2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Aldaketa, honako honetan: udal ordenantza, laguntzak arautzen dituena obrak egin daitezen lehenagotik dauden bizitegien eraikinetan, irisgarritasun unibertsala izateko eta igogailuak eta igotzeko baliabide mekanikoak lehen aldiz paratzeko. Hasierako onespena.
Espedientea: Ordenantzak/2025/3.
Gaia bozkatu da, eta bertaratuek aho batez onetsi dute:
Kontuan hartuz Espainiako Konstituzioaren 49. artikuluak honako hau ezartzen duela: botere publikoek gutxitu fisiko, sentsorial eta psikikoen aurreikuspen, tratamendu, birgaitze eta integrazioa bilatuko dute beren politikan; behar duten ardura espezializatuaz kontu egin, eta bereziki babestuko dituzte gutxituok, I. Titulu honek herritar guztiei ematen dizkien eskubideez goza dezaten.
Kontuan hartuz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 324. artikulua eta hurrengoak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Kontuan hartuz Hirigintza Batzordeak aldeko txostena eman zuela, 2025eko abuztuaren 7an egindako bilkuran.
ERABAKITZEN DA:
Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea aldaketa egitea honako honetan: udal ordenantza, laguntzak arautzen dituena obrak egin daitezen lehenagotik dauden bizitegien eraikinetan, igogailuak eta igotzeko baliabide mekanikoak lehen aldiz paratzeko.
Bigarrena.–Espedientea dagokion bezala izapidetzea, eta nahitaezkoa den publizitatea ematea, hura jendaurrean paratuz udal honen iragarki-taulan, agiria sare sozialetan hedatuz eta iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hogeita hamar egun baliodunean, interesdunek aldi horretan azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak.
Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik aurkezten ez bada.
Corellan, 2025eko abuztuaren 22an.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2511166