172. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 postu oposizio bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hau hartu zuen 2025eko abuztuaren 7an egindako bilkuran:

Behin Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzailearen 9 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik, bat etorriz hala 2023ko azaroaren 20ko Erabakiaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi eta 2023ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, argitaratutako deialdiarekin nola hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eta behin eskatutako agiriak aurkeztuta, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat, hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea honako hauek udal-instalazioen funtzionamenduko laguntzaile posturako: José Cía Alcorta, Eneko Intxausti Milagro, Jokin Ilundain Gorriti, Francisco Xabier Goikoetxea Irurtia, Ignacio Javier Maeztu Jiménez, Jesús Miguel Pérez Reclusa, José Ignacio Ferrero Moreno, José Ignacio Fernández Soliño eta Javier Barrena Aranguren. Plazak jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaizkie:

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

JOSÉ CÍA ALCORTA

1-402900-130

FUNTZIONARIOA

ENEKO INTXAUSTI MILAGRO

1-402900-67

FUNTZIONARIOA

JOKIN ILUNDAIN GORRITI

1-402900-252

FUNTZIONARIOA

FRANCISCO XABIER GOIKOETXEA IRURTIA

1-402900-239

FUNTZIONARIOA

IGNACIO JAVIER MAEZTU JIMÉNEZ

1-402900-253

FUNTZIONARIOA

JESÚS MIGUEL PÉREZ RECLUSA

1-402900-89

FUNTZIONARIOA

JOSÉ IGNACIO FERRERO MORENO

1-402900-93

FUNTZIONARIOA

JOSÉ IGNACIO FERNÁNDEZ SOLIÑO

1-402900-254

FUNTZIONARIOA

JAVIER BARRENA ARANGUREN

1-402900-209

FUNTZIONARIOA

2. Izendatutakoek 2025eko irailaren 1ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean, www.pamplona.es/eu, argitaratzeko agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzI-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau iruñeko udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 7an.–Tokiko Gobernu Batzarreko jarduneko idazkaria, Jose Martin Abaurrea San Juan.

Iragarkiaren kodea: L2510681