171. ALDIZKARIA - 2025eko abuztuaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Aldaketa 3. banaketa-areako 3. exekuzio-unitateari dagokion birpartzelazio-proiektuan. Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2025eko apirilaren 4ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen 3. banaketa-areako 3. exekuzio-unitaterako birpartzelazio-proiektua, unitate horretako konpentsazio-batzordeak sustatuta, eta espediente hori jendaurrean egonda hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik zenbatzen hasita (2025eko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24koan argitaratu zen), ez da alegaziorik jaso; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluetan (haren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Alkatetzaren 2025eko abuztuaren 20ko ebazpen baten bidez, behin betiko onetsi zen 3. banaketa-areako 3. exekuzio-unitaterako birpartzelazio-proiektua, unitate horretako konpentsazio-batzordeak sustatuta.

Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

San Adrianen, 2025eko abuztuaren 20an.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2511058