171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, atezain-zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (34 zenbakiduna), D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda eta lehenbiziko proba egiteko eguna eta tokia

Ablitasko Udaleko alkateak, abuztuaren 7ko 2025-0241 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Argitara ematen da etxezain-zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (34 zenbakiduna, kultur etxea), D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko hautaprobetan onartutako izangaien zerrenda, eta lehen proba egiteko eguna, bat etorriz 2025eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean, argitaratutako deialdiarekin.

–Onartuak:

SOTO ZUECO, MARIA ISABEL

–Baztertuak:

Inor ez.

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Onestea atezain-zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, Ablitasko Udalaren plantilla organikoko 34. zenbakiduna (kultur etxea), oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda.

Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraituz, inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretan bertan jarriko dira hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.

Lehendabiziko proba 2025eko irailaren 18an izanen da, 09:00etan, Ablitasko udaletxean.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea atezain-zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat, Ablitasko Udalaren plantilla organikoko 34. zenbakiduna (kultur etxea), betetzeko deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda.

Hirugarrena.–Ablitasko Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ablitasen, 2025eko abuztuaren 8an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2510691