172. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, Herri-larreak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Alesbesko Udalak, 2025eko uztailaren 22an egindako osoko bilkuran, Alesbesko Herri-larreak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena dela eta aurkezturiko alegazioak ezetsi zituen. Hasierako onespena 2024ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ekoan.

Beraz, Alesbesko Herri-larreak arautzen dituen ordenantzaren testu bategina onesten da, hasieran onetsitako testuaren arabera. Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin, argitara ematen da ordenantzaren testu osoa, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Alesbesen, 2025eko abuztuaren 13an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

ALESBESKO UDALAREN HERRI-LARREAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN TESTU BATEGINA

1. artikulua. Larreak esleitzeko modua.

Ordenantza honen xedea da arautzea udalerri honetako herri-larreen administrazioa eta aprobetxamendua.

Herri-larreen edo finka partikularrekin baterakoen aprobetxamenduaren adjudikazioa Alesbesko herritarren arteko zuzeneko prozeduraren bidez edo enkante publikoan eginen da.

Larreen aprobetxamendua egiteko, ordenantza honetan ezarritakoari jarraituko zaio eta, osagarri gisa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoari.

2 artikulua. Zuzeneko adjudikazioaren onuradunak.

Familia-unitateak izanen dira zuzeneko adjudikazioaren onuradunak, haien titularrak baldintza hauek betetzen baditu:

1. Adinez nagusia izatea, edo adingabe emantzipatua edo judizialki gaitua.

2. Udal erroldan inskribatua izatea, bortz urte lehenagotik.

3. Urtean bederatzi hilabetez bederen Alesbesen bizitzea.

4. Alesbesko Udalarekin zerga betebeharrak egunean izatea.

5. Azienda Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Azienden Erroldaren Erregistroan alta emana izatea, ustiapenaren liburuan agertzea eta Alesbesko Udalaren baimena izatea azienda horri dagokion jarduera egiteko.

6. Ezin izanen dira izan onuradun soilik abeltzaintza intentsiboko ustiategien edo etxeko ukuiluen titularrak direnak.

7. Etxean bizi diren guztiak familia-unitateko kidetzat hartuko dira; dena dela, familia-unitate independentetzat hartuko da guraso jubilatuek osatua, familiakoekin bizi arren, betiere haien diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino apalagoak badira.

3 artikulua. Esleipen edo enkante publikorako loteak.

a) Presio eta grabitate bidezko herri-lurretako loteak (ureztalurrak).

b) Herriko ibarbasoetako alderdiak (ureztalurrak).

c) Junzal alderdia (ureztalurra), El Plano aldea.

Ordenantza honen eranskinean zehazten dira aprobetxamenduaren xede diren herri-lurzatiak.

4. artikulua. Herritarrendako zuzeneko adjudikaziorako prozedura.

Gaur egun indarrean dauden adjudikazioen arabera loteak adjudikatzeko epeak amaitu baino lehen, Alesbesko Udalak adjudikazio berria iragarriko du, eta 15 eguneko epea irekiko du ordenantza honen 2. artikuluan adierazten diren baldintzak betetzen dituzten pertsonek herri-lurretako loteen adjudikazioa eska dezaten, dagozkion baldintza-agiriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taula fisikoan eta webgunean argitaratu ondoren.

Eskabidean hau jaso beharko da:

–Nafarroako Gobernuko Azienden Erroldaren Erregistroko ziurtagiria, azienda eta espezieko abelburuen kopurua adieraziko duena, 3 hilabete lehenagokoa, gehienez ere.

–Herri-larreetan bazkatzen den aziendak osasun ziurtagiria beharko du, Herri-larreetan bazkatzen den Aziendaren Babesari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legearen 30. artikuluak eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eta foru lege horretako nahiz bere erregelamenduetako baldintza guztiak bete beharko ditu.

–Baliatu gogo diren loteen zerrenda.

–Erroldaren ziurtagiria eta Alesbesko Udalarekiko ordainketa guztiak egunean izatearena.

5 artikulua. Adjudikazioa.

Alesbesko Udalak behin-behinekoz eginen du adjudikazioa eta 15 eguneko epea emanen, erreklamazioak aurkezteko. Epe horretan erreklamaziorik egiten ez bada, adjudikazioa behin betikoa bilakatuko da.

Behin betiko adjudikazioa egin aurretik, onuradunek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, onuradun izateko baldintzak betetzen dituztela adieraziz eta ordenantza honetan aurreikusitako xedapenak betetzeko konpromisoa erakutsiz.

6 artikulua. Enkante publikoaren bidezko adjudikazioa.

Ordenantza honetan aipatu loteak zuzenean adjudikatzen ez badira, enkante publikoa eginen da, baldintza hauek betetzen dituzten abeltzainen artean:

1. Adinez nagusia izatea, edo adingabe emantzipatua edo judizialki gaitua.

2. Udalarekin edo jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda dauden toki erakundearekin zerga betebeharrak egunean izatea.

3. Azienda Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Azienden Erroldaren Erregistroan alta emana izatea, ustiapenaren liburuan agertzea eta jarduera egiten duen Udalaren baimena izatea.

7 artikulua. Loteen balorazioa.

a) Presiozko zein grabitatezko laborantza loteek 22,52 euro/ha eta urteko kanona dute.

b) Herriko ibarbasoetako alderdiek 22,52 euro/ha eta urteko kanona dute.

c) Juncal alderdia (ureztalurra), El Plano aldea: 306 euro/ha eta urteko kanona.

Lote bakoitzeko ezarritako kanonaren prezioa finkatuko da adjudikazioa arautzen duen baldintza-agirian, eta adjudikazioaldian soilik aldatuko da, Nafarroako KPIak urtero izaten duen aldakuntzaren arabera, adjudikazioaren lehenengo urtea betetzen denetik aurrera.

8 artikulua. Adjudikazioaldia.

Zortzi urtekoa izanen da, adjudikatzen den egunetik aurrera, eta adjudikazioaldi guztian zehar bete beharko dira ordenantza honetako 2., 4. eta 6. artikuluetan ezarritako baldintzak, dagokionaren arabera. Adjudikazio-hartzaileek ezin badute epea bete, erretiroa hartu dutelako edo ezinbertzeko arrazoiren bat dagoelako, Udalari adieraziko diote osoko bilkura jakinaren gainean egon dadin, 2 hilabete aurretik. Udalak jakinarazpena hartzen duenean erabakiko du adjudikazioa bertan behera utzi edo adjudikazio-hartzaileak harekin jarraitzen duen.

9 artikulua. Fidantzak.

Adjudikatutakoari erantzuteko, adjudikazio-hartzaileak fidantza edo banku-abala jarri beharko du Udalaren esku, eskatzen zaionetik 15 eguneko epean; 8 urteko adjudikazio aldiaren guztirako zenbatekoaren %4koa izanen da.

10 artikulua. Errenta urtero eguneratzea.

Loteen prezioa urtero eguneratuko da, kontsumorako prezioek (KPI) Nafarroan aurreko urtean izandako aldaketa oinarri edo erreferentziatzat hartuta.

11 artikulua. Ordaintzeko modua.

Urtea bukatuta ordainduko dute adjudikazio-hartzaileek aprobetxamenduaren urteko zenbatekoa, Udalak aldez aurretik jakinarazita, urteko egutegi fiskalean zehazten diren egunetan.

Behar den zenbatekoa ordaindu gabe 15 egun igaroz gero, adjudikazioa baliogabetzat joko da, fidantza galduko da eta Nafarroan eta Estatuan indarrean dauden xedapenek adierazitako erantzukizunak beteko dira.

12 artikulua. Erantzukizunak.

Adjudikazio-hartzaileak du bere aziendek egindako kalteen erantzukizuna, baina ez da hor sartzen kanpoko edo pasadizoko aziendek egindako kalteena. Erantzukizun hori administratiboa soilik da eta arlo horretako agintariek baino ezin dute eskatu.

Abeltzainak ezinen du kalte-ordainik eskatu putzuak lehortzeagatik edo ur faltagatik. Abeltzainak bere kabuz hornitu beharko du. Era berean, ezin izanen du kalte-ordainik eskatu lehorteak edo bertzelako istripu meteorologikoek eragindako larre-faltengatik.

13 artikulua. Adjudikaziodunaren betebeharrak.

Adjudikazio-hartzailea behartua dago eskortak eta instalazioak konpontzera eta mantentze-lanak egitera, errentamenduak iraun bitartean. Bere kontura eginen ditu behar diren desinfekzioak, baita garbiketak ere. Betiere, errentamendualdia bukatuta, errentariak garbi utziko du eskorta, simaurrarik gabe eta desinfektaturik eta hutsik, bereak diren gauzak aterata.

14 artikulua. Artegi berriak eta bertze hobekuntza batzuk.

Larreen aprobetxamendu aldian Udalak loteetan artegi berriak, azienda edanarazteko putzuak, abeltzaintzako itxiturak, eskorta sanitarioak, etab. egiten baditu, Udalak zehaztuko duen portzentaje batean goitituko da, obrak amortizatzeko kostuaren arabera, adjudikaziodunarekin adostu ondotik.

15 artikulua. Betebehar administratiboak.

1. Aziendak Nafarroako Gobernuko Abeltzaintzako Erregistroan izatea adjudikazioak iraun bitartean.

2. Larreak errentan ez ematea, ezta lagatzea ere, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 161. artikuluari jarraituz.

3. Belarraren aprobetxamenduari uko eginez gero, adjudikaziodunak horren berri emanen du 8. artikuluak dioen moduan, eta Udalak hartuko du erabakia; hark egokia iruditu arte ez dio fidantza itzuliko.

4. Artegi, hesi, ataka, putzu eta gainerako instalazioak behar bezala zaintzea, fidantza edo abalarekin ordainduz egiten diren kalteak.

5. Galarazita dago behi azienda aspertsio bidezko ureztalurretan sartzea.

6. Adjudikatutako lotearen larreak erabiltzea, adjudikazioaldi osoan zehar. Bi urte igarota adjudikaziodunaren aziendak larreak erabili gabe edo ingurumen kalteak edo lurzatietan eta larreen ekoizpenean kalteak eragiten dituen bazkatze alderraia edo kontrolik gabekoa eginik, Udalak adjudikazioa deuseztatzen ahalko du, jarritako fidantza itzuli gabe.

16 artikulua. Lurrak eta hobekuntzak.

Udalak badu ahalmena lurra edozein unetan zernahitarako erabiltzeko, baita larreen aprobetxamendua urrituta ere azpiegiturako obrak egiteko, basoberritzeko, lehorlurrak birmoldatu edo ureztalur bihurtzeko. Hilabete lehenagotik, gutxienez, jakinaraziko zaio lotearen adjudikazio-hartzaileari.

Kasu horretan, urritutako azalerari dagokion kopurua kenduko zaio aprobetxamenduaren preziotik.

Harrobiren bat behin betiko adjudikazioaren ondotik ustiatzen hasiz gero, hartutako erreguen prezioa deskontatuko zaio abeltzainari.

17 artikulua. Arau-hausteen sailkapena.

Arau-hausteak oso astunak, astunak eta arinak izan daitezke.

1.–Arau-hauste oso astuntzat joko dira:

a) Ez betetzea Herri-larreetan bazkatzen den aziendaren osasuna zaintzeari buruzko Foru Legea eta hura garatzen duen Erregelamendua.

b) Loteak adjudikatzeko epeak ez errespetatzea.

c) Larreak aprobetxatzeko zenbatekoak edo ezartzen diren bertzelako tasa edo kanonak ez ordaintzea epe barrenean.

d) Adjudikatutako lotea errentan ematea, lagatzea edo eskuz aldatzea.

e) Urtebetean bi arau-hauste astun egitea.

f) Ingurumenean edo lurzatietan kalte larriak eragitea.

2.–Arau-hauste astunak dira:

a) Animalia hilak lurperatu gabe uztea.

b) Adjudikatu ez zaion lotean aziendak sartzea.

c) Ordenantza honetan debekatzen den garaian eta tokietan aziendak sartzea.

d) Kalte egitea artegi eta putzuetan.

e) Urtebetean bi arau-hauste arin egitea.

f) Lurzatiak gehiegi larratzea, eta landare geruza kentzea.

g) Larre aprobetxamenduaren xede diren lurzatietan jarduerak egitea, zeinak eragotziko dioten abeltzain adjudikaziodunari uzta-hondakinak erabiltzea.

3.–Arau-hauste arinak dira:

a) Behar bezala ez mantentzea eta konpontzea eskortak eta instalazioak.

b) Ez egitea eskortetan egin beharreko desinfekzioak eta garbiketa.

c) Errentamenduaren bukaeran, ez uztea eskorta hutsik eta garbi.

18 artikulua. Zehapenak zehaztea.

1.–Arau-hauste oso astunak egiteagatik, honako zehapen hauetakoren bat edo batzuk ezartzen ahal dira:

a) 1.501,00 eurotik 3.000,00 eurora bitarteko isuna.

b) Lotearen adjudikazioa iraungitzea.

c) Adjudikazioaldi batean herri-lurren edo herri-larreen adjudikaziodun izateko eskubidea galtzea.

d) Jarritako fidantza edo abala galtzea.

2.–Arau-hauste astunengatik, 751,00 eta 1500,00 euro bitarteko isuna.

3.–Arau-hauste arinengatik, 100,00 eta 750,00 euro bitarteko isuna.

19 artikulua. Zehapenen mailaketa.

Zehapenak jartzeko orduan arau-haustearen larritasunaren eta aplikatutako zehapenaren arteko beharrezko egokitasuna zainduko da, eta honako irizpideei adituko zaie zehapenaren graduazioa finkatzeko:

a) Arau-haustea egiteko asmoa.

b) Arau-hausteak irautea.

c) Berrerortzea, urtebetean eite bereko arau-hauste bat baino gehiago egin bada, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez hala deklaratu denean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo lau urteetan.

20 artikulua. Zehapen prozedura.

Zehapena ezarri aurretik, dagokion prozedura instruitu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat.

21 artikulua. Hainbat labore.

1. Udalak ez du baimentzen herri-lurretan mahastiak jartzea.

2. Zainzurien alorretan eta urtebetetik gorako laboreetan, nekazariak baimena eskatu beharko dio Udalari zer labore nahi duen, hura landatzeko. Udalak baimena ematen ahal dio, baina aurretik nekazariaren, larreen adjudikaziodunaren eta Udalaren arteko idatzizko akordioa baldin badago aprobetxamenduaren galera konpentsatzeko moduaz.

3. Barazkien alorretan, uzta bildu ondoren izanen du abeltzainak sartu eta 20 egunez belarra erabiltzeko eskubidea; nekazariak aldez aurretik emanen dio abisua larreak adjudikatuta duen abeltzainari.

4. Luzerna alorretan, oro har, abeltzainak badu eskubidea azaroaren 1etik otsailaren 1a arte sartzeko, baina azken mozketa egin bada urriaren 16tik 31ra bitarte, ezinen da sartu azken mozketa hori egin den egunetik 15 egunera; nekazariak abisua emanen du luzerna noiz bilduko duen adierazteko. Kasu honetan, abeltzaina lurzatian sartu ahalko da data horretatik aurrerako hiru hilabeteetan. Azaroaren 15etik aurrera, luzerna bildu ez bada, larreen adjudikaziodunak libre izanen du aprobetxatzea.

Luzernaren laborantza amaitzen bada eta lurzatiak laboratu behar baldin badira, laborantza lan horiek azaroaren 15etik aurrera egin ahalko dira.

5. Arto laborantzetan, nekazariak artaburuak biltzeko aukera izan dezan, 10 egun izanen ditu landa erre gabe, eta behin epe hori pasaz gero, abeltzainak 20 egunez erabiltzen ahalko ditu uzta-hondar horiek.

Nekazariak artaburuak biltzen ez baditu, abeltzainari jakinarazi beharko dio uzta bildu ondoren, hark uzta-hondarrak 20 egunez aprobetxa ditzan.

22 artikulua. Laborantza lanetako egunak eta bertze batzuk.

1. Abeltzainak edo ureztalurreko loteen eta herri-lurzatien larreen onuradunak egoki aprobetxa ditzan laboreen uzta-hondarrak, lurzatiaren edo lotearen adjudikaziodunak ezin izanen ditu lurzatiak laboratu aprobetxamenduaz baliatzeko aldian.

2. Abeltzainak uzta-hondarrak baliatzeko aldian, nekazariak ezinen ditu ureztatu, simaurra, mindak, lohiak, digestoak, bertzelako ongarri mineralak edo produktu fitosanitarioak bota, eta, azken batean, ezinen du aziendari kalte egin diezaiokeen ezer egin.

3. Presio eta grabitate (ureztapen) bidezko herri-loteetako uztondoak urte bakoitzeko irailaren 1etik aurrera laboratuko dira. Data hori aurreratu ahal izanen da abeltzaina eta nekazaria ados jartzen badira.

4. Abeltzaina ezin da inola ere lugorrietan sartu, euria bukatu ondotik 72 ordu iragan baino lehen.

5. Abeltzaina ezin da bere aziendekin alorretan sartu euri jasa handiak egin ondotik, eta sartu nahi badu euri ondoko 3 egun errespetatu beharko ditu.

6. Debeku da bideetan, lur larre utzietan eta altxonbideetan herbizidak botatzea. Uztondoak abereak sartu ondoren herbizidekin tratatu ahal izanen dira.

23 artikulua. Bigarren uzta.

Nekazariak bigarren uzta bat jarri nahi badu, abeltzainari 8 eguneko bazkatzea utzi beharko dio, nekazariak aurrez abeltzainari idatziz abisatuta, uztaren hondakinez baliatzeko. 8 eguneko epe hori laburtu ahal izanen da, abeltzainaren eta nekazariaren artean idatzizko akordioa badago.

Bertzalde, abeltzaina ez da lurzati horietan sartuko lurra bigun dagoen bitartean, bertzela zehapena jarriko baitzaio, ordenantza honetan ezarritakoaren arabera.

24 artikulua. Soberako larreak.

Herritarren arteko banaketan soberan gelditzen diren larreak adjudikatzeko enkante publikoa eginen da, herritarren arteko banaketa bukatzeko zenbat falta den, bada, ordura arteko epea emanik, eta jarraikiz indarrean den araudiari eta ordenantza honetan aplikatzekoa denari.

25 artikulua. Indarrean den araudiaren interpretazioa eta aplikazioa.

Ordenantza honen xede diren gaietan bertze udal-organo edo administrazio publiko batzuei legez esleitutako eskumenak alde batera utzi gabe, ordenantza hau ulertzerakoan sor daitezkeen zalantzak alkatetzak ebatziko ditu, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumeneko Informazio Batzordeak (Herri-lurrak) txostena egin ondoren.

26 artikulua. Akordioen udal-erregistroa.

Udalak akordioen erregistro bat edukiko du ordenantza honetan aurreikusitako kasuetan edo inskribatu beharrekotzat jotzen diren bertze kasu batzuetan, herri-larreen adjudikaziodunek laborantzarako herri-lurzatien adjudikaziodun diren nekazariekin lor ditzaketen akordioen jarraipena, legezkotasun-kontrola eta interpretazioa errazteko.

Akordioak erregistratzeko, ordenantza honetan xedatutakoaren arabera beharrezkoa den kasuetan, edo inplikatutako alderdiek hala adierazi nahi dutenean, honako hauek jaso beharko dituzte gutxienez:

–Akordioa sinatzen duten herri-aprobetxamenduen adjudikaziodunak identifikatzeko datuak.

–Akordioan aipatzen diren herri-lurzatiak identifikatzea.

–Akordioaren xehetasunak, argi eta labur adierazi beharko direnak.

–Akordioaren iraupen-epea, aprobetxamendu-adjudikazioen epea gainditu gabe.

–Alesbesko landazainaren adostasuna akordioaren edukiarekin eta ondorioekin.

Akordioak Alesbesko udal bulegoetan aurkeztuko dira, inplikatutako alderdiak udal idazkaritzan pertsonalki agertuz.

Organoak egiten duen hurrengo ohiko bilkuran erregistratutako erabakien berri emanen zaio Alesbesko Udaleko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumeneko Informazio Batzordeari (Herri-lurrak).

ERANSKINA.–LARRE-APROBETXAMENDUKO HERRI-LOTEAK

A) Presio eta grabitate bidezko herri-lurretako loteak (ureztalurrak).

ALDERDIA

POLIGONOA

LURZATIA

AZPILURZATIA

AZALERA (Ha)

GUINDERA

3

2002

A

6,49

GUINDERA

3

2002

B

6,09

CAÑAS

4

1904

A

5,29

CAÑAS

4

1904

B

5,29

CAÑAS

4

1905

A

4,75

CAÑAS

4

1905

B

5,11

ROMERO

4

1906

A

5,07

ROMERO

4

1906

B

5,10

ROMERO

4

1906

C

5,55

ROMERO

4

1906

D

5,16

SOTO BARCA

6

748

4,99

ROMERO

4

1906

F

4,59

ROMERO

4

1906

E

5,29

ISLA

6

706

6,89

ISLA

6

705

A

3,28

ISLA

6

705

B

3,28

ISLA

6

704

0,94

ISLA

6

702

4,64

ISLA

6

701

4,21

1. LOTEA

92,95

B) Herriko ibarbasoetako alderdiak (ureztalurrak).

B.1) Soto Isla eta Soto Contiendas.

ALDERDIA

POLIGONOA

LURZATIA

AZPILURZATIA

AZALERA (Ha)

ISLA

6

72

0,32

ISLA

6

108

1,76

ISLA

6

331

0,52

ISLA

6

516

2,14

ISLA

6

700

25,76

ISLA

6

703

5,32

CONTIENDAS

5

4

2,20

CONTIENDAS

5

107

11,01

CONTIENDAS

5

150

1,07

2. LOTEA

50,10

B.2) Romero, Nuevo, Fraile eta Cañas ibarbasoak.

ALDERDIA

POLIGONOA

LURZATIA

AZPILURZATIA

AZALERA (Ha)

ROMERO

4

1901

20,19

ROMERO

4

499

4,36

SOTO NUEVO

4

1902

11,31

SOTO NUEVO

4

500

7,22

FRAILE

4

1900

12,51

CAÑAS

4

1903

5,34

CAÑAS

4

570

4,88

3. LOTEA

65,81

B.3) Guindera, Ramal de Mina eta Soto Bajo ibarbasoak.

ALDERDIA

POLIGONOA

LURZATIA

AZPILURZATIA

AZALERA (Ha)

GUINDERA

3

522

0,3

GUINDERA

3

2001

19,94

GUINDERA

3

2002

2,04

GUINDERA

3

1596

0,34

RAMAL DE MINA

3

2000

15,36

RAMAL DE MINA

4

1921

2,99

RAMAL DE MINA

4

1908

2,66

RAMAL DE MINA

3

2287

0,08

SOTO BAJO

3

1201

7,47

SOTO BAJO

3

1205

0,37

SOTO BAJO

3

2141

0,08

SOTO BAJO

3

2203

11,80

4. LOTEA

63,43

C) Junzal alderdia (ureztalurra), El Plano aldea.

ALDERDIA

POLIGONOA

LURZATIA

LOTEA

AZALERA (Ha)

EL PLANO

5

162

5. LOTEA

6,25

EL PLANO

5

167

6. LOTEA

6,97

EL PLANO

5

173

7. LOTEA

7,23

EL PLANO

6

745

8. LOTEA

0,63

EL PLANO

6

874

9. LOTEA

1,74

EL PLANO

6

877

10. LOTEA

6,69

EL PLANO

6

879

11. LOTEA

3,07

EL PLANO

6

881

12. LOTEA

6,01

Iragarkiaren kodea: L2510901