2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
2025eko lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2025eko irailaren 1ean hasiko eta 2025eko urriaren 10ean bukatuko dela Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioaren zergagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.
–Helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezke ordainagiriaren atzeko aldean azaltzen diren banketxeetako edozein bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
–Lizarrako Udalaren bulegoetan, kreditu-txartelaren bidez.
–Helbideratutako ordainagiriak 2025eko urriaren 2an kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, ezarriko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean finkaturiko errekarguak, eta behar diren izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Lizarran, 2025eko abuztuaren 22an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2511147