2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete dadin mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena. Izendapen osagarrirako proposamen berria
2025eko maiatzaren 16an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Roberto Fuertes Oña izendatu zela 022 plazarako (etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituen mantentze-lanetako ofiziala, C maila), Berriozarko Udalaren zerbitzura aritzeko.
2025eko maiatzaren 24an, izendatutakoak jakinarazi zuen ez duela plazaren jabetza hartuko.
Ondoren, izendapen proposamena osatu egin zen, Iñigo Gambra Urizen alde, eta 2025eko ekainaren 20an argitaratu zen. 2025eko abuztuaren 18an, Iñigo Gambra Urizek hartu zuen plazaren jabetza, eta egun hartan eta zerbitzuak eman gabe, borondatezko eszedentzia eskatu zuen, Berriozarko Udalean 114. plazan (jabetzan du) zerbitzu ematen egoteagatik.
2025eko abuztuaren 19ko Alkatetzaren 772 Ebazpenaren bidez, eskatutako borondatezko eszedentzia eman zitzaion, eta jakinarazi zitzaion eszedentzia horrek ez dakarrela plazaren erreserbarik. Ondorioz, deialdia gainditu duten izangaien zerrendako hurrengo pertsonak hartuko du plazaren jabetza.
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko apirilaren 3ko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen, oposizio-lehiaketaren bidez bete zedin mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat (C maila), etxezaintzan laguntzeko eginkizunak dituena, eta 022 zenbakia duena plantilla organikoan, Berriozarko Udalaren zerbitzurako. Deialdia argitara eman zen 2024ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 18an. Deialdiaren 7. oinarrian xedatutakoa betez, izendapen proposamena osatu beharra dago, eta hartan sartu honako izangai hau: Luis Urzainki Beorlegi.
Deialdiaren 7. oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatutako oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.
Berriozarren, 2025eko abuztuaren 21ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2511121