172. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2317/2025 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 2943/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zerbitzu orokorretako 106 plaza, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 14ko 658/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 20an.

Ekainaren 5eko 1921/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.

Oposizio-lehiaketa bukaturik, kalifikazio epaimahaiak izendapen eta kontratazio proposamena aurkeztu zuen, bete beharreko plazetan sartzen ahal ziren izangaien aldekoa, eta haien izendapenak eta kontratazioak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 12ko 3360/2024 Ebazpenaren bidez, urtarrilaren 28ko 205/2025 Ebazpenaren bidez eta apirilaren 2ko 972/2025 Ebazpenaren bidez egin ziren.

Adierazi beharra dago plazak aukeratzeko azkeneko ekitaldian bi plaza esleitu gabe gelditu zirela.

Azkeneko izendapena edo kontratazioa egin ondoren, lau izangaik uko egin diote erreferentziako hautapen prozesuari, eta bi ezin izan dira izendatu.

Horretarako ezarritako epearen barnean eskatuta, bederatzi izangairi borondatezko eszedentzia eman zaie, plazaz jabetu ziren egunetik aurrerako ondorioekin, zerbitzuak ematen ari zirelako beste lanpostu batean administrazio honetan edo beste batean.

Azkenik, lau izangaik uko egin diote hautapen prozesuari, eta sei hautapen prozesutik kanpo geratu dira, langile finko bihurtu direlako.

Hori dela eta, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2025eko ekainaren 13an izendapen edo kontratazio proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan, non izangaien zerrendan haien atze-atzean agertzen ziren izangaiak sartu baitziren.

Adierazi beharra dago María Pilar San Agustín Gajón andrea deialditik baztertua gelditu dela, deialdiko 2.1.b) baldintza ez betetzeagatik; Juana María Novoa Novoa andreak, María Esther Nava Vicente andreak, Sara Patricia Teruel Álvarez andreak eta Beatriz Royo Donamaría andreak uko egin diotela erreferentziako hautapen prozesuari; María del Mar Guiza González de Mendivil andrea ezin dela izendatu edo kontratatu, ez baitu aurkeztu deialdiaren 10.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa; eta sei plaza ezin izan direla adjudikatu, haiek aukeratzeko baldintzak betetzen dituen izangairik ez dagoelako.

Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zerbitzu orokorretako lanpostuan aritzeko:

ESPARZA REMON, DANIEL

RUBIO RADA, MARIA ISABEL

MORRAS BARRENA, JOSE LUIS

IGLESIAS POCEIRO, MARIA CRUZ

LANDA BORAITA, PABLO

BURGOS RONCAL, RAUL

NAGORE URRIZA, MARIA ASUNCION

MARCOS GARIN, MARIA CARMEN

PORTILLO CHOCARRO, ALICIA

MARTINEZ MONREAL, ISMAEL

2. Honako izangai hauek kontratatzea lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean:

VIDAURRE GONZALEZ, IVON

3. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2025eko irailaren 15ean hartu beharko dute plazaren jabetza, bakoitzari dagokionaren arabera, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean edo Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuan.

Lan araubide finkoan lanaldi partzialean arituko diren izangaiek 2025eko irailaren 15ean izenpetu beharko dute kontratua, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

Plazaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, salbu behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo langile lan kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

ZAMAK MANEIATU BEHARRA

ESPARZA REMON, DANIEL

Txanda irekia

72011

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

RUBIO RADA, MARIA ISABEL

Txanda irekia

71443

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

X

MORRAS BARRENA, JOSE LUIS

Txanda irekia

3054

ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

SANTO DOMINGO ZAHAR EGOITZA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

MISTOA

X

IGLESIAS POCEIRO, MARIA CRUZ

Txanda irekia

72010

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

LANDA BORAITA, PABLO

Txanda irekia

72082

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

BURGOS RONCAL, RAUL

Txanda irekia

72016

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

NAGORE URRIZA, MARIA ASUNCION

Txanda irekia

72076

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

MARCOS GARIN, MARIA CARMEN

Txanda irekia

72031

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

PORTILLO CHOCARRO, ALICIA

Txanda irekia

72050

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

MARTINEZ MONREAL, ISMAEL

Txanda irekia

72079

OSASUN DEP.

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

MISTOA

VIDAURRE GONZALEZ, IVON

Txanda irekia

4643

ESKUBIDE SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA

IRUÑA

MISTOA

X

Iragarkiaren kodea: F2510763