2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Herri-lurren desafektazioa aldatzea, Nafarroako Gobernuak eta Udalak erabaki zutena Montes de Cierzo I haize parkea eta haren ebakuazio azpiegitura berrindartzeko. Onespena
Tuterako Udalak, 2025eko uztailaren 21eko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen: Montes de Cierzo I haize parkea eta haren ebakuazio azpiegitura berrindartzeko Eólica Montes de Cierzo SLUren alde egin zen herri-lurren desafektazioa (1053-5-CE espedientea) aldatzea eta desafektatutako lurrak partez itzultzea. Ondorioz, 42. poligonoko 261. lurzatia Tuterako herri-lurretara itzuliko da eta, halaber, lurgaineko zortasuna kenduko zaie 41. poligonoko 206., 207., 208., 336. eta 330. lurzatiei eta 42. poligonoko 241., 242., 240. eta 279. lurzatiei.
Tuteran, 2025eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2510891