2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapena
Administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin du Sara Arteaga Sanz izendatzeko, hura baita puntuazio handiena lortu duen izangaia. Proposamen hori 2025eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8koan.
2025eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ekoan, argitaratutako deialdiaren 9. oinarrian aipatutako dokumentazioa aurkeztu du izangaiak. Hala, Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren abuztuaren 13ko 26/2025 Ebazpenaren bidez, izangaia izendatu da, eta jakinarazten zaionetik hilabeteko epea izanen du lanean hasteko.
Antzinen, 2025eko abuztuaren 13an.–Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, Lourdes Ibáñez Sanz.
Iragarkiaren kodea: L2510918