1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
550/2025 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan larreen NPErako onartutako azalerak, 2025eko ekitaldirako, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 266/2025 Ebazpenaren I. eranskinean adierazitako azalerei egindako alegazioak baloratu ondoren. Ebazpen horren bidez, Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larreak erabiltzen dituzten abeltzainei onartutako azalerak onetsi ziren, hain zuzen ere, erabiltzaileek 2025eko eskaera bakarrean (NPE) aitor ditzaketenak.
Uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako Natura Baliabideak Antolatzeko Plana onetsi zen, eta otsailaren 27ko 3/1997 Foru Legearen bidez, Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturalaren deklarazioa egin zen. Gero, Natura Baliabideak Antolatzeko Plana aldatu zen irailaren 7ko 198/2011 Foru Dekretuaren bidez.
Abenduaren 4ko 340/2001 Foru Dekretuaren bidez, Urbasako Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailea (EKPZ) onetsi zen. Plan horren 4.1 artikuluaren arabera, eskubide tradizionalen erabilera, besteak beste larratzekoa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ezarri prozedurari jarraikiz eginen da.
Plan hori betetze aldera, Urbasa eta Andia mendietako larre eta baso baliabideak antolatzeko proiektu bat onetsi zen Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 1259/2011 Ebazpenaren bidez.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 266/2025 Ebazpenaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako larreen erabiltzaileek NPErako aitor ditzaketen azalerak onetsi ziren, 2025eko ekitaldirako. Ebazpen hori 2025eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ekoan. I. eranskinean, Urbasa eta Andia jabari publikoetako mendietako erabilera erkideko larreen azalera 2025eko ekitaldirako onartu zaien pertsonen behin-behineko zerrenda ageri zen.
Ebazpen horretan, orobat, hamar eguneko epea eman zen, argitaratu zenetik zenbatzen hasita, larreak lehenbizikoz erabiltzen dituzten abeltzainek, azalerari uko egiten diotenek, ustiategiaren bat eskualdatu dutenek edo aitortutako azalera aldatzeko eskatu nahi dutenek kasuan kasuko inguruabarraren berri eman zezaten.
Ikusita Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoak bidalitako txostena.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak eman dizkidaten eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Urbasa eta Andia jabari publikoko mendien erabilera erkideko larreetan onartutako azalerak, 2025eko eskaera bakarrerako (NPE). Azalera horiek Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 266/2025 Ebazpenaren I. eranskinean jasoak daude, ebazpen horren bidez onetsi baitziren Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larreak erabiltzen dituzten abeltzainei onartutako azalerak, hain zuzen ere, erabiltzaileek 2025eko eskaera bakarrean (NPE) aitor ditzaketenak.
2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari, baita interesdunei ere.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, espedientean interesa dutenek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko uztailaren 29an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 5eko 266/2025 Ebazpena aldatzeari buruzko txostena, ebazpen horren bidez onetsi baitziren Urbasa eta Andia jabari publikoko mendietan erabilera erkideko larreak erabiltzen dituzten abeltzainei onartutako azalerak, hain zuzen ere, erabiltzaileek 2025eko eskaera bakarrean (NPE) aitor ditzaketenak.
Behin 2025eko ekitaldirako azaleren onarpena egin eta jakinarazi zela, eta ebazpena ekainaren 5ean argitaratu ondoren, eskatzaileek 10 eguneko epea izan zuten esleipena baliogabetzea edo esleitutako azalera handitzea eskatzeko edo, lehenago Urbasa-Andia mendiko larreak erabili gabeko abeltzainen kasurako, esleipen berria egitea eskatzeko.
Aipatu epean, esleipen berria egiteko 6 eskaera jaso ziren, eta uko egiteko 2, handitzeko 7 eta eskualdatzeko 10.
Uko hauek onartu dira:
ESKATZAILEAREN NANa | 2025EAN HASIERAN ESLEITUA | ONARTUTAKO AZALERA BERRIA |
73110860R | 6,41 | 0 |
J71336150 | 2,58 | 0 |
Titularra aldatzeko eskaera hauek onartu dira:
Lagatzaileak zeukan azalera bera onartzen zaio, edo hartzailearen azalerari gehitzen zaio, hartzaileak lehendik onartutako azalerarik badu.
ESKATZAILEAREN NANa | LAGATZAILEAREN NANa | 2025EAN LAGATZAILEARI ESLEITUA | ONARTUTAKO AZALERA BERRIA |
21071479Y | 18201951G | 20,02 | 20,02 |
44643267Z | 44637393M | 5,61 | 5,61 |
44645682Z | 15813057M | 37,17 | 37,17 |
J71521751 | 15834109N | 40,13 | 40,13 |
J71521595 | 15837202T | 12,01 | 12,01 |
E71516728 | 44643408V | 3,72 | 3,72 |
J71520522 | 72681562K | 11,53 | 11,53 |
J71512099 | 33433019N | 45,77 | 45,77 |
J71529804 | 72701224H | 14,42 | 14,42 |
V71527535 | E71366405 | 43,65 | 43,65 |
Eskaera berri hauek onartzen dira:
ESKATZAILEAREN NANa | AzLU ASMOA | ONARTUTAKO AZALERA BERRIA |
73432952R | 112,56 | 56,34 |
45175627Q | 20,00 | 10,01 |
72806520C | 11,52 | 5,77 |
E31594807 | 20,00 | 5,00 |
V71129886 | 54,72 | 27,39 |
29146686M | 6,21 | 3,11 |
Aurretik onartutako azalera handitzeko eskaera hauek onartzen dira: Horretarako, egiaztatu da eskatzaileak bere errolda handitu duen eta eskatutako AzLU kopurua handiagoa den hasierako azalera onartzeko kontuan hartutakoa baino.
NORTASUN AGIRIAREN ZK. | AzLU ASMOA | ONARTUTAKO AZALERA BERRIA |
15646602R | 12,80 | 6,41 |
33425991E | 110,00 | 55,06 |
J71123707 | 272,16 | 136,24 |
Azalera handitzeko eskaera hauek ukatzea proposatzen da:
NORTASUN AGIRIAREN ZK. | ARRAZOIA |
18199945E | Igotzeko asmoaren ondoriozko AzLU kopurua ez da 2025ean hasieran onartutako azalera esleitzeko kontuan hartutakoa baino handiagoa * |
33441076L | Igotzeko asmoaren ondoriozko AzLU kopurua ez da 2025ean hasieran onartutako azalera esleitzeko kontuan hartutakoa baino handiagoa * |
73453319J | Ustiapena ez da handitu |
J71471361 | Ustiapena ez da handitu |
Iragarkiaren kodea: F2511184