171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Xehetasun azterketa Arga, Ultzama, Donapea eta Errondoa kaleetan. Hasierako onespena

Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 17an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea xehetasun azterketa Arga, Ultzama, Donapea eta Errondoa kaleetan, Carlos Urzainqui arkitektoak sinatua, eraikuntza-lerrokadura berriak goiko solairuetan ezartzeko, PIG 86 esparrua ("Arga-Ultzama kaleak") osatzen duten eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzea ahalbidetze aldera, honako foru agindu honen bidez onetsi baitzen: 195E/2024 Foru Agindua, urriaren 1ekoa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesten duena Atarrabiako "Arga-Ultzama kaleak" esparruko hamalau jabe-erkidegotarako (PIG 86).

2. Eskatzaileari aditzera ematea ezen, xehetasun azterketa behin betiko onetsi baino lehen, akats bat zuzendu beharko dela dokumentuaren esparruko lurzatien identifikazioan (3. puntuaren taula), non adierazten baita Ultzama kaleko 2, 4 eta 6 zenbakiak esku hartzeko esparruaren zatia direla, eta esan behar du Ultzama kaleko 11, 13 eta 15 zenbakiak direla; hori guztia, jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioen ondoriozko aldaketak gorabehera, halakorik egiten bada.

3. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Atarrabian, 2025eko abuztuaren 6an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2510614