171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Lurralde Okupazioaren Estrategia eta Ereduaren (LOEE) hasierako bertsioa. Jendaurrean jartzea

Aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2025eko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuela Lurralde Okupazioaren Estrategia eta Ereduaren (LOEE) hasierako bertsioa onestea, Eguesibarko Udalaren Udal Plan Orokorra idatzi duen lantaldeak prestatua, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.4 artikuluan ezarritakoa (legegintzako foru-dekretu horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten du). Berrogeita bost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen da Udalaren iragarki-taula elektronikoan, bizilagunek eta interesdun legitimoek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2025eko abuztuaren 6an.–Jarduneko alkatea, Javier Villanueva Aldave.

Iragarkiaren kodea: L2510601