172. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, administrari-ofizialaren 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

1478. Ebazpena eman zuen, 2025eko abuztuaren 13an, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkariak. Hona hemen:

Hautapen-prozesua burutu da Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko irailaren 20an onetsitako honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialaren 3 lanpostu, euskarako nahitaezko B2 hizkuntza eskakizuna dutenak (2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 24an). Hala, zinegotzi ordezkari honek dei egin zuen plaza hutsak hautatzeko ekitaldira, deialdiaren 8.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, 2025eko uztailaren 7ko 1212. Ebazpenaren bidez. Hona hemen emaitza:

IZEN-DEITURAK

TXANDA

PLAZA
ZENBAKIA

ALORRA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

Jon Garai Vales

Desgaitasuna dutenentzat

33001

Kultura-Euskara

Funtzionarioa

Euskara, B2

Edurne Villanueva Jiménez

Igoera txanda

34001

Idazkaritza Nagusia (Herritarren Arretarako Bulegoa)

Funtzionarioa

Euskara, B2

Ana Isabel Calanda López

Irekia

31007

Idazkaritza Nagusia (Herritarren Arretarako Bulegoa)

Funtzionarioa

Euskara, B2

Kalifikazio-epaimahaiak aipatu pertsonen alde igorri dio izendapen proposamena zinegotzitza honi, horiek direlako, plazetarako baldintzak beterik, puntuaziorik handiena lortu duten eta bete beharreko plaza kopuruan lekua duten izangaiak.

Deialdiaren 9.2 eta 9.3 oinarrietan ezarritakoa betez, proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak Zizur Nagusiko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkezteko.

Baliatuz Alkatetzaren uztailaren 5eko 753/2023 Ebazpenak langileen arloan ematen dizkidan eskumenak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea honako izangai hauek izendatzeko proposamena: Jon Garai Vales, Edurne Villanueva Jiménez eta Ana Isabel Calanda López.

2. Proposaturiko izangaiek deialdiaren 9.2 eta 9.3 oinarrietan aipaturiko agiriak aurkeztu beharko dituzte 30 egun naturaleko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Agiri horiek aurkezten ez badira, salbu eta behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuetan, izangaiak ezin izanen dira izendatu, eta haien jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira; hori, ezertan eragotzi gabe erantzukizuna eskatzeko aukera, eskabidean faltsukeria egiteagatik.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Langileriaren Alorrera, argitaratzea Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, eta jakinaraztea interesdunei. Ebazpen honen aurka, hain zuzen, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Zizur Nagusian, 2025eko abuztuaren 13an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi ordezkaria, Andoni Serrano Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2510911