172. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARTAXOA

Deialdia, pianoko irakaslearen plaza hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria

Deialdi bat argitaratu zen Artaxoako Musika Eskolako plaza huts batzuk bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdian aurrera egiteko, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamen osagarriarekin bat etorriz:

Artaxoako Udaleko alkateak, 2025eko abuztuaren 6an emandako ebazpen baten bidez, honako hau ebatzi du:

Lehenbizikoa.–Eduardo Henríquez Azcona izendatzea Artaxoako Musika Eskolaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko, pianoko irakasle aritzeko, lanaldiaren %25,66rekin. Plaza hutsak 7 zenbakia du plantilla organikoan.

Bigarrena.–Izangaiak karguaz jabetu beharko du, eta horretarako epemuga izanen da 2025eko irailaren 1a.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpenaren aurka honako errekurtso hauek jartzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Artaxoan, 2025eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2510672