2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Kudeaketako hirigintza hitzarmena Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UGPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa arearako, gehiegizko aprobetxamendua dirutan emateko. Behin betiko onespena
Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 4ko 345/2025 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da kudeaketako hirigintza hitzarmen baten proiektua, Los Arcosko Udalaren eta Los Arcosko Abiadura Zirkuitu Iraunkorraren UGPSko lurzoru urbanizagarriko banaketa arearen konpentsazio batzordearen artean hitzartu baitute gehiegizko aprobetxamendua dirutan emateko, eta Alejandro Rodríguez Valinek aurkeztu, banaketa area horren konpentsazio batzordearen izenean; hori guztia, oinarri hartuta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluaren edukia eta horrekin bat datozen xedapenak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpenetik hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Los Arcosen, 2025eko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2510714