2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Jarduera-lizentzia ematea. Ahate hegaztitegia
Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:
173. Ebazpena, 2025eko abuztuaren 21ekoa.
Titularra: Sergio Musquiz Paz.
Jarduera: ahate hegaztitegiaren jarduera sailkaturako lizentzia.
Tokia: 3. poligonoko 21. lurzatia, Aldaba.
Itzan, 2025eko abuztuaren 22an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2511160