1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
326E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez beste urtebetez luzatzen baita lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimen baterako aurreikusitako bi urteko legezko epea, jakinarazpena egin zenetik zenbatzen hasitakoa. Baimena eman zen 271E/2023 Ebazpenaren bidez (271E/2023 Ebazpena, abuztuaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariarena), eta titularrari jakinarazi zitzaion 2023ko abuztuaren 17an. Zehazki, baimendu zen funtsezko aldaketa bat egitea Tuterako udal-mugartean dagoen hiriko hondakin-uren arazketarako instalazio batean. Instalazioaren titularra da Nafarroako Toki Azpiegiturak SA.
Egun jardunean dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, zeina eman baitzitzaion Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 13.3 taldean. Ondoren, instalazioaren funtsezko aldaketa baimendu zen Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak abuztuaren 16an emandako 271E/2023 Ebazpenaren bidez.
Aipatutako abuztuaren 16ko 271E/2023 Ebazpenaren bigarren puntuan xedatutakoarekin bat, instalazioari lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena eman zitzaion, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta kontuan hartuta ebazpen horren VII. eranskinean jasotako determinazioak bete beharra. Ebazpen horrek babesten zituen jarduera edo jarduketak gehienez ere bi urteko epean gauzatu edo abian jarri behar ziren, jakinarazpena egin zen egunetik; epe hori bukatuta, besterik gabe agortuko ziratekeen baimenaren ondorioak, eta baimena eraginkortasunik gabe geldituko zatekeen.
2025eko ekainaren 13an, titularrak eskaera bat aurkeztu zuen, baimenaren indarraldia luzatzeko (lurzoru urbanizaezineko jarduera baimengarrietarako baimena, aipatutako ebazpenaren bidez emandakoa). Eskaera horren arrazoia da obrak amaitzeko data atzeratu izana.
Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak aurkeztutako eskaera berrikusi zuen, eta 2025eko abuztuaren 13an txosten bat egin zuen. Txosten horren kopia eranskin gisa txertatu zaio ebazpen honi, eta bertan honako hau ondorioztatzen da:
"... Abuztuaren 16ko 271E/2023 Ebazpenaren bidez baimendutako jarduerak egikaritzeko edo abian jartzeko epea urtebetez luzatzea proposatzen da."
Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Beste urtebetez luzatzea lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimen baterako aurreikusitako bi urteko legezko epea, jakinarazpena egin zenetik zenbatzen hasitakoa. Baimena eman zen 271E/2023 Ebazpenaren bidez (271E/2023 Ebazpena, abuztuaren 16koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariarena), eta titularrari jakinarazi zitzaion 2023ko abuztuaren 17an. Zehazki, baimendu zen funtsezko aldaketa bat egitea Tuterako udal-mugartean dagoen hiriko hondakin-uren arazketarako instalazio batean, Tuterako HUA berritzeko proiektua gauzatu ahal izateko (lohien lerroa hobetzea). Instalazioaren titularra da Nafarroako Toki Azpiegiturak SA.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.
Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Azpiegiturak SAra, Tuterako Udalera, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzura, Ebroko Konfederazio Hidrografikora, Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Biodibertsitatearen Zerbitzura eta Basozaintza Zerbitzura.
Iruñean, 2025eko abuztuaren 20an.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.
Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.
Iragarkiaren kodea: F2511122