172. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko gizarte-laneko osagarria duten erdi-mailako tituludunen 13 plaza, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Prozedura amaitzea eta lanpostuak esleitzea

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2025eko abuztuaren 8an:

Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako Alorreko zuzendariak 2023ko azaroaren 3an emandako ebazpenaren bidez -2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 30ekoan- deialdia onetsi zen lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko gizarte-laneko osagarria duten erdi-mailako tituludunen 13 plaza, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak, 2024ko urriaren 11ko ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zuen, eta 2024ko urriaren 24an Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu zen, deialdi horri dagokion fitxan.

2025eko urtarrilaren 27an, kalifikazio-epaimahaiak merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratu zituen.

Behin lanpostu hutsak hautatzeko egintza gauzaturik, eta hautaketa horren emaitza argitaratu denez udalaren webgunean, deialdiaren fitxan, honako hau,

EBATZI DUT:

1. Bukatutzat jotzea gizarte-laneko osagarria duten erdi-mailako tituludunen 13 plazen lekualdatze-lehiaketa, eta plazak honako hauei esleitzea: María Sagrario Zueco Enériz, Ricardo Elizalde Ábrego, Eva Belén Alegre Pérez de Ciriza, Maeva Tellechea Olmo eta Aritz Ruiz Ganuza. Hona hemen bakoitzari zer plaza esleitu zaion:

IZEN-ABIZENAK

PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MARÍA SAGRARIO ZUECO ENÉRIZ

1-201000-112

FUNTZIONARIOA

RICARDO ELIZALDE ÁBREGO

1-201000-1

FUNTZIONARIOA

EVA BELÉN ALEGRE PÉREZ DE CIRIZA

1-201000-20

FUNTZIONARIOA

MAEVA TELLECHEA OLMO

1-2010000-7

FUNTZIONARIOA

ARITZ RUIZ GANUZA

1-201000-133

FUNTZIONARIOA

2. Zehaztea ezen lanpostuaz jabetzeko eguna 2025eko irailaren 18a dela.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren www.pamplona.es/eu webguneko deialdiaren fitxan argitaratzeko.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 8an.–Giza Baliabideetako Alorreko zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2510706