2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Erreako uso-postuen enkantea
Enkante publikora atera da, "ahoz" egiteko prozedura erabiliz, Errean (Esteribar) NA-10.204 mugapen publikoan dauden uso-migratzaileen postuen alokairua, 5 urteko epean honako postu hauetaz gozatzeko:
–1. sorta, 1. eta 2. postuena: 1.268,14 euro (BEZik gabe).
–2. sorta, 3., 4. eta 5. postuena: 1.627,44 euro (BEZik gabe).
–3. sorta, 6., 7. eta 8. postuena: 2.171,69 euro (BEZik gabe).
–4. sorta, 9., 10. eta 11. postuena: 1.627,44 euro (BEZik gabe).
–5. sorta, 12., 1.3 eta 14. postuena: 1.283,75 euro (BEZik gabe).
–6. sorta, 15., 16. eta 17. postuena: 949,97 euro (BEZik gabe).
Enkantea Esteribarko Udaletxean egingo da (Orreaga etorbidea 13, Zubiri), 2025eko irailaren 15eko 12:00etan.
Enkante honetan esleitzen ez diren postuak berriro enkantean jarriko dira irailaren 22an, leku eta ordu berean (12:00etan), bigarren enkanteko %10eko beherapenarekin. Era berean, bigarren enkante honetan esleitzen ez diren postuetarako, hirugarren bat egingo da bigarrenaren ondoren, kasu honetan %20ko beherapenarekin.
Esteribarren, 2025eko abuztuaren 29an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2511495