171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Gora jotzeko 25-00989 errekurtsoa 2025eko plantilla organikoan onetsitako lanpostuaren funtzioen berrikuspenari buruz

Gora jotzeko errekurtsoa: epatze deia, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 25-00989 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. María Rosa Domínguez Bergesek jarri zuen errekurtsoa, lanpostuaren funtzioen berrikuspenari buruzko alegazioen ezespenaren aurka, hots, Tuterako Udalak 2025eko martxoaren 29an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka; 2025eko plantilla organikoa behin betiko onesteari buruzkoa zen.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere jarraikiz maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuari.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (beheko solairuan).

Tuteran, 2025eko abuztuaren 19an.–Jarduneko alkatea, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2511053