1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
139/2025 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez betetzen baita 1275/2025 Ebazpena, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana.
María del Carmen Martínez Pérez andreak parte hartu zuen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako sarbide libreko hautapen-prozeduran, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Administrazio Kudeaketako Prozesuen espezialitatean, txanda irekian eta gaztelaniaz.
Era berean, María del Carmen Martínez Pérez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 13ko 317E/2023 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egin baitzen María del Carmen Martínez Pérez andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Administrazio Kudeaketako Prozesuen espezialitateko (gaztelaniaz) oposizioaldiko behin betiko kalifikazioen aurka, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Hornitzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa-eremuko plazetan, sartzeko onetsitako hautapen-prozeduraren barruan. María del Carmen Martínez Pérez andreak eskatu zuen bere kalifikazioak altuagoak izateko eskubidea duela onartzeko, beste azterketa batzuekin alderatu eta puntuazioak berrikusi ondoren.
Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 15eko 1275/2025 Ebazpenaren bidez, betearazten da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2025eko otsailaren 20an emandako 32/2025 Epaia, hein baten baiesten duena María del Carmen Martínez Pérez andreak Nafarroako Gobernuaren kontra jarritako demanda, eta premiatzen duena Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzua baliogabetu dezan akats ortografiko eta gramatikalen penalizazioari dagokiona (azentuazioa barne), puntuazio berriak dakartzan ondorio guztiekin, demandatzaileak lortutako kalifikazioan penalizazio ortografiko eta gramatikalik (azentuazioa barne) ez izateko eskubidea duela aitor dezan eta haren puntuazioak berriz kalkulatu dezan, eginik dauden izendapenetan eraginik izan gabe.
Penalizazioa baliogabetu ondoren, kontuan hartu behar da deialdiaren zortzigarren oinarria, honako hau dioena: "oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen haztapena, oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko, honako hau izanen da: %60, oposizioaldirako, eta %40, lehiaketaldirako", bidezkoa da María del Carmen Martínez Pérez andreari 6,6845 puntu esleitzea, oposizioaldiko puntuazioa eta lehiaketaldikoa batu ondoren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Administrazio Kudeaketako Prozesuen espezialitatean (gaztelaniaz).
Azaldutakoa oinarri hartuta, María del Carmen Martínez Pérez andrea praktiketako funtzionario izendatu behar da, 2025eko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 194/2022 Ebazpenean sartu behar da. Ebazpen horren bidez, praktiketako funtzionarioak izendatu ziren, eta praktikaldia egiteko destinoa esleitu zitzaien. Izan ere, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2025eko otsailaren 20ko 32/2025 Epaiaren arabera, destinoa txanda irekian esleitzen zaio.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Betetzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 15eko 1275/2025 Ebazpena, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 202eko otsailaren 20ko 32/2025 Epaia betearazteko emana, zeinaren bidez hein batean baiesten baita María del Carmen Martínez Pérez andreak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 13ko 317E/2023 Ebazpenaren aurka jarritako demanda.
2. María del Carmen Martínez Pérez andreari 6,6845 puntu esleitzea, oposizioaldiko puntuazioa eta lehiaketaldikoa batuta, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Administrazio Kudeaketako Prozesuen espezialitatean (gaztelaniaz).
3. María del Carmen Martínez andrea sartzea Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautapen-prozeduretan, kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera gainditutakoen zerrenda bakarretan. Izan ere, prozedura horiek Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 163/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta, hain zuzen, María del Carmen Martínez andrea sartu behar da Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Administrazio Kudeaketako Prozesuen espezialitatean (gaztelaniaz), 6,6845 punturekin.
4. María del Carmen Martínez Pérez andrea sartzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 194/2022 Ebazpenaren bidez praktiketako funtzionario izendatuen zerrendan.
Praktiketako funtzionario izendatzeak 2025eko irailaren 1etik aurrerako ondorioak izanen ditu.
5. María del Carmen Martínez Pérez andreari dei egitea irakasle funtzionarioen behin-behineko destinoak –praktikaldikoak edo zerbitzu-eginkizunekoak– telematikoki esleitzeko prozeduran ager dadin. Prozedura hori onetsi zen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 23ko 264/2024 Ebazpenaren bidez.
Adieraztea praktikaldirako esleituko zaion destinoa behin-behinekoa izanen dela.
6. Praktikaldia gaindituta, karrerako funtzionarioa izanen da 2023ko irailaren 1etik aurrera.
7. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/).
8. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta praktikaldiko Kalifikazio Batzordeari.
9. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ez dela administrazio bidea amaitzen. Beraz, ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 11n.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2510872