2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
Aldaketa, Udal Planaren 152. artikuluan. Hasierako onespena
Torres del Rioko Udalak, 2025eko abuztuaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planaren aldaketa egituratzaile baten proposamena, 152. artikulua ("Nekazaritzako biltegiak") ordezteko.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.2.d) artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez).
Torres del Rion, 2025eko abuztuaren 18an.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.
Iragarkiaren kodea: L2511112