2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARELLANO
Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2025eko irailaren 1ean hasi eta irailaren 30ean bukatuko dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalaren kontuan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2025eko irailaren 30ean.
Epe hori iragandakoan, igorriko dira Agentzia Exekutibora, hark kobra ditzan premiamendu bidez, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Arellanon, 2025eko abuztuaren 19an.–Alkatea, Fernando Jesús Busto Méndez.
Iragarkiaren kodea: L2511028