171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

72/2025 FORU AGINDUA, abuztuaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezeztatzen baita EVO Banco SAU gordailu-erakundeak Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile izateko aitorpena.

EVO Banco SAU erakundeak (IFKa: A79223707) aitortua du Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketaren kudeaketan erakunde laguntzailea izatea.

2025eko apirilaren 17an, BANKINTER SAk Nafarroako Foru Ogasunari jakinarazi zion EVO Banco SAUren xurgapen bidezko bat-egitea gauzatuko zuela. Eragiketaren legezko data 2025eko apirilaren 1a da, eta data operatiboa 2025eko uztailaren 11.

EVO Banco SAUren nortasun juridikoa iraungi denez, eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitatearen diru-bilketarako Erregelamenduaren 78. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, dagokion foru agindua izapidetu behar da diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile izateko aitorpena izaera behin betiko ezeztatzeko.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Ezeztatzea 2025eko abuztuaren 6an EVO Banco SAU gordailu-erakundeari (IFKa: A79223707) Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzaile izateko aitorpena, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren arabera.

2. Ixtea, erakunde laguntzailea den aldetik, Nafarroako Foru Komunitatearen izenean EVO Banco SAUn irekita dauden kontuak.

3. EVO Banco SAU ezabatzea hala ordainketak helbideratzeko nola fitxategiak Editran bidez jakinarazteko prozeduretatik, biak ala biak esleitu baitzaizkio Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketa kudeatzeko erakunde laguntzailea den aldetik.

4. Foru agindu hau jakinaraztea BANKINTER SAri, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuari, Kontu-hartzailetzako Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Orokorreko eta Aurrekontuetako Zerbitzuari eta Ekonomia - Next Generation Zuzendaritza Nagusiko Ekonomia eta Finantza Zerbitzuko Diruzaintza Atalari.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko abuztuaren 6an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2510591