2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialen hiru lanpostu, gehienez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria
Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak 2025eko uztailaren 31n hartutako erabakia, zeinaren bidez lan-kontratudun finkoak izendatzen baitira, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko Lagunak Udal Zerbitzuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Alkatetzak 1355/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 28an. Haren bidez, deialdia onetsi zen Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako administrari-ofizialen hiru lanpostu, gehienez, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko; hori guztia, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Alkatetzaren otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.
Lagunak Udal Zerbitzuko langile lan-kontratudun finkoen izendapena egin zen administrari-ofizialaren plazarako, eta lanpostuaz jabetzeko unean bertan –2024ko azaroaren 18an, hain zuzen–, eta lanpostuan batere aritu gabe, Iosune Olite Azconak borondatezko eszedentzia eskatu zuen 1.4 plazan (administrari-ofiziala), plaza gorde gabe, beste administrazio publiko bateko lanpostu batean ari baitzen lanean. Eskaera onartu egin zitzaion, bat etorriz prozesu hau arautzen duen deialdiaren 11.6 oinarrian xedatutakoarekin. Deialdiaren oinarriak argitara eman ziren 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Hori dela eta, puntuazio-ordenaren araberako zerrendari jarraikiz, izangaiei dokumentazioa eskatzeko prozedura bete zen, oinarrietan ezarri bezala. Aurkeztutako agiriak aztertu, eta egiaztatu zen betetzen zirela deialdian ezarritako baldintzak; hartara, lanpostua esleitu zen.
Izendapen proposamen osagarriaren iragarkia deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko maiatzaren 30ean.
Prozesua buruturik, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamen osagarria igorri zuen izangaien zerrendan hurrengoa den eta horretarako baldintzak betetzen dituen izangaiaren alde, honako hau izendatzeko proposaturik:
PLAZAREN ZENBAKIA LAGUNAK UDAL ZERBITZUAREN PLANTILLA ORGANIKOAN | LANPOSTUA | IZANGAIA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
1,4 | Administrari-ofiziala | Nerea Espinal Espinal | Lagunak Udal Zerbitzua | Lan-kontratuduna |
Deialdian eskatutako agiriak aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Honako deialdi honetarako kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamen osagarriarekin bat etorriz: deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko administrari-ofizialen hiru lanpostu, gehienez, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako; hori guztia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/221 Legearen arabera (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).
Horiek horrela, Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak
ERABAKITZEN DU:
Lehendabizikoa.–Honako hau Lagunak Udal Zerbitzuko lan-kontratudun finko izendatzea, bat etorriz Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako administrari-ofizialaren lanpostua merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiarekin:
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Nerea Espinal Espinal | 1,4 | Administrari-ofiziala | Lagunak Udal Zerbitzua | Lan-kontratudun finkoa |
Bigarrena.–Nerea Espinal Espinali ohartaraztea ezen izendapen honek lan-kontratudun finkoaren izaera aitortzen diola Lagunak Udal Zerbitzuaren plantillan eta haren nominaren pean. Ondorioz, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko da eta hartan emanen zaio alta, haren babespean gera dadin.
Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2025eko irailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko ditu lan-kontratudun finkoa izateko Lagunak Udal Zerbitzuan eta deialdia egin duen erakundean.
Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2025eko abuztuaren 7an.–Lagunak Udal Zerbitzuko lehendakaria, Fátima Sesma Vallés.
Iragarkiaren kodea: L2510720