172. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

Deialdia, kontratazioa egiteko kulturako teknikariaren lanpostu baterako, kirol teknikariaren eginkizunekin, oposizio-lehiaketa bidez, lan-araubide finkoan eta errelebo-kontratuaren modalitatean. Izendapen-proposamena

2025eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 6an, argitara eman zen deialdi bat, kontratazioa egiteko kulturako teknikariaren lanpostu baterako, kirol teknikariaren eginkizunekin, oposizio-lehiaketa bidez Mendabiako Udalaren plantillan sartzeko. Bada, deialdiaren 7.1 oinarriari jarraikiz, kalifikazio epaimahaiak proposamena igorri dio alkateari, hautaproba guztiak gaindituta puntuaziorik handiena atera duen izangaia izendatzeko: María José Cobo Piña.

Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdiaren 7.2 oinarrian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako betebeharrak frogatzen dituzten agiriak Mendabiako Udalaren bulegoetan.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Mendabian, 2025eko abuztuaren 12an.–Alkatea, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2510887