172. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialen hamaika plaza huts. Plazen esleipena eta plazaz jabetzeko eguna

Alkatetzaren apirilaren 9ko 1421/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren deialdi bat, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialen 11 plaza huts. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 2an.

Prozedura amaitu ondoren, plazak esleitzen dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da esleipena.

Hortaz, Alkatetzak abuztuaren 6an emandako 3207/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:

Lehena.–Amaitzea hasitako prozedura eta ondorengo lehiatzaileari hautatutako plaza esleitzea:

LEHIATZAILEAREN IZENA

ESLEITUTAKO PLAZA

Esther de Miguel San Martín

0513C06230

Administrari-ofiziala

C

Funtzionarioa

Osoa

Hiria Sustatzeko Alorra (kirolak)

Bigarrena.–Plaza huts deklaratzea lekualdatze-lehiaketa egin ondoren bete gabe geratutako plaza hau:

KODEA

IZENA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

0507C01206

Administrari-ofiziala

C

Funtzionarioa

Osoa

Herritarrendako Arreta Zerbitzua

Hirugarrena.–Ezartzea ezen prozeduran hautatutako plazaz jabetzeko eguna 2025eko irailaren 2a izanen dela, eta egun horretan bertan hasi beharko duela izangaiak lanean.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tuteran, 2025eko abuztuaren 12an.–Jarduneko alkatea, Reyes Carmona Blasco

Iragarkiaren kodea: L2510896