171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

5-173 eta 6-522 lurzatien desafektazioa, instalazio fotovoltaikoa paratzeko. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2025eko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea 5-173 eta 6-522 lurzatien desafektazio partziala (15.709 m² eta 32,79 m², hurrenez hurren), erabilera Villafranca GE SLri lagatzeko, eguzki-instalazio fotovoltaiko bat paratzeko. Era berean, hasiera batez onestea lurzati horien aldi baterako okupazioa, instalaziorako behar diren obrak egiteko, eta, halaber, lurpeko kanalizaziorako zortasuna 5-173 lurzatian (18,22 m²).

Bigarrena.–Onestea lagapena arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboen agiria (espedientearen arabera). Lagapenaren helburuak edo haiei dagozkien baldintzak desagertu edo betetzen ez badira, lagatako lurrak herri-lur gisa itzuliko dira Alesbesko Udalaren ondarera (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikulua), lagatzerakoan zeuden egoeran itzuli ere. Adjudikaziodunak ezin izanen du inongo kalte-ordainik eskatu egindako hobekuntzengatik eta inbertsioengatik.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek azter dezaten eta, hala bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Alesbesen, 2025eko abuztuaren 13an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2510902