2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORONTZE
Birpartzelazio proiektua, hirigintza hitzarmena eta urbanizazio proiektua Udal Planeko UE 9 unitaterako. Behin betiko onespena
Orontzeko Udalak, 2025eko abuztuaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Orontzeko Udal Planeko UE 9 unitaterako birpartzelazio proiektua, hirigintza hitzarmena eta urbanizazio proiektua, Maitane eta Amaia Andueza Gastesik, Javier Montes Anduezak eta Iñaki Andueza Anautek sustatuak, ez baita alegaziorik izan hasierako onespenaren aurka (2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 30ean).
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 25., 72., 74., 134. eta 152. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Orontzen, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Silvia Pena Lorente.
Iragarkiaren kodea: L2510738