172. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

256E/2025 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez, ekainaren 19ko 45/2025 Foru Agindua betez, ebazten baita toki entitate eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat onetsitako dirulaguntza-deialdia 2024. eta 2025. urteetan lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauzatzeko Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan. Izan ere, 45/2025 Foru Agindu horren bidez, baietsi egin da Deierriko Udalak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 430E/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 237E/2024 Ebazpenaren bidez, toki entitate eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntza-deialdi bat onetsi zen 2024. eta 2025. urteetan lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauzatzeko Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan, eta, horretarako, 542.593,00 euro esleitu ziren guztira. Ebazpen hori 2024ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 12koan.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 430E/2024 Ebazpenaren bidez, toki entitate eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntza-deialdi hori ebatzi zen, alegia, 2024. eta 2025. urteetan Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauzatzeko dirulaguntzen gainekoa.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ekainaren 19ko 49/2025 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin da Deierriko Udalak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 430E/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen horren bidez, ebatzi egin zen toki entitate eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntza-deialdia 2024. eta 2025. urteetan lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauza ditzaten Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan), eta prozedura dirulaguntza eman aurreko unera atzera eramateko agindu da.

Foru agindu horren arabera, ez da bete deialdiaren 5. oinarria, non ezartzen baita dirulaguntzaren zenbatekoa instrukzio organoak onartzen dituen gastu diruz lagungarrien %80 izanen dela eta gehienez ere 25.000 euro emanen zaizkiola erakunde onuradun bakoitzari ekitaldi bakoitzean, harik eta partida bakoitzean bereiz erabilgarri dagoen aurrekontua agortu arte.

Beraz, bidezkoa da doitzea toki entitateei esleitutako zenbatekoa, 2025eko ekitaldikoa, deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoa betetzeko, eta, ekonomia prozesalaren printzipioa aplikatuz, egintzak eta izapideak kontserbatzeko teknika aplikatzea, zeinaren edukia ez zatekeen aldatuko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan jasotako arau-haustea egin izan ez balitz.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. 3. eranskina eguneratzea (onartutako eskaerak, toki entitateak), honela geratuko baita:

ESPEDIENTEA

IFZa

ESKATZAILEA

PUNTUAZIOA

EMANDAKO
ZENBATEKOA 2024

EMANDAKO
ZENBATEKOA 2025

0011-3626-2024-000033

P3120900J

Erromantzatuko Udala

80,30

25.000,00

0011-3626-2024-000019

P3174900E

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

77,50

25.000,00

0011-3626-2024-000017

P3111600G

Goizuetako Udala

74,50

5.302,57

0011-3626-2024-000032

P3109300H

Eslabako Udala

72,30

25.000,00

15.832,34

0011-3626-2024-000009

P3111900A

Gesalazko Udala

71,50

7.873,64

0011-3626-2024-000011

P3111900A

Gesalazko Udala

71,50

13.402,30

17.126,36

0011-3626-2024-000008

P3108400G

Etxauriko Udala

69,50

11.616,00

0011-3626-2024-000026

P3174900E

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea

63,50

16.480,71

0011-3626-2024-000024

P3121000H

Erronkariko Udala

63,00

7.538,78

0011-3626-2024-000020

P3118500B

Otsagabiko Udala

62,50

9.342,40

21.125,00

0011-3626-2024-000018

P3109200J

Ezkarozeko Udala

62,00

24.200,00

0011-3626-2024-000013

P3113600E

Beintza-Labaiengo Udala

60,00

25.000,00

0011-3626-2024-000004

P3126000C

Deierriko Udala

55,50

25.000,00

0011-3626-2024-000002

P3115200B

Lesakako Udala (*)

51,00

6.303,88

0011-3626-2024-000012

P3126400E

Zugarramurdiko Udala

51,00

20.025,95

0011-3626-2024-000005

P3102000A

Araizko Udala

48,00

17.680,00

0011-3626-2024-000006

P3126300G

Zubietako Udala

47,00

920,00

0011-3626-2024-000030

P3120200E

Azkoiengo Udala

45,50

25.000,00

0011-3626-2024-000034

P3118100A

Nabaskozeko Kontzejua

37,50

4.265,82

0011-3626-2024-000031

P3111100H

Garaioako Udala

35,50

4.065,60

0011-3626-2024-000014

P3109478B

Ameskoetako Limitaciones Mendiko Batzarrea

29,25

15.982,54

169.083,89

200.000,00

(*) 2025ean emanen den zenbatekoa, gehienez, 200.000 eurokoa izanen da.

2. Honako zenbateko hauek ematea 2025eko gastuen aurrekontuko 210002-21400-7609-922103 partidaren kargura (Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako dirulaguntza):

ESPEDIENTEA

IFZa

ESKATZAILEA

IZENBURUA

EMANDAKO ZENBATEKOA 2025
(eurotan)

0011-3626-2024-000009

P3111900A

Gesalazko Udala

Lerate badiaren mugikortasuna eta desestazionalizazioa: bideozaintzako sistema.

–Kartelak eta bideo irisgarria.

–Tirolina proiektuaren idazketa.

7.873,64

0011-3626-2024-000011

P3111900A

Gesalazko Udala

Lerate badiaren mugikortasuna eta desestazionalizazioa: kartelak eta bideo irisgarria.

–Gorputz-kamerak, tokiko irrati-komunikazioa dutenak.

–Kartelak eta bideoa, irisgarritasuna.

–Hiru mailako agertokia.

17.126,36

0011-3626-2024-000004

P3126000C

Deierriko Udala

Ugarreko badia. Irisgarritasuna hobetzea.

25.000,00

0011-3626-2024-000002

P3115200B

Lesakako Udala

Bidezidorrak hobetzea eta Bizibideko seinaleztapen-plan berria gauzatzea.

6.303,88

3. Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoarekin, bere horretan mantentzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 12ko 430E/2024 Ebazpena, bere eduki eta ondorio guztiak batere aldatu gabe (ebazpen horren bidez, ebatzi egin zen toki entitate eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntza-deialdia 2024. eta 2025. urteetan lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauza ditzaten Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalari (kontabilitate zentroa), Toki Azpiegituren Zerbitzuari, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari eta interesa duten toki entitateei.

6. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, haren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 18an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2511034