172. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, oposizio bidez betetzeko gizarte-laneko osagarria duten erdi-mailako tituludunen 10 lanpostu, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko abuztuaren 7an egindako bilkuran:

Behin amaiturik Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko gizarte-laneko osagarria duten erdi-mailako tituludunen 10 lanpostu, oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua; bat etorrita, batetik, 2023ko azaroaren 20ko Erabakiaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratutako deialdiarekin, eta, bestetik, hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin; behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa, honako hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Honako hauek izendatzea Iruñeko Udaleko funtzionario, gizarte-laneko osagarria duten erdi-mailako tituludunen lanpostuetarako: Maite Murillo Asurmendi, Alicia Barberena Martinicorena, Nagore Álvarez Lujua, Patricia Lazcano Iztueta, Inmaculada Iturmendi Hernández, Marina Gil Ibarra, Andrea Moreno Luri eta Ana Ruiz Unanua. Hona hemen bakoitzari zer plaza esleitzen zaion:

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAITE MURILLO ASURMENDI

1-201000-129

FUNTZIONARIOA

ALICIA BARBERENA MARTINICORENA

1-201000-130

FUNTZIONARIOA

NAGORE ÁLVAREZ LUJUA

1-201000-158 (1)

FUNTZIONARIOA

PATRICIA LAZCANO IZTUETA

1-201000-146

FUNTZIONARIOA

INMACULADA ITURMENDI HERNÁNDEZ

1-201000-134

FUNTZIONARIOA

MARINA GIL IBARRA

1-201000-136

FUNTZIONARIOA

ANDREA MORENO LURI

1-201000-37

FUNTZIONARIOA

ANA RUIZ UNANUA

1-201000-157

FUNTZIONARIOA

Oharrak:

(1) 2-201000-130 plaza birmoldatzea.

(2) 2-201000-129 plaza birmoldatzea.

2. Izendatutakoek 2025eko irailaren 18an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu) argitaratzeko agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 7an.–Tokiko Gobernu Batzarreko jarduneko idazkaria, Jose Martin Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L2510711