1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2392/2025 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita kalifikazio-epaimahai bat, ezarri zena maiatzaren 13ko 1322/2025 Ebazpenaren 5. oinarriaren bidez (Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen, bete daitezen, oposizio bidez, administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza, jardun dezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 13ko 1322/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, bete daitezen, oposizio bidez, administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza, jardun dezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura. Ebazpen hori argitaratu zen 2025eko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 22koan.
Deialdiaren 5.1 oinarriak ezartzen du honako hauek osatuko dutela kalifikazio-epaimahaia:
–Epaimahaiburua: Virginia Marín Fernández, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
Ordezko epaimahaiburua: Pedro Luis Bados Otazu, Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: María Esther Castillo Noain, Hautaketa Prozesuen Koordinazio Administratiboko Unitateko burua (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
Ordezko epaimahaikidea: Rebeca Pascal Jaso, Prozesu Judizialen Koordinazioko Unitateko burua (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
–Epaimahaikidea: Francisca Díaz Jiménez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administraria.
Ordezko epaimahaikidea: Susana Ederra Irure, Zeharkako Laguntza Administratiboaren Bulegoko burua (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
–Epaimahaikidea: Alberto Viana Górriz, Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Ataleko burua (Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua).
Ordezko epaimahaikidea: Jesús Ángel Olóriz Larrea, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko burua (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
–Epaimahaikidea: José Paulos Vázquez, Langileen Batzordearen ordezkaria.
Ordezko epaimahaikidea: María del Mar Lete Martínez, Langileen Batzordearen ordezkaria.
–Epaimahaikidea: Francisco Javier Ibero Gutiérrez, sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria (Hezkuntza Departamentua).
Ordezko epaimahaikidea: Patxi Ballesteros Fernández, sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria (Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua).
–Epaimahaikide-idazkaria: Yolanda Zazo Gómez, Lan Harremanen Ataleko burua (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
Ordezko epaimahaikide-idazkaria: María Isabel Vidaurre Argote, Arauen Garapenerako Ataleko burua (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
Eta 5.3 oinarriak ezartzen du kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diotela, eta organo dei egileari hala adierazi, baldin gertatzen badira abstentziorako jasota dauden arrazoiak, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluari (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa).
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 18ko 2386/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, deialdi honetan: deialdia, bete daitezen, oposizio bidez, administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza, jardun dezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura.
Ikusirik izangai onartu eta baztertuak, Yolanda Zazo Gómezek jakinarazi du abstenitzeko arrazoi bat duela, kalifikazio-epaimahaian egoteari dagokionez.
Hori horrela, bidezkoa da deialdi horretako 5. oinarria aldatzea, eta kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea kalifikazio-epaimahaia, ezarri zena maiatzaren 13ko 1322/2025 Ebazpenaren 5.1 oinarriaren bidez. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen, bete daitezen, oposizio bidez, administrarien bostehun eta laurogeita bost plaza, jardun dezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura. Hala, hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiaren kideak:
–Epaimahaiburua: Virginia Marín Fernández, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
Ordezko epaimahaiburua: Pedro Luis Bados Otazu, Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko burua.
–Epaimahaikidea: María Esther Castillo Noain, Hautaketa Prozesuen Koordinazio Administratiboko Unitateko burua (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
Ordezko epaimahaikidea: Rebeca Pascal Jaso, Prozesu Judizialen Koordinazioko Unitateko burua (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
–Epaimahaikidea: Francisca Díaz Jiménez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administraria.
Ordezko epaimahaikidea: Susana Ederra Irure, Zeharkako Laguntza Administratiboaren Bulegoko burua (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
–Epaimahaikidea: Alberto Viana Górriz, Estatistiken eta Informazio Kudeaketaren Ataleko burua (Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua).
Ordezko epaimahaikidea: Jesús Ángel Olóriz Larrea, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Ataleko burua (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
–Epaimahaikidea: José Paulos Vázquez, Langileen Batzordearen ordezkaria.
Ordezko epaimahaikidea: María del Mar Lete Martínez, Langileen Batzordearen ordezkaria.
–Epaimahaikidea: Francisco Javier Ibero Gutiérrez, sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria (Hezkuntza Departamentua).
Ordezko epaimahaikidea: Patxi Ballesteros Fernández, sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria (Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua).
–Epaimahaikide-idazkaria: Ana María Iglesias López, Arauen Koordinaziorako eta Azterketarako Unitateko burua (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
Ordezko epaimahaikide-idazkaria: María Isabel Vidaurre Argote, Arauen Garapenerako Ataleko burua (Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua).
2. Ebazpen hau igortzea kalifikazio-epaimahaiko kideei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, zuzendua Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2025eko abuztuaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
Iragarkiaren kodea: F2511171