171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Hiri-jarduketarako plan berezia, hegalak arautzen dituzten hirigintzako determinazioak, erabilerak eta urbanizazio kargak aldatzeko Udal Plan Orokorreko zenbait eremutan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2025eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Behin egin dela herritarrek parte hartzeko prozesua –Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak 72.1.a) artikuluan ezartzen duena–, hasiera batez onestea Alesbesko Udal Plan Orokorreko zenbait eremutan hegalak arautzen dituzten hirigintzako determinazioak, erabilerak eta urbanizazio kargak aldatzeko hiri-jarduketarako plan berezia, bat etorrita udal arkitektoak egindako txosten teknikoarekin (espedientean jasoa dago).

Bigarrena.–Hiri-jarduketarako plan bereziaren hasierako onespena argitara ematea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren bi egunkaritan, eta argitaratzen denetik hilabeteko epea ematea alegazioak eta erreklamazioak aurkezteko.

Alesbesen, 2025eko abuztuaren 13an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2510903