172. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, arte eta lanbideetako irakasle lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko arte eta lanbideetako irakaslearen 1 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 9.1 oinarrian xedatutakoa betez -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2024ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, argitaratu zen-, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen lanpostu kopuruaren arabera:

Abizenak eta izena:

UHALDE LÓPEZ, JON

Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina, oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkezteko Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 21ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2511132