172. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

QUEILES IBARRA GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, bete dadin gizarte langilearen lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez

Mankomunitateko buruaren 2025eko abuztuaren 19ko ebazpen baten bidez, honako erabaki hau hartu da:

Mankomunitateko Batzarraren 2025eko urtarrilaren 20ko Erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zen, bete dadin gizarte langilearen lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Argitaratu zen 2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13an.

Hautaketa-prozesua izapidetu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak izendapen-proposamena egin zuen 2025eko uztailaren 22an, eta argitaratu zuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoan, izendatzeko proposatutako pertsonak aurkez zezan deialdiaren 9.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa.

Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, egiaztatu da proposatutako pertsonak aurkeztu duela eskatutako dokumentazioa eta betetzen dituela deialdian izendatua izateko eta langile lan-kontratudun finko izateko ezarritako baldintzak.

Horregatik guztiagatik, erabiliz ematen zaizkidan eskumenak, hots, erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 h) artikuluak eta indarreko gainerako legeek ematen dizkidaten eskumenak (aipatutako legeak arautzen ditu toki araubidearen oinarriak),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea jarraian aipatzen den pertsona, eta adierazitako lanpostu hutsa adjudikatzea:

PLAZAREN ZENBAKIA
PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

IZENDATUTAKO
IZANGAIA

3

GIZARTE-LANGILEA

B

LAN-KONTRATUDUNA

100

AURORA LINARES BANZO

Bigarrena.–Ohartaraztea: izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du eta dagokion kontratua izenpetu, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean.

Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada (ezinbesteko kasuetan izan ezik), eskubide guztiak galduko ditu lan-kontratudun finko izateko aipatutako lanpostuan, Queiles Ibarra Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau igortzea interesdunari, agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta Mankomunitateko batzarrari honen berri ematea egiten duen hurrengo bilkuran.

Eta hori dena argitara ematen da, jakinaren gainean egoteko eta dagozkion ondorioetarako. Ebazpenak bukaera ematen dio administrazio bideari, eta, ebazpenaren kontra, zilegi da jartzea aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea); gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea); edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Foru Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Cascanten, 2025eko abuztuaren 20an.–Mankomunitateko burua, Macario Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2511067