171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Urbanizazio proiektua, 2. poligonoko 1134., 1135. eta 1136. lurzatien ondoko biderako. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 12ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Alesbesko 2. poligonoko 1134., 1135. eta 1136. lurzatien ondoko biderako urbanizazio proiektua, Precocinados Frisa SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Alesbesen, 2025eko abuztuaren 13an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2510898