171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABLITAS

Deialdia, administrari-ofizialaren plaza bat (33 zenbakiduna), C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda eta lehenengo probaren data eta tokia

Ablitasko Udaleko alkateak, abuztuaren 7ko 2025-0239 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Argitara ematen da administrari-ofizialaren plaza bat (33 zenbakiduna), C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko hautaprobetan onartutako izangaien zerrenda eta lehen proba egiteko eguna, bat etorriz 2025eko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ekoan, argitaratutako deialdiarekin.

–Onartuak:

SERRANO ARRIAZU ANA

–Baztertuak: inor ez.

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda deialdi honetan: administrari-ofizialaren plaza bat (Ablitasko Udalaren plantilla organikoko 33 zenbakiduna), oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia.

Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraituz, inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretan bertan jarriko dira hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.

Lehendabiziko proba 2025eko irailaren 18an izanen da, 11:00etan, Ablitasko udaletxean.

Bigarrena.–Administrari-ofizialaren plaza bat betetzeko aipatutako zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Plaza horrek 33. zenbakia dauka Ablitasko Udalaren plantilla organikoan.

Hirugarrena.–Ablitasko Udalbatzari horren berri ematea egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ablitasen, 2025eko abuztuaren 8an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2510690