eta 10. artikuluaren araberako baimen ordaindu gabeak eta gehiegizko lanaldiengatiko bestelako denbora-ordainak ere.

Batzorde paritarioak ezarriko du D taldea osatzen duten langileek oporrak hartzeko sistema, behin txandakako sistema aukeratu ondoren, eta C talderako ezarritakoaren antzeko banaketarekin, ekainaren 10etik irailaren 20ra bitartean hartu beharreko opor egunen kopuruari dagokionez.

Oporretan ordezkapenak egiteko urtarrilaren hasieratik abenduaren bukaerara bitartean bitarteko gisa kontratatzen diren langileek dagokien oporraldia hartzen ahalko dute eskatzen duten egunetan, betiere udako oporralditik kanpo eta bi alditan gehienez.

Data horien salbuespen bakarrak aldi baterako ezintasuneko prozedurak eta lizentziak dira. Egoera horiek gertatuz gero, txanda aipatutako salbuespena bukatu ondoren hasiko da.

Enpresaren opor egunen egutegiaren arabera finkatutako oporraldiak bat egiten badu langile baten haurdunaldiaren edo erditzearen ondoriozko edo bularra emateko aldi baterako ezintasun egoera batekin edo Langileen Estatutuaren 48. artikuluaren 4., 5. eta 7. apartatuetan ezarritako lan kontratua eteteko aldiarekin, langileak eskubidea izanen du opor egunak aldi baterako ezintasuna edo dagokion baimena bukatutakoan edo kontratuaren etenaldia bukatutakoan hartzeko, urte naturala bukatu bada ere.

Oporraldi batean eritasun arruntagatik edo lan istripuagatik aldi baterako ezintasuna gertatuz gero, eta horren ondorioz langileak oporrak dagozkion urte naturalean hartzerik ez badu, osorik edo partez, ezintasuna bukatu ondoren hartzen ahalko ditu, betiere oporretako urtea bukatu zenetik 18 hilabete baino gehiago igaro ez badira.

Oporren egutegiak enpresak eta Enpresa Batzordeak adostuta prestatuko dira.

12. artikulua. Ordutegiak.

Lantokiko ordutegiak enpresak finkatuko ditu, zerbitzu beharrak kontuan hartuta, zerbitzua adjudikatu duen entitateak xedatutakoari erantzunez.

Azaroan ahal izanez gero, jaiegunen egutegi ofiziala argitaratu ondotik, enpresak eta Enpresa Batzordeak elkarrekin prestatuko dute hurrengo urteko lan egutegia.

13. artikulua. Baimenak.

Langileak 8 egun natural lehenagotik eskatuz gero, enpresak, gehienez, ordainsaririk gabeko 8 baimen emanen dizkio langileari, eta urtean 20 egun asko jota, betiere egun berean baimena ez badute 7 langilek baino gehiagok hartzen, eta data hauetatik kanpo: uztaileko eta abuztuko larunbatak, uztaileko, abuztuko, Eguberriko eta Urteberriko zubiak, eta sanferminetako egunak. Egun horietan, gehienez 4 langilek hartzen ahal dute baimena. Ondorio horietarako, sanferminetako eguntzat hartuko dira festak hasi eta bukatu bitarte dauden egun guztiak. Baimen horien kontrolerako dietario bat finkatuko da, Oritzen gordeko dena (Garraioaren Hiria).

Eskaera gehiegi izateagatik zozketa bat egin behar baldin bada, zortzi egun natural lehenago eginen da.

Dietario hori Enpresa Batzordearen eskura egonen da, eskatzen duenean ikusteko.

Ordaindu gabeko baimen egun bakoitzeko, egun horri dagokion soldata deskontatuko da.

Era berean, baimena emanen da Gizarte Segurantzako medikuaren kontsultara joateko, soldata murriztu gabe, aurrez abisatuta eta kontsultan egon izanaren frogagiria aurkeztu ondoren, lehenago aurkeztea ezinezkoa denean.

14. artikulua. Lizentzia ordainduak.

Hitzarmen kolektibo honen eraginpeko langile guztiek I. eranskineko koadroan jasotako lizentziak izanen dituzte. Hori guztia aldez aurretik jakinarazi beharko da, eta ondoren justifikatu, egiaztagiria lehenago aurkeztea ezinezkoa bada.

Eranskin horretan jasota ez dauden kasuetan, Langileen Estatutuan eta indarrean dagoen sektorearen hitzarmen orokorrean xedatutakoa beteko da.

Lizentziak kategoria bakoitzaren egiazko soldataren arabera ordainduko dira, ogitartekoaren plusa salbuetsita.

III. KAPITULUA.–BALDINTZA EKONOMIKOAK

15. artikulua. Ordainsarietako kontzeptuak.

Langile bakoitzaren ordainsaria honako hauek osatzen dute: hitzarmen kolektiboaren oinarrizko soldata gehi soldaten tauletan ezartzen diren jarduera, maila eta kategoria bakoitzerako osagarriak, ondorengo artikuluetan adierazten direnekin lotuta. Kontzeptu horien zenbatekoak artikulu hauetan eta soldaten taulen eranskinean ageri dira eta esleitutako balioa ulertu behar da kontzeptu bakoitzaren gaineko itun gisa, hitzarmen kolektibo honen negoziazio ekonomiko oso eta bateratuaren barnean.

16. artikulua. Oinarrizko soldata.

Hitzarmen kolektibo honen eraginpeko langileen oinarrizko soldata I. eranskinean maila eta kategoria bakoitzarentzat ezarritakoa da.

17. artikulua. Antzinatasuna.

Antzinatasuneko osagarri pertsonala honako hau izanen da kontratu mugagabea, obra- edo zerbitzu-kontratua edo errelebo-kontratua duten langileentzat: bi hirurteko, kasuan kasuko kategoriaren oinarrizko soldataren %7 adinakoak; 4 bosturteko, kasuan kasuko kategoriaren oinarrizko soldataren %10 adinakoak; eta seiurteko bat, %5ekoa. Kasu guztietan, epe horietako bakoitza betetzen den egunetik zenbatzen hasita.

18. artikulua. Nekagarritasun, arrisku eta toxikotasun plusa.

Hitzarmen kolektibo honen eraginpeko langileek, lanpostuen ezaugarrien arabera, zeinak plus honen bidez konpentsatzen baitira, II. eranskineko tauletan ageri den diru kopurua kobratuko dute.

Plus hori funtzionala da eta benetan lan egindako egun bakoitzeko sorraraziko da, baina ez da kontatuko igandeak kalkulatzeko, ez eta aparteko eskersarietan ere, horrela itundu baita berariaz.

Benetan lan egindako egun bakoitzari dagokion diru kopurua, tauletan ageri dena, ez da finkatuko; izan ere, diru kopuru hori lanpostuekin eta hitzarmen kolektiboaren baldintza ekonomikoen osotasunarekin eta batasunarekin loturik dago.

Lanaldi osoko kontratua duten D taldeko langileek gainerako taldeetakoek jasotzen duten zenbateko bera jasoko dute kontzeptu horrengatik, urteko lanaldi bera egiteko.

19. artikulua. Gaueko lanaren plusa.

22:00etatik 06:00ak bitarte lan egiten duten langileek II. eranskinean jasotzen den osagarria jasoko dute gaueko txandan benetan lan egindako egun bakoitzeko.

Plus hori funtzionala da, eta ez da finkagarria; beraz, ordutegia edo txanda aldatzen bada, ez da jasoko. Benetan lan egindako egun bakoitzeko berariaz itundutako zenbatekoa ere, tauletan ageri dena, ez da finkagarria; izan ere, zenbateko hori lanpostuen ordutegiaren araberakoa da eta hitzarmen kolektibo honetako baldintza ekonomikoen osotasunarekin eta batasunarekin loturik dago.

Osagarria ordutegi horretan lan egindako denboraren proportzioan kobratuko da.

Osagarriak izaera funtzionala eta ez-finkagarria duenez, gaueko txandako langileek ordutegi aldaketaren bat egin beharra dutenean, iraupen laburrekoak izateagatik noizbehinkakoak kalifika daitezkeenak, enpresa saiatuko da ordutegi aldaketa horiek borondatez eskatu duten enplegatuek egin ditzaten, eta egun horietako gaueko lanaren plusa ordainduko zaie.

Lanaldi osoko kontratua duten D taldeko langileek gainerako taldeetakoek jasotzen duten zenbateko bera jasoko dute kontzeptu horrengatik, urteko lanaldi bera egiteko.

20. artikulua. Isurketaren plusa.

Horrela izendatzen den kontzeptua, zeina tauletan agertzen baita, Etxeko Bilketa Zerbitzuari atxikitako langile gidariek jasoko duten soldata-osagarria da, isurtzeko edo deskargatzeko funtzioa bete behar badute (ordubeteko zeregina, gutxi gorabehera).

Denbora hori enpresaren eta langileen ordezkarien artean negoziatuko dute, hitzarmenaren indarraldian zabortegia beste toki batean kokatzen bada.

Osagarri horrekin konpentsatzen da, isurtzeko edo deskargatzeko lan espezifikoaz gainera, eginkizun horretan lanalditik goiti egiten den denbora.

Plus honetan sartzen ahal den urteko ordu kopuruari 3 muga ezarri zaizkio:

I.–88 ordu urtean.

II.–8 ordu hilean.

III.–1 ordu egunean.

Horretarako, beharrezkoak diren aldaketak eginen dira brigadetan erabilitako denborak doitzeko, eta aintzat hartuko dira egoera bereziak, esaterako, oporrak eta aldi baterako ezintasun prozesuak.

Langile hauek izanen dute plus hori jasotzeko eskubidea: enpresan hilabete bat baino gehiagoko antzinatasuna izanik, eguneko lehen mailako gidariaren eta gaueko lehen mailako gidariaren jarduera plusa jasotzen ez dutenak, baldin eta isurtzeko edo deskargatzeko funtzio hori egiten badute edo egin badute.

Benetan lan egindako egun bakoitzeko ordainduko da, eta haren zenbatekoa modu globalean zehaztu da, ordaintzen den eginkizuna benetan egiteagatik sartutako gehiegizko denbora (aldakorra dena) ausaz kalkulatuta.

Osagarri hori funtzionala da, eta ez da finkagarria izanen.

2021eko otsailaren 1etik aurrera, plus horren zenbatekoa eguneko lehen mailako gidariaren eta gaueko lehen mailako gidariaren kategoriaren jarduera plusean sartu da, eta artikulu hauetan azaldutako helburua mantendu du.

Zenbateko hori jarduera plusean xurgatzeak berekin dakar plus hura aplikatzeari dagokionez eskuratutako edozein eskubide galtzea, hura jarduera plusean sartu baita, gehituta.

Lehen urteko gidariaren kategoria duten langileek eta eginkizun hori betetzen duten beste langile batzuek plus hori jasotzen jarraituko dute.

Eginkizun horiek betetzen dituzten eguneko edo gaueko lehen mailako gidariaren kategoria ez duten langileek 25. artikuluan ezarritako zenbatekoak jasoko dituzte benetan lan egindako egun bakoitzeko.

21. artikulua. Jarduera plusa.

Hitzarmen honen eraginpeko langile guztiek jarduera plus bat kobratuko dute lanaren kantitate edo kalitateagatiko osagarri gisa; hain zuzen, erantsitako tauletan maila eta kategoria bakoitzerako ezarritako zenbatekoa.

Plus hori benetan lan egindako egun bakoitzeko sorraraziko da, baina ez da kontatuko igandeak kalkulatzeko ez eta aparteko eskersarietan ere, horrela itundu baita berariaz.

2021eko otsailaren 1etik aurrera, eguneko gidariaren eta gaueko gidariaren kategoria duten langileek lehen mailako eguneko gidari eta lehen mailako gaueko gidari izena hartuko dute. Kategoria horretako jarduera plusari isurketaren plusean agertzen zen zenbatekoa gehituko zaio; horrela, jarduera plus berria 2021eko urtarrilera eguneratutako jarduera plusaren eta 2021eko urtarrilera eguneratutako isurketa plusaren batura izanen da.

Plusaren izena berbera izanen da, baina haren bidez, kategoria horretako ohiko lanaz gain, 20. artikuluan ezarritako isurketa plusa eta 25 B artikuluko bigarren paragrafoan ezarritako plusa ere ordainduko dira.

Lanaldi osoko kontratua duten D taldeko langileek gainerako taldeetakoek jasotzen duten zenbateko bera jasoko dute kontzeptu horrengatik, urteko lanaldi bera egiteko.

22. artikulua. Jaiegunetako lana.

Eguneko zein gaueko lanaldi osoko kontratua izanik beren urteko ohiko lanalditik kanpo jaiegunetan lan egiten duten zerbitzuko langileek II. eranskineko soldaten tauletan, jaiegunetako ordainsari gisa, ezarritako zenbatekoak jasoko dituzte benetan lan egindako jaiegun bakoitzeko. Langileak egun horretan berariaz itundutako prezioa osatzeko, zenbateko horiei oinarrizko soldata eta dagozkien plusak gehitu beharko zaizkie, guztiak ere egun bakar bati dagozkionak. Zerbitzua ematen ez den jaiegunean oinarrizko soldata, antzinatasuna eta aipatutako plusak ordainduko dira.

Lanaldi osoko edo partzialeko kontratua duten langileek, beren urteko lanaldi arruntean jasotako jaiegun batean lan eginez gero, tauletan "22. artikuluko 2. paragrafoko plusa" izenarekin ageri den zenbatekoa jasoko dute egunari dagozkion zenbatekoen osagarri gisa. Inoiz ere ez dute artikulu honen 1. paragrafoan jasotako soldaten tauletako jaiegunetako plusa jasotzeko eskubiderik izanen. Zenbateko horiek ez dira soldata-berrikuspenen xede izanen.

Zerbitzua emateari begira, lehentasun hauek izanen dira:

1. Kontratuaren arabera, egun horretan lan egin beharra duten langileak.

2. Langile boluntarioak.

3. Enpresa Batzordeak eta zuzendaritzak urtero prestatuko duten zerrendako langileak, zerbitzu osoa bete arte, txandaren eta kategoriaren hurrenkerari jarraikiz. Hitzarmena sinatu eta hilabeteko epean zerrenda prestatu eta funtzionamendu arauak ezarriko dira.

Egun horietako bat Eguberri edo Urteberri denean, lan eginen da soilik aldez aurretik Enpresa Batzordearekin ados jarriz gero.

Alde zaharrean jaiegun guztietan egin beharko da bilketa lana.

Prezio hori negoziazio global eta bateratuan izandako itun espresuaren ondorioz finkatu da eta alde batera uzten du beste edozein kalkulu mota.

Jaiegun izanen dira indarra duen legerian orokorrean ezarritako festak, lan egutegiaren arabera, bai eta herriko festak eta San Martín de Porresen eguna ere, jardueraren zaindaria baita.

2. eta 3. kasuetan, konpentsazio ekonomikoaren ordez, baliokide den denbora hartzen ahalko da. Lanaldi Batzordeak ezarriko ditu aldaketa horren baldintzak.

23. artikulua. Igandeetako plusa.

Beren lanaldi arruntaren barnean igandeetan lan egin beharra duten langileentzat "Igandeetako plusa" ezarri da, benetan lan egindako egun bakoitzeko ordainduko zaiena lanaldi osoan zein partzialean ari direnei, eranskinetako soldaten tauletan ageri den bezala.

24. artikulua. Igandeetako lana.

Alboko karga ezartzearen ondorioz eta zerbitzu batzuk igandean egiteko eratu direnez, lan horretarako jarraibide hauek ezarri dira:

1. Lan hori lanaldi osoko nahiz partzialeko kontratatutako langileek eginen dute.

2. Langile boluntarioak. Jarduera horretarako propio kontratatutako langileak nahikoak ez badira zerbitzua betetzeko, horrelako kasuetarako eratutako zerrendan aldez aurretik izena eman duten langile boluntarioekin beteko da. Egoera horietarako berariazko arauak Enpresa Batzordearekin adostuko dira.

3. Lanaldia astelehenetik larunbatera artekoa duen langilerik ezin izanen du enpresak zerbitzu hori egitera behartu, goian aipatu zerrendan izena eman ez badu.

Lanaldia astelehenetik larunbatera duten langileek beren borondatez zerbitzua igandean ere ematen badute, aukera hauek izanen dituzte:

a) Bi atseden egun hartuko ditu, benetan lan egindakoak bezala ordainduak, lan egindako igandearen ondorengo astean; horietako egun bat langileak berak aukeratuko du, astelehena edo larunbata, eta bestea, aste berean, enpresarekin ados jarrita.

b) Plus bat ordainduko zaio, II. eranskineko "24.b) artikuluko plusa" izenekoa, eta atseden egun ordaindu bat hartuko du, lan egindako igandearen ondorengo zortzi egunen barneko larunbatean edo astelehenean.

25. artikulua. Pizgarriak lan bereziengatik.

Ondoren zehazten den zenbatekoa kobratuko da benetan lan egindako egun bakoitzeko, lan hauetan:

a) Lanaldia kamioiak garbitzen ematen duen langileak, peoi edo peoi-gidaria kategoriakoak, tauletan ageri diren zenbatekoak jasoko ditu, kategoria bakoitzari dagokiona.

b) Bere ohiko lanaldian 3.500 kilo baino gutxiagoko ibilgailu bat gidatzen duen peoi kategoriako langileak, hilabete batetik gorako antzinatasuna badu, urte bakoitzerako soldaten tauletan ezarritako zenbatekoak jasoko ditu.

c) Txandakatzearen plusa. Beren borondatez, duten kategoria edozein dela ere, goizeko txandatik arratsaldera edo alderantziz puntualki aldatzen duten langileak, edo lanaldiaren hasiera gutxienez 2 orduz aldatzea onartzen dutenak, benetan lan egindako egun bakoitzeko. Plus hau hitzarmena sinatzen denean jarriko da indarrean.

3.500 kilotik gorako ibilgailuekin lan egiten duten baina lehen mailako eguneko gidariaren kategoria edo lehen mailako gaueko gidariaren kategoria ez duten langileek, enpresan hilabete batetik gorako antzinatasuna badute, isurketaren plus gisa ezarritako zenbatekoa jasoko dute. Soldataren osagarri horren bidez, hitzarmen honen 20. artikuluan jasotako isurketa plusaren kasuan bezala, lanaldiari gehitutako denbora konpentsatuko da, egunean ordubete eta hilean 8 ordu gehienez.

2. mailako mekanikari-ofizialak soldaten tauletan ezarritako zenbatekoa kobratuko du.

a) Mugigarritasun funtzionala.

Goragoko kategoriako eginkizunak (normalean 1. mailako gidariarenak) betetzen dituzten langileek, peoi edo peoi-gidari kategoria badute, beren kategoriaren eta 1. mailako gidariaren kategoriaren zenbatekoen arteko aldea jasoko dute lan egindako egun bakoitzeko. Zenbateko horiek kalkulatzeko, langileak duen kategoriaren eta egiten duen lanari dagokion kategoriaren ordainsariak alderatuko dira, honela: kategoria bakoitzaren egun bateko oinarrizko soldata, jarduera plusa, nekagarritasun, toxikotasun eta arrisku plusa eta garraio plusa hartuko dira, gehi oporren zenbatekoak eta aparteko pagak, eta hori zati 365 eginen da. Kategoria batean eta bestean ateratzen den emaitzaren arteko aldea ordainduko zaie langile horiei, gehi 0,25 euro eguneko, batez besteko antzinatasun gisa kalkulatzen dena.

Horrela ateratzen dira kategorien arteko aldeak lan egindako egun bakoitzeko, II. eranskineko tauletan ageri direnak. Alde horiek kontzeptu honekin ordainduko dira nominan: "Lanpostuko osagarria", eta hilabete bakoitza bukatutakoan ordainduko dira, nominan adierazita zenbat egunetarako eskubidea dagoen.

Plus horiek benetan lan egindako egun bakoitzeko sortuko dira, baina ez dira kontatuko igandeak kalkulatzeko ez eta aparteko eskersarietan ere, eta ez dira finkatzen ahalko, horrela itundu baita berariaz. Plus horiek ez zaizkie inola ere aplikatuko peoi gidariei, zenbateko hori jarduera plusean jasotzen dutelako.

26. artikulua. Eguberri eta Urte Zahar.

Plantillako langileek jai izanen dute abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

Bi egun horietako hurrengo lanegunean zerbitzua ematen duten langileek oinarrizko soldata, antzinatasuna eta plusak kobratuko dituzte, bai eta soldaten taulan maila eta kategoria bakoitzerako ezarritako jaiegunetako osagarria ere.

27. artikulua. Aparteko eskersariak.

Udako, eguberrietako eta mozkinengatiko aparteko eskersariak lanbide kategoria bakoitzarentzat soldaten tauletan espresuki itundutakoaren arabera ordainduko dira. Zenbateko horiei antzinatasunarena erantsi behar zaie.

Eskersari horiek sei hilean behin sortuko dira, lan egindako denboraren proportzioan, eta salbuespen bakartzat joko dira Langileen Estatutuaren 37.3 artikuluan ezarritako absentziak, ez, ordea, justifikatu gabeko absentziak eta ordaindu gabeko baimenak. Ez dira zehatuko aldi baterako ezintasunarengatiko absentziak.

Udako eskersariak ekainaren 30a baino lehen ordainduko dira eta eguberrietakoak abenduaren 20a baino lehen.

Urtero sortuko da mozkinetan parte izatearen eskersaria, eta urte bakoitzari dagokiona hurrengo martxoko lehenengo egun baliodunean ordainduko da.

Eguberrietako eta udako pagetan, oinarrizko soldatari antzinatasunaren hogeita hamar eguneko zenbatekoa erantsiko zaio bakar-bakarrik. Mozkinen pagan, oinarrizko soldatari antzinatasunaren hamabost eguneko zenbatekoa erantsiko zaizkio.

28. artikulua. San Martin de Porres eguneko paga.

Enpresak eranskineko tauletan ageri den zenbatekoa ordainduko die hitzarmen honetan sartutako langile guztiei.

Azaroaren lehenengo egun baliodunean ordainduko da.

Urtero sorraraziko da eta ez da murrizketarik eginen aldi baterako ezintasunagatik, ezta absentzia justifikatuengatik ere.

29. artikulua. Garraio plusaren osagarria.

Garraioa eta distantzia direla-eta sortutako gastuak konpentsatzeko, plus bat ezarri da benetan lan egindako egun bakoitzeko. Horren zenbatekoa ere eranskineko tauletan ageri da.

30. artikulua. Dietak.

Joan-etorri bat dela-eta gaua etxetik kanpo egin behar baldin bada, bai eta bazkaldu eta afaldu ere, dieta osoa kobratuko da eta, joan-etorria egitearen kariaz gaua etxetik kanpo egin beharrik ez bada, dieta erdia bazkari eta afariagatik. Dieta horien zenbatekoak II. eranskineko tauletan ageri dira.

31. artikulua. Aparteko orduak.

Hitzarmen kolektibo honen eraginpeko jarduera herritarrentzat behar-beharrezkoa den zerbitzu publiko bat izanik, urte osoko egun guztietan nahitaez egin eta bukatu beharrekoa, sinatzaileek espresuki aitortzen dute "egiturazkoak" direla ustekabeko absentziengatik edo txanda aldaketengatik egin beharreko aparteko orduak, eta, orobat, produkzio beharrak, ustekabeko lanak, mantentze-lanak eta lan honen izaeraren ondoriozko beste egiturazko egoera batzuk direla-eta egiten direnak, hori guztia abuztuaren 20ko 1858/81 Errege Dekretuan eta harekin bat datozen xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Zerbitzu horiek modu egokian eratuak eta egituratuak egon beharko dute, lanaldia sobera luzatzea saihesteko, halatan non egiturazko aparteko orduak ezinbesteko kasuetan baino ez daitezen egin.

Aparteko orduen zenbatekoa tauletan ageri da eta itun berariazkoa osatzen dute, horien ordainketa kalkulatzeko beste edozein formula baztertuz.

Aparteko orduak atseden denborarekin konpentsa daitezke urtean zehar atseden egunak, metatzen ahal direnak, hartuz. Lan egindako aparteko lau orduko egun bateko atsedena izanen da, eta egun horiek noiz hartu erabakitzeko enpresa eta langilea ados jarriko dira.

32. artikulua. Ordaintzeko modua eta ordainsarien ordainketa.

Hartzekoak horiek sortu eta hurrengo hileko lehen bost egun naturalen barnean ordainduko ditu enpresak, hurrengo hileko nominarekin batera erregularizatzea galarazi gabe.

Enpresak aukeratuko du ordaintzeko modua, bankuko taloiaren edo transferentziaren bidez, eta ez da eskubiderik izanen hura kobratzeko denbora librea hartzeko edo horri dagokiona kobratzeko.

Enpresak 700 euroko hileko aurrerakinak ordainduko ditu.

IV. KAPITULUA.–HOBEKUNTZA SOZIALAK

33. artikulua. Ospitalizazioa eta aldi baterako ezintasuna.

Ospitalizazio kasuetan, ospitalean sartzen denetik ospitalean alta hartzen duen arte, langileak baja hartu eta aurreko hileko egiazko soldataren %100 kobratuko du. Horretarako, kontuan hartuko dira langileari aplikagarri zaizkion kontzeptu hauek, bakar-bakarrik: oinarrizko soldata, antzinatasuna, jarduera plusa, nekagarritasun, toxikotasun eta arrisku plusa, garraio plusa, gaueko lanaren plusa, isurketaren plusa, peoitik gidarira dagoen aldea, 2. mailako mekanikariaren plusa, 25. artikuluko pizgarri berezietako plusak eta 26. artikuluko eguberrietako jaiegunen plusak, betiere likidatutako hilabeteari dagozkionak.

Ospitaleratu eta ebakuntza kirurgikoa egin behar bazaio, langileak aurreko hilean likidatutako egiazko soldataren %100 kobratuko du ospitalean dirauen bitartean eta gehienez ere ospitalizazioaren ondoko 30 egunetan, betiere aldi baterako ezintasun egoeran segitzen badu.

34. artikulua. Gidabaimena kentzea.

1. Gidariaren erruz izan gabe, zerbitzuko ibilbidearen beharrengatik edo akats mekaniko batengatik langileari gidabaimena kentzen badiote, enpresak ordainsariak eta lanpostua errespetatuko dizkio, nahiz eta bitarte horretan enpresak bere egoeraren araberako beste lanposturen batean egokituko duen langilea.

2. Gidabaimena kendu bazaio ibilgailu partikularra gidatzean, eta ausarkeriazko zuhurtziagabetasunik edo asmo txarrik izan ez bada behintzat, enpresak beste lanpostu batean egokitzeko konpromisoa hartzen du, lanpostu berriko ordainsariekin.

3. Enpresak aseguru bat hartuko du gidabaimena kentzen den kasuetarako, aseguru horren eguneko kostuaren herena segurtatzeko, langileak hala eskatzen badu.

35. artikulua. Istripu aseguruaren poliza.

Enpresak bere langileen alde aseguru poliza bat kontratatuko du langileei kalte-ordain hauek bermatzeko, 2025. urterako aseguratutako kapital hauekin:

–Lan istripuaren ondoriozko heriotza: 61.001 euro.

–Lan istripuaren edo eritasun profesionalaren ondoriozko ezintasun iraunkor absolutua: 61.001 euro.

–Eritasun profesionalaren ondoriozko heriotza: 61.001 euro.

–Ezintasun iraunkor osoa bere lanposturako, lan istripuaren edo eritasun profesionalaren ondoriozkoa: 39.200 euro.

–Berezko heriotza: 6.213 euro.

Zenbateko horiek hitzarmena sinatu eta biharamunean hartuko dute indarra, eta soldaten taulak eguneratzen diren proportzio berean eguneratuko dira.

36. artikulua. Osagarria, lan istripuaren edo eritasunaren kasuan.

Lan istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun prozesuetan, enpresak Gizarte Segurantzaren prestazioa osatuko du baja hartu eta aurreko hileko egiazko soldataren %100 bitarte. Horretarako, kontuan hartuko dira langileari aplikagarri zaizkion kontzeptu hauek, bakar-bakarrik: oinarrizko soldata, antzinatasuna, jarduera plusa, nekagarritasun, toxikotasun eta arrisku plusa, garraio plusa, gaueko lanaren plusa, isurketaren plusa, peoitik gidarira dagoen aldea, 25. artikuluko pizgarri berezietako plusak, 26. artikuluko eguberrietako jaiegunen plusak eta 2. mailako mekanikariaren plusa, betiere likidatutako hilabeteari dagozkionak. Aldi baterako ezintasuna eritasun baten ondoriozkoa bada, enpresak Gizarte Segurantzaren prestazioa osatuko du aipatutako ordainsarien %95era arte, 1. egunetik 16.era.

Eritasun baten ondoriozko aldi baterako ezintasunak 16 egun baino gehiago irauten badu, osagarri hori %100ekoa izanen da 17. egunetik aitzina.

Gizarte Segurantzak hitzarmen kolektibo hau izenpetzen denean kontzeptu horrengatik ezarriak dituen prestazioak hobetzen baditu, osagarri honek bermatzen dituen zenbatekoen arabera irentsi eta konpentsatuko dira.

37. artikulua. Sustapenak eta igoerak.

Sustapen Batzordea izeneko batzorde bat sortuko da, aplika ditzan kategoria bakoitzean sartzeko kontuan hartu behar diren irizpideak. Sustapen Batzordeak gehienez 3 kide izanen ditu alderdi bakoitzeko (Batzordea eta Enpresa).

1. mailako gidari-ofizialen eta peoi-gidarien lanpostu finkoetarako edo behin-behineko lanpostuetarako dauden lanpostu hutsak barne-sustapenaren bidez beteko dira, lanaldi osoko kontratu mugagabea duten langileen artean, eta soilik horren bidez ezin bada bete eskatzaileen gaitasun faltagatik, langile berriak kontratatuko dira, salbu eta errelebo-kontratuaren baldintzak betetzeko gerta daitezkeen egoeretan.

1. mailako gidari-ofizialen kategoriara igotzeko, prozesu hau erabiliko da:

1. Enpresak bete beharreko lanpostu hutsak argitaratuko ditu, eta zein txandatakoa den jakinaraziko du. Eskatzaileak aurkezteko epe bat ezarriko da, eta, parte hartzeko, beharrezkoa izanen da lanaldi osoko kontratu mugagabe bat izatea.

2. Eskatzen den gaitasuna edo titulazioa egiaztatu ondoren, izangaien behin betiko zerrenda paratuko da jendaurrean.

3. Ranking bat ezarriko da, talde bakoitzean betetzen den posizioa kontuan hartuta.

4. Lanpostua rankingeko lehenengo tokietan daudenei eskainiko zaie, baldin eta egiaztatzen bada 100 egun gutxienez gidatu duela C1 baimena behar duen ibilgailu bat eta/edo egiaztatzen bada badakiela alboko karga duen kamioi batekin ibilbide bat egiten gutxienez 2 astez.

Langileak ezin badu une horretan hori egiaztatu, 3 hilabete izanen ditu egiaztatzeko, eta enpresako taldeekin ikasten/praktikatzen ahalko du. Kasu horretan, kategoria 3 hilabete igaro ondoren lortuko da.

Batzordeak, salbuespenezko kasuetan, irizpide horien aplikazioa interpretatzen ahalko du.

Erraztuko dira C motako gidabaimena duten peoi kategoriako langileen aldi baterako igoerak, lantaldeekin ikasi/praktikatu ahal izan dezaten eta gidarien aldi baterako lanpostu hutsak oporrengatik, aldi baterako ezintasun prozesuengatik eta abarrengatik betetzeko ordezkapenak egin ahal izan ditzaten.

38. artikulua. Eszedentziak.

Enpresan urtebeteko antzinatasuna duen langile orok eskubidea du eszedentzia hartzeko, gehienez bost urtekoa eta gutxienez 15 egunekoa.

6 hilabetetik gorako eszedentzietarako, langileak beste urtebetez bederen lan egin beharko du enpresan, eszedentzia berria eskatzeko.

Eskatzen den eszedentzia ez bada hamabost hilabete baino gehiagorako, enpresak langilea lehengo lanpostuan jarriko du, langileak bere itzulera 15 egun lehenago jakinarazten badu enpresan, betiere.

Eszedentziaren ondorioz kontratatzen den langileak, eszedentzian egondakoa itzultzen denean, lehentasunezko eskubidea izanen du sortzen den lehenbiziko lanpostu hutsa betetzeko.

39. artikulua. Laneko arropa.

Laneko arropa erabiltzea derrigorrezkoa izanen da eta enpresak banatuko du, Lan Osasuneko Batzordearekin sinatzen diren taulekin bat.

40. artikulua. Maileguak langileentzat.

Enpresak 53.200 euro jarriko ditu urtean langileei maileguak emateko. Diru hori plantillako langileen artean banatzeaz Enpresa Batzordea arduratuko da, batzordeak berak ezarritako jarraibideen arabera. Horren ildotik erabaki da langile bakoitzak ezin izanen duela 3.000 euro baino gehiago eskuratu.

Langileek ezin izanen dute beste mailegu bat eskatu harik eta aurrekoa likidatu arte. Langileak enpresa uzten badu, enpresak zilegi izanen du amortizatzeko dagoen diru kopurua deskontatzea zati proportzionalen likidaziotik.

Mailegua eskatzeko, langileak urtebeteko antzinatasuna izan behar du gutxienez enpresan.

Urtebeteko epean amortizatuko da.

41. artikulua. Betaurrekoen haustura.

Hitzarmen kolektibo hau sinatzen denetik aurrera eta indarra duen bitartean, hitzarmen kolektibo honen eraginpeko langileren bati, zerbitzuren bat egin bitartean, bere ohiko betaurreko graduatuak hausten bazaizkio ustekabean eta inolako eta inoren errurik izan gabe, enpresak, ustekabea egiaztatuta, 158 euroko laguntza emanen dio arrazoi horregatik.

42. artikulua. Familia laguntzak.

Hitzarmen hau sinatzen denetik aurrera, hileko 173 euroko laguntza soziala ezarri da hitzarmenaren eraginpeko langileentzat, urritu fisiko edo psikikoa den seme edo alabaren bat badute, betiere haien tutore eta bizikide badira eta Gizarte Segurantzak kontzeptu horregatik ematen dituen prestazioen onuradun badira. Zenbateko horiek ez dira berrikusiko aipatu epeetan.

Egoera hori minusbaliotasun kalifikazioaren bidez frogatu beharko da.

43. artikulua. Erretiro saria.

Hitzarmen honi loturiko langileak erretiratzen direnean erretiro saria kobratuko dute, ondorengo tauletan ezarritako diru kopurua adinakoa, hitzarmen honi atxikitako kontratetan emandako zerbitzu urte bakoitzeko.

Langileen Estatutuaren 12.6 artikuluko baldintzak betetzen dituzten eta 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra erretiro partziala hartzeko eskubidea duten langileek enpresari eskatzen ahalko diote, indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzetan.

44. artikulua. Erroldak.

Enpresak langileen bi errolda prestatuko ditu urtero:

a) Orokorra: ordena alfabetikoaren araberakoa, deiturak, enpresan sartu zireneko data eta kategoria.

b) Berezia: langileek lantokian duten antzinatasunaren araberakoa.

45. artikulua. Osasun azterketa.

Enpresa behartuta egonen da langile guztiei osasun azterketa bat eskaintzera, Laneko Arriskuei Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 22.1 artikuluak xedatutakoaren arabera.

Azterketa horren ondoren langileren batek beste azterketa osoago bat behar izanez gero, horretarako baimena izanen du inolako galerarik izan gabe bere soldatan, eta azterketa hori beste hiriren batean egin behar izanez gero, enpresak ordainduko dizkio hiri horretarako bidaia egiteko gastuak, eta horrekin batera, tauletan ageri den eguneko dieta, gehienez ere 7 egun bitarte.

Gidariek baimen ordaindua izanen dute gidabaimena berritzean eskatzen den osasun azterketa egiteko, justifikatu ondoren.

46. artikulua. Segurtasun eta Osasun Batzordea.

Segurtasun eta Osasun Batzordea osatzean eta haren eskumenak eta ahalmenak zehaztean, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1.995 Legeak xedatutakoari jarraituko zaio (1995eko 269. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 10ekoa).

Segurtasun eta Osasun Batzordea urtean gutxienez 6 aldiz bilduko da eta hilean bi baimen egun izanen ditu aipatu bilerak enpresarekin egiteko. Bilerak egin ez arren, egun horiek berdin hartuko dira.

Aurreko Segurtasun eta Higiene Batzordeak sinatutako aktek balioa izanen dute.

47. artikulua. Ekintza sindikala: eskubide eta berme sindikalak.

Langileek eskubide osoa izanen dute iragarki taula erabiltzeko, intereseko gaietarako (lanekoak eta sindikalak). Eskubidea izanen dute, halaber, propaganda banatzeko eta kuotak biltzeko, baina eskubide horiek erabiltzean enpresaren lana edo ohiko martxa oztopatu gabe.

Eskubide sindikalak erabiltzeko, langileek ondoren adierazten diren bermeak dituzte eta baliogabe joko dira helburutzat bereizkeria sindikala duten egintzak edo itun guztiak; honako hauek, zehazki:

a) Langile bat hartzeko edo ez hartzeko, kontuan izatea sindikatu batean afiliatua dagoen ala ez.

b) Enpresaburuak berak sindikatu bat eratzea edo sindikatu baten aldeko jarrera izatea, edozein motatako laguntzen bidez.

c) Langile bat kaleratzea, zehatzea, diskriminatzea edo nola edo hala kalte egitea sindikatu batean afiliatua egoteagatik edo bere ekintza sindikalarengatik, betiere sindikatu hori indarra duen legeriaren araberakoa bada.

Enpresa Batzordea langileen ordezkaritza organoa da. Honako berme hauek izanen ditu:

a) Delegatu bakoitzak 32 ordu sindikaleko kreditua izanen du hilean. Ordu horiek egiazko soldataren arabera ordainduko dira.

Ordu horiek kide baten esku jartzen ahal dira, baina ekintza sindikalerako erabiltzen diren orduak ez dira inola ere Enpresa Batzordeari dagozkion ordu guztiak baino gehiago izanen.

b) Hileko ordu kopuruan ez dira kontatuko enpresaren ekimenez deitutakoak.

c) Lanaren antolaketa arloan edo hobekuntza teknikoetan egoki irizten diren neurriak proposatzea enpresari.

d) Langileengan zuzeneko eragina izanen duten neurrien gaineko informazioa jasotzea, eta bereziki gai hauei buruzkoak:

–Enplegu erregulazioko espedienteak.

–Langileak beste leku batera aldatzea.

–Lan sistema berriak ezartzea.

–Lanaren antolaketan eragina izan dezaketen erabakiak.

e) Indarra duten laneko arauak beteko direla segurtatzea eta enpresa arau-hausteez ohartaraztea, eta kasua bada, behar diren erreklamazioak jartzea arauok bete daitezen.

f) Enpresak baimena emanen du, Batzordeak 48 ordu lehenago jakinarazi ondotik, batzar ordainduak egiteko. Horretarako, guztira, gehienez ere 2 ordu izanen dituzte urtean.

48. artikulua. Diziplina neurriak.

Hartzen diren diziplina neurrien berri Enpresa Batzordeko idazkariari emanen zaio, edo haren ordezkoari, egoki iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan haiek jaso eta 4 eguneko epean.

49. artikulua. Barne araubidea.

A.–Gidatutako ibilgailuaren papera edo ziurtagiria erabiltzen denean, egindako zerbitzuen kopia bat emanen zaie hala eskatzen duten langileei, erreklamazioren bat, isunik edo antzekorik badago ere.

B.–Bilketa Zerbitzuan kontratatzen diren langile berriak gaueko edo arratsaldeko txandan hasiko dira lanean baldin eta txanda horietan inor interesatua badago eguneko txandara pasatzeko (horretan lanpostu hutsik izanez gero).

Arauei buruzko kapitulu hau ezarri da:

A artikulua.–Txandak esleitzea.

Langileen zerrenda eguneratuko da, izena eta bi abizen, kategoria eta enpresan duen antzinatasuna adierazita, bai eta dagokion taldea eta txanda ere. Oro har, esleitutako txanda ez da aldatuko, eta aldatzea beharrezkoa bada, txandan antzinatasun txikiena duen langilea aldatuko da, betiere egun jakin batzuetarako baldin bada.

B. artikulua.–Txanda aldaketa.

Brigada edo zerbitzu batzuk aldatu beharra gertatuz gero eta aldaketa horrek langileengan eraginik badu, arau hauek beteko dira:

a) Lehentasuna izanen dute langile boluntarioek, ezarritako moduan eskatu badute.

b) a) puntuan xedatutakoarekin bat, lanpostu gehiago bete behar izanez gero, enpresan denbora gutxien eta bete gabe gelditu diren lanpostuen kategorian denbora gutxien daramaten langileak aldatuko dituzte.

C artikulua.–Txanda aldatzeko eskaera.

Txandetako batean behin betiko lanpostu hutsak sortzen direnean, enpresak argitara emanen ditu, eta hilabeteko epean eskatzen ahalko dira. Lanpostu huts horiek enpresako antzinatasunaren arabera esleituko dira, eta lanpostua betetzeko lehentasuna izanen du enpresan antzinatasun handiena duenak, eta, antzinatasun berdina izanez gero, adinean zaharrenak izanen du lehentasuna.

D artikulua.–Langileen txandakatzea.

Goizeko, arratsaldeko eta gaueko peoi kategoriako langileak orain arte bezala arituko dira hiru txandatan. (Hiru hilabete egunez eta gauez, eta hilabete bat arratsaldez).

E artikulua.–Lanaldia bukatzea.

Peoi kategoriako langileek isurketa-lana egin aurretik bukatuko dute eguneko lanaldia lantokian, salbuespenezko kasuetan izan ezik. Kamioi aldaketak, Oritzera eramateko, toki seguruan eginen dira, eta kabinatik kabinara, denbora galdu gabe, eta borondatezkoak izanen dira.

F artikulua.–3.500 kilotik beherako ibilgailuak.

Ibilgailu mota hau dagokion gidabaimena (gutxienez B1 motakoa) duen peoi batek gidatuko du, zeinak behar diren ezagupenak izanen baititu matxura txikiak eta tailerreko elementurik behar ez duten matxurak konpontzeko. Ibilgailuaren mantentze-lanak eta garbiketa ere eginen ditu, instalazioetatik atera eta behar bezala funtzionatzeko. Bere lanean gidatze-lanak eta peoi bati dagozkionak txandakatuko ditu, biak eginez.

Peoi-gidari kategoria lortzen duten peoiek hitzarmen honen soldaten taulan horretarako ezarritako soldatak jasoko dituzte.

Zerbitzuaren edo antolaketaren beharrengatik, azaldutako ibilgailuren bat faltatzeagatik, matxura edo gisa horretako beste arrazoi batengatik, langile hauei peoi lanak egiteko agintzen ahalko zaie aldaketa hori eragin duten baldintzek dirauten bitartean.

G artikulua.–Lehen urteko peoia.

Kategoria hori osatuko dute azken hiru urteotan etenik gabe edo etenekin hilabete batez lan egin dutela frogatzen ez duten langileek. Denbora tarte horretatik aurrera, peoiaren soldaten taulak aplikatuko zaizkie, inolako atzeraeraginik gabe.

H artikulua.–Prestakuntza.

Dirulaguntza gisa, enpresak 440 euro emanen dizkie gehienez C motako gidabaimena atera nahi duten langileei, eta interesik gabeko mailegu bat, 800 euro bitartekoa, gidabaimenaren gastu guztiak ordaintzeko. Mailegua eman eta ondorengo hamabi hilabeteetan itzuliko du langileak. Dena den, urtean ez zaie 25 langileri baino gehiagori emanen.

50. artikulua. Plantilla.

Alderdiek adostu dute ezen indarrean dagoen kontrataren lanaldi osoko (urteko 1.600 orduko lanaldia) lanpostu efektiboen %100 gutxienez lanaldi osoko kontratu mugagabea duten langileek beteko dituztela. Ehuneko hori modu independentean aplikatuko zaie honako talde hauei:

I.–Ekoizpen postuak.

II.–Tailerreko langileak.

III.–Erdi mailako kargudunak.

IV.–Administrariak.

Lanpostuak aldizka berrikusiko dira, urtean bitan: maiatzean eta urrian.

Lanpostuen zerrenda bat eginen da txanden eta kategorien arabera. Urte osoan erregulartasunez betetzen diren lanpostuak bakarrik hartuko dira kontuan. Alde batera utziko dira kanpaina puntualetan edo aldi baterako kanpainetan betetzen diren lanpostuak.

Sortzen diren lanpostuak kontratu mugagabea duten langileekin betetzeko asmoz, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Erretiro partziala hartzen duen langilea eta haren ordezkoa, kontratu mota eta lanaldia edozein izanik ere, lanpostu bakar bat balitz bezala hartuko dira.

–Lanaldi osoko kontratu mugagabea duen langilearen postuak lanpostu bakar baten balioa izanen du.

Hilabeteko epea ezartzen da 50. artikuluan erabakitakoa betetzeko edo formalizazio data ezartzeko, baldin eta errelebo kontratu bat egitea aprobetxatzen bada.

Egun dauden lanpostuak 2026ko urtarrilaren 31ra arte bermatzen dira, eta 2026rako, adjudikazioduna izanez gero, enpresak bermatzen du ez dela kontratu-azkentzerik egonen industrialdeetako bilketa berrantolatzeagatik.

51. artikulua. Berdintasun plana.

Alderdiak FCC Medio Ambiente SAUk sinatutako berdintasun plan indardunari lotzen zaizkio, zeina hitzarmen honetan aplikatuko baita.

52. artikulua. Euskararen erabileraren sustapena.

Enpresak zentro ofizialetan ematen diren euskara ikastaroen %100 ordainduko du, betiere eskolak lanorduetatik kanpo hartzen badira eta zentro akademikoak egiaztatzen badu ikastaroa egin duela eta aprobetxatu duela.

V. KAPITULUA.–XEDAPEN GEHIGARRIAK

2025. urterako baldintza ekonomikoak

2025. urterako baldintza ekonomikoak %3 igo dira lanbide kategoria guztietan, eta II. eranskineko soldaten tauletan ageri dira.

2026. urterako baldintza ekonomikoak

2026. urterako, %3,4 igoko dira kontzeptu ekonomiko finkatuak, salbu eta beste berrikuspen mota bat zehaztua dutenak, eta III. eranskinean jasota daude.

2025. eta 2026. urteetan Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioei aplikatutako igoera %6,4tik gorakoa bada, aldea 2027ko urtarrilean ordainduko da, egin behar den igoera alde batera utzi gabe.

I. ERANSKINA.–LIZENTZIA ORDAINDUAK

1

Ezkontza edo izatezko bikotea eratzea:

20 egun natural

2

Heriotza

Aita/Ama

6 egun natural + 2 egun natural joan-etorria egin behar bada

Aitaginarreba/Amaginarreba

3 egun natural, edo 2 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.3 b) bis artikulua

Anaia/Arreba

3 egun natural, edo 2 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.3 b) bis artikulua

Koinatua/Koinata

2 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.3 b) bis artikulua

Semea/Alaba

10 egun natural + 2 egun natural joan-etorria egin behar bada

Ezkontidearen/Bizikidearen semea/alaba

5 egun natural + 2 egun natural joan-etorria egin behar bada

Aitona-amonak eta ezkontidearen aitona-amonak

2 egun natural, edo 2 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.3 b) bis artikulua

Biloba

3 egun natural, edo 2 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.3 b) bis artikulua

Ezkontidearen/Bizikidearen biloba

3 egun natural, edo 2 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.3 b) bis artikulua

Ezkontidea/Bizikidea

10 egun natural + 2 egun natural joan-etorria egin behar bada

Odoleko osaba edo izeba

Egun natural bat

Koinatua/Koinata

2 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.3 b) bis artikulua

Suhia/Erraina

2 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.3 b) bis artikulua

Joan-etorria

2 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.3 b) bis artikulua,

3

Eritasun larria edo ebakuntza kirurgikoa anestesia orokorrarekin eta ospitalizazioarekin

Aita/Ama

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Semea/Alaba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Opor egunak aldatzea, eskatzen bada

Ezkontidearen semea/alaba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

* Aitaginarreba/Amaginarreba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Anaia/Arreba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Koinatua/Koinata

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Aitona/Amona

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Biloba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Ezkontidearen biloba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Ezkontidea/Bizikidea

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Opor egunak aldatzea, eskatzen bada

* Ezkontidearen aitona/amona

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Gurasoen, seme-alaben eta ezkontidearen kasuetarako, hiru egun izanen dira ospitalizazioak jarraitzen badu

Koinatua/Koinata

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Suhia/Erraina

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Joan-etorriengatik

Egun natural bat

4

Seme-alaben jaiotza

Erditze naturala

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Zesarea edo eritasun larria

8 egun natural

5a

Ospitalizazioa

Aita/Ama

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Ospitalizazio kasuetan, aitari edo amari, ezkontideari edo semea/alabari kirurgia egin behar badiote, baimena eteten da eta 3. puntura igarotzen da

Aitaginarreba/Amaginarreba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Anaia/Arreba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Koinatua/Koinata

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Semea/Alaba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Ezkontidearen/Bizikidearen semea/alaba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Ezkontidea/Bizikidea

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Aitona/Amona

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Ezkontidearen aitona/amona

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Biloba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

5a

Ospitalizazioa

Koinatua/Koinata

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Ospitalizazio kasuetan, aitari edo amari, ezkontideari edo semeari/alabari kirurgia bat egin behar bazaio,baimena eteten da eta 3. puntura igarotzen da

Suhia/Erraina

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Ezkontidearen/Bizikidearen biloba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Joan-etorriengatik

1

5b

Kirurgia handi anbulatorioa edo, ospitalizazio gabe, etxean atseden hartzea eskatzen duen ebakuntza kirurgikoa

Aita/Ama

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Aitaginarreba/Amaginarreba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Anaia/Arreba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Koinatua/Koinata

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Semea/Alaba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Ezkontidearen/Bizikidearen semea/alaba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Ezkontidea/Bizikidea

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Aitona/Amona

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Ezkontidearen aitona/amona

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Biloba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Ezkontidearen/Bizikidearen biloba

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Koinatua/Koinata

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Suhia/Erraina

5 egun, salbu eta Langileen Estatutuaren 37.b) artikulua

Joan-etorriengatik

Egun natural bat

6

Ezkontza

Aita/Ama

Egun natural bat

Aitaginarreba/Amaginarreba

Egun natural bat

Anaia/Arreba

Egun natural bat

Koinatua/Koinata

Egun natural bat

Semea/Alaba

Egun natural bat

Joan-etorriengatik

Egun natural bat

7

Etxez aldatzea

Etxez aldatzea

Egun bat

8

Gidabaimena berritzea

Gidabaimena

Beharrezkoa den gutxieneko denbora

9

Banantzea edo dibortzioa

Opor egunak aldatzea langileak eskatuta

10

Bularra ematea

Ordu bat lanegun bakoitzeko, 9 hilabete bete arte, salbu eta 37.4 artikulua

2025. URTEKO SOLDATEN TAULA

KATEGORIAK

OINARRIZKO SOLDATA

JARDUERA PLUSA

NEKAG. TOXIKOT. PLUSA

GARRAIO PLUSA

GAUEKO LANAREN PLUSA

ISURKETAREN PLUSA

OPORRAK

EGUBERRIETAKO PAGAK

APARTEKOAK

JAIEGUNETAKO PLUSA

APARTEKO ORDUAK LANEGUNETAN

30 lanegun

Uda

Mozkinak

S.M. Porres

LEHEN URTEKO PEOIA

32,09

12,06

6,93

3,99

-

-

1.652,32

1.836,20

1.670,66

802,19

324,68

198,53

17,82

EGUNEKO PEOIA

37,77

14,27

8,15

3,99

-

-

1.924,77

2.160,26

1.963,05

935,97

381,98

198,53

21,01

GAUEKO PEOIA

37,77

13,69

8,15

3,99

13,47

-

2.312,51

2.336,44

2.160,96

1.030,03

370,02

198,53

22,31

EGUNEKO PEOI-GIDARIA

37,77

17,15

8,15

3,99

-

-

2.011,97

2.160,26

1.963,14

943,53

381,98

198,53

21,01

GAUEKO PEOI-GIDARIA

37,77

16,61

8,15

3,99

13,47

-

2.399,72

2.336,44

2.161,05

1.026,21

370,02

198,53

22,31

EGUNEKO GIDARIA

41,64

14,03

8,67

3,99

-

13,68

2.459,92

2.218,84

2.026,17

932,60

372,65

185,30

23,63

1. MAILAKO EGUNEKO GIDARIA

41,64

27,73

8,67

3,99

-

-

2.459,92

2.218,84

2.026,17

932,42

372,65

185,30

23,63

1. MAILAKO GAUEKO GIDARIA

41,64

29,16

8,67

3,99

13,47

-

2.907,12

2.366,46

2.193,00

945,03

343,19

185,30

24,94

GIDARIA, GAUEZ

41,64

13,85

8,67

3,99

13,47

15,30

2.907,12

2.366,46

2.193,00

946,22

343,19

185,30

24,94

ADMINISTRARI LAGUNTZ.

35,15

15,82

6,73

3,99

-

-

1.851,61

1.936,18

2.063,30

1.944,93

-

0,00

17,20

1. MAILAKO ADM.-OFIZIALA

49,82

20,88

8,29

3,99

-

-

2.489,46

2.530,17

2.701,47

2.536,76

-

0,00

23,69

INFORMATIKAKO TEKNIKARIA

43,42

17,15

8,58

3,99

-

-

2.189,13

2.286,29

2.286,95

2.289,31

-

0,00

0,00

2. MAILAKO. ADM.-OFIZIALA

37,19

17,00

8,04

3,99

-

-

1.986,04

2.194,68

2.333,56

2.193,42

-

0,00

18,50

PEOI KOIPEZTATZAILEA

37,76

14,88

8,19

3,99

-

-

1.945,29

2.203,02

2.009,05

976,37

366,43

198,53

18,12

1. MAILAKO MEKANIKARI-OFIZIALA

41,66

18,63

10,54

3,99

-

-

2.244,42

2.474,76

2.635,13

2.473,97

-

198,53

22,51

2. MAILAKO MEKANIKARI-OFIZIALA

37,11

16,15

8,32

3,99

-

-

1.966,93

2.385,20

2.526,48

2.387,09

-

198,53

20,52

3. MAILAKO MEKANIKARI-OFIZIALA

37,19

15,63

8,34

3,99

-

-

1.954,68

2.372,00

2.172,58

1.078,07

387,06

198,53

20,52

LANGILEZAINA, GAUEKO PLUSA BARNE

39,91

16,86

7,86

3,99

13,47

-

2.461,72

2.164,36

2.334,09

2.146,48

-

198,53

24,48

LANGILEZAIN EGIAZTATZAILEA

45,00

34,09

8,82

3,99

-

-

2.757,59

2.548,41

2.735,08

2.550,03

-

198,53

25,15

ARDURADUNA

53,05

33,97

10,14

3,99

-

-

3.438,67

2.864,83

3.101,19

2.854,89

-

198,53

26,47

ARDURADUNA, GAUEKO PLUSA BARNE

53,05

33,97

10,14

3,99

13,47

-

3.438,67

2.864,83

3.103,61

2.853,36

-

198,53

26,47

KATEGORIAK

URTEKO SOLDATA

LEHEN URTEKO PEOIA

23.539,54

EGUNEKO PEOIA

27.493,01

GAUEKO PEOIA

31.984,81

Plusa, ogitartekoagatik

3,98

Eragina, Imarkoainera joateagatik

Erretiro saria, 43. art.

EGUNEKO PEOI-GIDARIA

28.402,90

3.500 kilotik gorako ibilgailu gidarien plusa (egunez)

13,68

Arrotxapea

1202,59

63 urte

270,11

GAUEKO PEOI-GIDARIA

32.894,65

3.500 kilotik gorako ibilgailu gidarien plusa (gauez)

15,30

Txantrea

1202,59

64 urte

248,73

EGUNEKO GIDARIA

29.512,85

Dieta

60,71

Sanduzelai

1202,59

65 urte

218,34

1. MAILAKO EGUNEKO GIDARIA

33.389,77

Dieta erdia

27,28

Berriozar

1202,59

66 urte

173,31

1. MAILAKO GAUEKO GIDARIA

38.351,27

2. mailako mekanikariaren plusa

4,10

Arre/Herriak

1202,59

GAUEKO GIDARIA

34.019,73

Peoiaren igandeetako plusa

32,09

Barañain

1124,63

ADMINISTRARI LAGUNTZ.

27.082,09

Gidariaren igandeetako plusa

37,05

Burlata

1124,63

1. MAILAKO ADM.-OFIZIALA

36.331,84

Garbitokiko peoiaren plusa

5,72

Atarrabia

1124,63

35. artikulua. Istripuetarako poliza

INFORMATIKAKO TEKNIKARIA

32.008,14

Garbitokiko peoi-gidariaren plusa

2,39

Uharte

1124,63

1. kapitala

61.001

2. MAILAKO. ADM.-OFIZIALA

29.381,84

3.500 kilotik beherako ibilgailu gidarien plusa

3,33

Donibane

1124,63

2. kapitala

61.001

PEOI KOIPEZTATZAILEA

27.807,74

24. b) artikuluko plusa

132,84

Gainerakoak

979,86

3. kapitala

61.001

1. MAILAKO MEKANIKARI-OFIZIALA

33.168,66

22. artikuluaren 2. paragrafoko plusa

77,81

Autobusetako langileak

534,5

4. kapitala

39.200

2. MAILAKO MEKANIKARI-OFIZIALA

29.751,73

Txandakatzearen plusa (25.c artikulua)

9,00

5. kapitala

6.213

3. MAILAKO MEKANIKARI-OFIZIALA

28.335,72

Eguneko peoiaren eta 1. mailako eguneko gidariaren arteko aldea

19,9

LANGILEZAINA

34.413,44

Eguneko peoi-gidariaren eta 1. mailako eguneko gidariaren arteko aldea

16,76

LANGILEZAIN EGIAZTATZAILEA

38.938,81

Gaueko peoiaren eta 1. mailako gaueko gidariaren arteko aldea

21,62

ARDURADUNA

43.643,63

Gaueko peoi-gidariaren eta 1. mailako gaueko gidariaren arteko aldea

18,49

GAUEKO ARDURADUNA

47.456,53

2026. URTEKO SOLDATEN TAULAK

KATEGORIAK

OINARRIZKO SOLDATA

JARDUERA PLUSA

TOXIKOTASUN/NEKAGARRITASUN PLUSA

GARRAIO PLUSA

GAUEKO LANAREN PLUSA

ISURKETAREN PLUSA

OPORRAK

EGUBERRIETAKO PAGAK

APARTEKOAK

JAIEGUNEKO PLUSA

APARTEKO ORDUAK LANEGUNETAN

30 lanegun

Uda

Mozkinak

S.M. Porres

LEHEN URTEKO PEOIA

33,18

12,47

7,17

4,13

-

-

1.708,50

1.898,63

1.727,46

827,36

335,72

205,28

18,43

EGUNEKO PEOIA

39,05

14,76

8,43

4,13

-

-

1.990,21

2.233,71

2.029,79

965,78

394,97

205,28

21,72

GAUEKO PEOIA

39,05

14,16

8,43

4,13

13,93

-

2.391,14

2.415,88

2.234,43

1.062,54

382,60

205,28

23,07

EGUNEKO PEOI-GIDARIA

39,05

17,73

8,43

4,13

-

-

2.080,38

2.233,71

2.029,89

975,83

394,97

205,28

21,72

GAUEKO PEOI-GIDARIA

39,05

17,17

8,43

4,13

13,93

-

2.481,31

2.415,88

2.234,53

1.061,22

382,60

205,28

23,07

EGUNEKO GIDARIA

43,06

14,51

8,96

4,13

-

14,15

2.543,56

2.294,28

2.095,06

962,17

385,32

191,60

24,43

1. MAILAKO EGUNEKO GIDARIA

43,06

28,67

8,96

4,13

-

-

2.543,56

2.294,28

2.095,06

963,62

385,32

191,60

24,43

1. MAILAKO GAUEKO GIDARIA

43,06

30,15

8,96

4,13

13,93

-

3.005,96

2.446,92

2.267,56

975,70

354,86

191,60

25,79

GAUEKO GIDARIA

43,06

14,32

8,96

4,13

13,93

15,82

3.005,96

2.446,92

2.267,56

976,78

354,86

191,60

25,79

ADMINISTRARI LAGUNTZ.

36,35

16,36

6,96

4,13

-

-

1.914,56

2.002,01

2.133,45

2.007,26

-

0,00

17,78

1. MAILAKO ADM.-OFIZIALA

51,51

21,59

8,57

4,13

-

-

2.574,10

2.616,20

2.793,32

2.623,58

-

0,00

24,50

INFORMATIKAKO TEKNIKARIA

44,90

17,73

8,87

4,13

-

-

2.263,56

2.364,02

2.364,71

2.366,04

-

0,00

0,00

2. MAILAKO. ADM.-OFIZIALA

38,45

17,58

8,31

4,13

-

-

2.053,57

2.269,30

2.412,90

2.268,64

-

0,00

19,13

PEOI KOIPEZTATZAILEA

39,04

15,39

8,47

4,13

-

-

2.011,43

2.277,92

2.077,36

1.008,03

378,89

205,28

18,74

1. MAILAKO MEKANIKARI-OFIZIALA

43,08

19,26

10,90

4,13

-

-

2.320,73

2.558,90

2.724,72

2.556,17

-

205,28

23,28

2. MAILAKO MEKANIKARI-OFIZIALA

38,37

16,70

8,60

4,13

-

-

2.033,81

2.466,30

2.612,38

2.468,16

-

205,28

21,22

3. MAILAKO MEKANIKARI-OFIZIALA

38,45

16,16

8,62

4,13

-

-

2.021,14

2.452,65

2.246,45

1.116,39

400,22

205,28

21,22

LANGILEZAINA, GAUEKO PLUSA BARNE

41,27

17,43

8,13

4,13

13,93

-

2.545,42

2.237,95

2.413,45

2.216,77

-

205,28

25,31

LANGILEZAIN EGIAZTATZAILEA

46,53

35,25

9,12

4,13

-

-

2.851,35

2.635,06

2.828,07

2.635,20

-

205,28

26,01

ARDURADUNA

54,85

35,12

10,48

4,13

-

-

3.555,58

2.962,23

3.206,63

2.954,73

-

205,28

27,37

ARDURADUNA, GAUEKO PLUSA BARNE

54,85

35,12

10,48

4,13

13,93

-

3.555,58

2.962,23

3.209,13

2.952,58

-

205,28

27,37

KATEGORIAK

URTEKO
SOLDATA

LEHEN URTEKO PEOIA

24.339,88

EGUNEKO PEOIA

28.427,77

GAUEKO PEOIA

33.072,29

Plusa, ogitartekoagatik

4,12

Eragina, Imarkoainera joateagatik

Erretiro saria, 43. art.

EGUNEKO PEOI-GIDARIA

29.368,60

3.500 kilotik gorako ibilgailu gidarien plusa (egunez)

14,15

Arrotxapea

1243,48

63 urte

279,29

GAUEKO PEOI-GIDARIA

34.013,07

3.500 kilotik gorako ibilgailu gidarien plusa (gauez)

15,82

Txantrea

1243,48

64 urte

257,19

EGUNEKO GIDARIA

30.516,29

Dieta

62,77

Sanduzelai

1243,48

65 urte

225,76

1. MAILAKO EGUNEKO GIDARIA

34.525,02

Dieta erdia

28,21

Berriozar

1243,48

66 urte

179,20

1. MAILAKO GAUEKO GIDARIA

39.655,21

2. mailako mekanikariaren plusa

4,24

Arre/Herriak

1243,48

GAUEKO GIDARIA

35.176,40

Peoiaren igandeetako plusa

40,00

Barañain

1162,87

ADMINISTRARI LAGUNTZ.

28.002,88

Gidariaren igandeetako plusa

40,00

Burlata

1162,87

1. MAILAKO ADM.-OFIZIALA

37.567,12

Garbitokiko peoiaren plusa

5,91

Atarrabia

1162,87

35. art. Istripuetarako poliza

INFORMATIKAKO TEKNIKARIA

33.096,42

Garbitokiko peoi-gidariaren plusa

2,47

Uharte

1162,87

1. kapitala

63.075

2. MAILAKO. ADM.-OFIZIALA

30.380,82

3.500 kilotik beherako ibilgailu gidarien plusa

3,44

Donibane

1162,87

2. kapitala

63.075

PEOI KOIPEZTATZAILEA

28.753,20

24. b) artikuluko plusa

137,36

Gainerakoak

1013,18

3. kapitala

63.075

1. MAILAKO MEKANIKARI-OF.

34.296,39

22. artikuluaren 2. paragrafoko plusa

80,46

Autobusetako langileak

552,67

4. kapitala

40.533

2. MAILAKO MEKANIKARI-OF.

30.763,29

Txandakatzearen plusa (25.c artikulua)

9,31

5. kapitala

6.424

3. MAILAKO MEKANIKARI-OF.

29.299,13

Eguneko peoiaren eta 1. mailako eguneko gidariaren arteko aldea

20,58

LANGILEZAINA

35.583,50

Eguneko peoi-gidariaren eta 1. mailako eguneko gidariaren arteko aldea

17,33

LANGILEZAIN EGIAZTATZAILEA

40.262,73

Gaueko peoiaren eta 1. mailako gaueko gidariaren arteko aldea

22,36

ARDURADUNA

45.127,51

Gaueko peoi-gidariaren eta 1. mailako gaueko gidariaren arteko aldea

19,12

GAUEKO ARDURADUNA

49.070,05

Biribiltzeak mozkinen pagan.

Iragarkiaren kodea: F2510491