174. ALDIZKARIA - 2025eko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2129/2025 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, OOLTko pediatren lanpostuetan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 28ko 2073E/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OOLTeko pediatren gehienez 28 plaza betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Deialdi hori 2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 29koan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 5eko 576E/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko martxoaren 5ean.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia bukatuta, 2025eko otsailaren 11n, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 31ko 967/2025 Ebazpenaren bidez izendatu ziren.

Izendapenaren ondoren, Marta Arrudi Moreno andreari, Cristina Hernández Tejedor andreari, Alba Fernández Gómez andreari, Ana Laura Martínez de Morentín Navarcorena andreari eta David Molina Herranz jaunari borondatezko eszedentzia eman zaie, lanpostuaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean zerbitzu finkoak edo aldi baterakoak ematen ari zirelako. Beraz, hutsuneak bete behar dira gainditutakoen zerrendako hurrengo izangaiekin, eta, horretan oinarrituta, 2025eko ekainaren 18an, deialdiaren web-fitxan, izendapen-proposamen osagarria argitaratu zen.

Eskatutako dokumentazioa aurkeztu dute izendapen proposamen osagarrian zerrendatutako pertsona guztiek, batek izan ezik: Leyre Aurora Vilella San Martin andreak, plazari uko egin baitio. Gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, eta ikusirik deialdian adierazitako betebeharrak betetzen dituztela, bidezkoa da izendapena egitea eta plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, OOLTko pediatren lanpostuetan aritzeko:

ACEBRÓN ARIZCUN, MARÍA

RAMOS LACUEY, BEATRIZ

PALACIOS LORO, MARÍA LUISA

ECHEVERRI ESANDI, LAURA

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute plazaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean jakinarazi eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean ez baldin badute plazaren jabetza hartzen, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Bete gabe uztea 65408 zenbakiko plaza hutsa.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendari kudeatzaileari), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko uztailaren 28an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

PLAZA

ZENTROA/UNITATEA

HERRIA

ACEBRÓN ARIZCUN, MARÍA

69415

OOL: OSPITALEZ KANPOKO LARRIALDIAK, IRUÑEKO BARRUTIA

IRUÑA

RAMOS LACUEY, BEATRIZ

68300

TUTERA EKIALDEKO OOLTa

TUTERA

PALACIOS LORO, MARÍA LUISA

64578

TUTERA EKIALDEKO OOLTa

TUTERA

ECHEVERRI ESANDI, LAURA

68624

CORELLAKO OOLTa

CORELLA

Iragarkiaren kodea: F2510223